Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-21

Permalink 09:17:58, Atalak: berriak, nagusia  

Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroak

Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

Wikiak eta elkarlanerako tresnak

Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)
----------

2008-05-05

Permalink 12:08:18, Atalak: arazoak, nagusia  

Blogari erorita

Blogari erorita egon da denbora askoan zehar datu basean eta disko gogorrarekin izandako arazo baten ondorioz. Erabiltzaile guztiei barkamenak eskatzea besterik ezin dugu egin.
----------

Kudeaketa

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution