Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-31

Permalink 13:19:38, Atalak: berrikuntzak, berriak, nagusia  

Mikroformatu gehiago blogari.net-en

Blogari.net-en informazio asko mikroformateatuta dago. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:

Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.

Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.

Kontaktuak (hCard)

Kontaktuak kodetzeko hCard mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez pertsona edo erakunde ezberdinen informazioa kodetu daiteke kontaktu txartel bat sortuz.

Honetaz gain blogari.net barnean definituriko profila ere hCard baten bidez kodetuta dago. Honela, gure blogera sartzen den jendea guk definitutako datuak ezagutu eta gure kontaktu txartelaren bidez ezagutzeko aukera izango du.

Ekitaldiak (hCalendar)

Ekitaldiak kodetzeko hCalendar mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez ekitaldi edo gertarakari ezberdinak kodetu daitezke.

Erlazioak (XFN)

Esteka atalean egiten diren loturak gure bloga eta beste orrialde horren arteko erlazioa zehazteko erabiltzen da XFN mikroformatua. Lehenetsi moduan contact harremana definitzen bada ere beste erlazio mota batzuk definitu daitezke aipatutako orriarekin dugun harremana kontutan hartuz. Honek lotzen gaituzten eta lotzen ditugun web gune/blogen arteko erlazio sarea eraikitzeko balio digu.

Socialgraph bezalako APIek eta XFNgraph bezalako aplikazioek gure erlazio sare hori bistaratzen laguntzen digute.

----------

2008-03-27

Permalink 11:45:13, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Berrikuntza berriak blogarin

Berrikuntza berriak egiten ari gara blogari.net-en hauek amaitzen eta probatzen goazen bezala hemen aipatzen joango gara.  Gaur bi berrikuntza:

Laguntza wikia

Orain arte laguntza atalean sortutako laguntza testuak wiki batean antolatu dira era egokiagoan kudeatzeko. Wiki honen bidez zuei ere laguntza atala egin eta hobetzeko ahalmena eman nahi dizuegu, blogari gehien ezagutzen dutenak erabiltzen dutenak direla filosofia jarraiki.

Zeuden testuak eramateaz gain, laguntza testu berriak ere gehitu ditugu.

Profila eta kontaktu formularioa

Erabiltzaileekin komunikazioan jartzeko kontaktu formularioa erabilgarri jarri eta SPAMaren aurkako neurriak jarri zaizkio. Erabiltzaileei beraien profila eta deskribapena erakusteko aukera ematen diren funtzionalitateak aktibatu egin da. Era berean, funtzionalitate hau kudeaketa gunetik jarri eta kentzeko aukera izango duzue orain.

Profilari mikroformatuak (hCard) ere gehitu zaizkio. Informazio horrekin gauza gehiago egin eta semantikoki hobeto egituratua egon dadin.

Horretaz gain, erabiltzaile bakoitzak Avatar bat izateko aukera du orain. Hau da, bere erabiltzailea definitzeko irudi bat aukeratzeko aukera izango du.

----------

2008-03-26

Permalink 11:34:05, Atalak: aipagarriak, blogak  

Galdakaotar blog

Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga.
----------

2008-03-10

Permalink 11:57:44, Atalak: laguntza  

Euskaltubeko bideoak txertatu

  1. Euskaltube.com gunera joan eta bertan eskaintzen den bideoa txertatzeko kodea kopiatu
  2. Blogariko kudeaketa gunetik "Kodea/Web2.0" botoia sakatu editorean.
  3. Bertan, euskaltube botoia euskaltube sakatu eta kopiatu berri duzun kodea itsatsi.
----------
Permalink 11:52:07, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Blogarin aldaketak egiten gabiltza

Hainbat aldaketa egiten gabiltza blogarin, beraz zenbait gauza aldatuak eta berriak ikusteko aukera izango duzue. Orain arte editore aurreratuan lanean egon gara, euskaltube-ko bideoak txertatu eta bilduko etiketak mezuan integratzeko aukera ematen du orain. Ekitaldi eta kontaktuen mikroformatuak sortzeko botoiak ere hobetu ditugu. Laster gauza gehiago, bitartean gauza arraroak ikusten badituzue, lanean gabiltzala jakin ezazue.
----------

2008-03-04

Permalink 11:20:58, Atalak: berriak, nagusia  

Elurnet eta UEUk ikastaro berriak aurten

Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a - 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen.

Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez.

Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren.

Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution