Blogari.net-en informazio asko mikroformateatuta dago. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:
Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.
Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.
Kontaktuak kodetzeko hCard mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez pertsona edo erakunde ezberdinen informazioa kodetu daiteke kontaktu txartel bat sortuz.
Honetaz gain blogari.net barnean definituriko profila ere hCard baten bidez kodetuta dago. Honela, gure blogera sartzen den jendea guk definitutako datuak ezagutu eta gure kontaktu txartelaren bidez ezagutzeko aukera izango du.
Ekitaldiak kodetzeko hCalendar mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez ekitaldi edo gertarakari ezberdinak kodetu daitezke.
Esteka atalean egiten diren loturak gure bloga eta beste orrialde horren arteko erlazioa zehazteko erabiltzen da XFN mikroformatua. Lehenetsi moduan contact harremana definitzen bada ere beste erlazio mota batzuk definitu daitezke aipatutako orriarekin dugun harremana kontutan hartuz. Honek lotzen gaituzten eta lotzen ditugun web gune/blogen arteko erlazio sarea eraikitzeko balio digu.
Socialgraph bezalako APIek eta XFNgraph bezalako aplikazioek gure erlazio sare hori bistaratzen laguntzen digute.
Zeuden testuak eramateaz gain, laguntza testu berriak ere gehitu ditugu.
Profilari mikroformatuak (hCard) ere gehitu zaizkio. Informazio horrekin gauza gehiago egin eta semantikoki hobeto egituratua egon dadin.
Horretaz gain, erabiltzaile bakoitzak Avatar bat izateko aukera du orain. Hau da, bere erabiltzailea definitzeko irudi bat aukeratzeko aukera izango du.
Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.