Artxiboak: Uztaila 2007

2007-07-20

Permalink 10:07:43, Atalak: aipagarriak, blogak  

Ordiziako festen bloga!

Badatoz urteroko moduan gure herriko festak!
----------

2007-07-13

Permalink 17:20:40, Atalak: aipagarriak, blogak  

panik blog

Hemendik gabiltz, Kapadoziatik. Bi ezaugarri nagusi ditu, paisaia izugarria eta beroa. Kapadozia oso polita da, sumendi baten eraginez sortutako...
----------

2007-07-10

Permalink 17:10:55, Atalak: berriak, nagusia  

Tailerrak 2.0

Tailerrak 2.0Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain praktikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.

Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu.

Tailerrak 2.0 partehartzaileak izango dira. Bai antolaketan eta baita aurrerantzean ere.

  • Wikipedia. uztailak 16. Arrasaten. Izen eman
  • Ubuntu/software librea. uztailak 18. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Izen eman
  • Podcasting/irratigintza. uztailak 19. Bilboko Kafe Antzokian. Izen eman
  • Blogak/web 2.0 Uztailak 21. Gasteizko Saregunen. Izen eman
  • Bideogintza. Irailean. Iruñean. Izen eman

Tailerrak 2.0 dinamika berri baten abiapuntu izan gura du. Modu partehartzaile batean, jendeak tailer gehiago proposatu (emateko zein hartzeko) eta aurrerantzean, modu horretara guztion artean erakutsi zein ikasteko.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution