
Oso modan jarri den 'The Da Vinci Code' liburu eta pelikula dela eta, guk ere gure kodea sartu eta asmatzeko eskatu nahi dizuegu. Mezu honek kodea asmatzeko beharrezko gauza guztiak barneratzen ditu, baina asmatzen ez baduzue orri honetan bertan pistak ematen joango gara. Pistak * batez adieraziko ditugu. Ez dugu galderarik (?) erantzungo. Zuen artean laguntzeko aukera duzue iruzkinak erabiliz. Animo ba neska/mutilak.
Ea 4 edo 5 egunetan asmatzen duzuen.
* PISTA1: ASCII taula
* PISTA2: How I cracked the smithy code (norbaitek testuaren zati garrantzitsuena itzuli nahiko balu, perfekto) ez da guztiz berdina baina...
* PISTA3: Euskal Herrian bikotea lortzeko era errazena herriko plazan dantzatzea izan da. Bikote aurkitzea zaila zenean, kalelejiran dantzatu behar.
* PISTA4: 42 + 44 = 86 --> V
Kodea asmatzen saitu nahi baduzu hemen sakatu THE BLOGARI CODE
Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.