Mezua: Firefox nabigatzailea eta Xuxen zuzentzailea behar dituzu

2006-12-04

Permalink 19:49:14, Atalak: berriak, nagusia  

Firefox nabigatzailea eta Xuxen zuzentzailea behar dituzu

Firefox eta xuxen arto zirkuloakFirefox nabigatzailea software librea den eta euskaraz dugun nabigatzaile ona dugu. Orain arte gure software libre euskaldunarekiko konpromisoaren barnean Firefox gomendatzen genuen baina orain Xuxen zuzentzaile ortografikoa honekin integratzen delarik gomendioa Bikoitza da. Hemendik aurrera blogari.net-en idazten dituzuen testuen ortografia aztertzeko aukera izango duzue denbora errealean. Hemen firefox eta xuxen instalatzeko aurrera eraman dituzuen pausoak jarraitu eta lortuko duzue (arazorik izanez gero mezu honen erantzunetan utzi eta denon artean konpontzen saiatuko gara). Lortzen baduzue ere jakin nahi dugu ea zenbatek lortzen dugun Firefox + Xuxen instalatzen.

Jarraibideak
1. Firefox euskaraz jaitsi eta instalatu
2. Jaitsi Firefoxentzako zuzentzailearen xpi paketea (sustatutik hartua)
    Hau instalatzeko jarraitu hau:

  • Deskargatutako fitxategia zabaldu (Fitxategia -> Ireki Fitxategia... edo helbide-barran fitxategirako bidea zehaztu)
  • Software instalazioko leihoan "Orain instalatu" botoia sakatu eta akatsik ezean hedapena ezarrita daukagu.
  • Firefox Berrabiarazi botoian klik egin aldaketek eragina izan dezaten.
  • Ortografia egiaztatzea gaitu: Editatu -> Hobespenak menuko Aurreratua fitxan, Nabigatzen atalean "Idatzi ahal ortografia egiaztatu" aukeratu.
  • Egin proba edozein testu-kutxatan eta gozatu !!
Arazoak topatzen badituzu edozein testu kutxan egin klik eskuineko botoiaz eta laster-menuko Hizkuntzak atalean Euskara hautatuta dagoela egiaztatu. (librezaleko zerrendatik hartutako argibideak)

Hemen duzue adibide bat blogari.net-en bertan.


Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution