Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain praktikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.
Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu.
Tailerrak 2.0 partehartzaileak izango dira. Bai antolaketan eta baita aurrerantzean ere.
Tailerrak 2.0 dinamika berri baten abiapuntu izan gura du. Modu partehartzaile batean, jendeak tailer gehiago proposatu (emateko zein hartzeko) eta aurrerantzean, modu horretara guztion artean erakutsi zein ikasteko.
2007ko Maiatzak 10, 8:45etan- 18:00tan.
Informatikari Euskaldunen Bilkura
Lekua: Donostiako teknologi elkartegiko eraikin nagusia. Mikeletegi pasealekua 53, 20009, Donostia
Informazioa eman eta parte hartzeko deia egin nahi dizuegu hemendik:
Jarraipena
Korrika15 sarean ere hasi da. Bisita handiak jaso ditu korrika.org web guneak eta orain informazioa aeknet.net web gunean ematen hasi dira. Egunkari digital gehienek bere portadara eraman dute korrikaren logoa eta zabaldu.com eta bildu.net web guneetan korrikaren ibilbidearen etapak markatzen dira.
Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna.
Lakua txukundu ondoren hemen gaude berriro zuekin. Zerbitzari estreinatu berri batekin eta zerbitzu hobeago bat emateko intentzioarekin. Aurrera ba igel guztiak.
Atzo Getxo-Leioako berritzegunean egon ginen bertako irakasleekin blogak eta web 2.0ri buruzko gaia jorratzen. Agindu bezala hemen uzten dizkizuet atzo erabilitako diapositibak. Orain zuen garaia da eta esperimentatzea besterik ez zaizue gelditzen. Animo eta esperimentatzea. Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.