Mezua: Berrikuntza berri bat, avatarrak

2006-04-18

Permalink 12:25:31, Atalak: berrikuntzak, laguntza, nagusia  

Berrikuntza berri bat, avatarrak

Blogari.net-en Avatarrak agertzeko aukera gehitu dugu.

Zer da Avatar bat?
Avatar bat gu errepresentatzeko erabiltzen dugun irudi bat dela esan daiteke. Irudi hau gure aurpegia edo nahi dugun irudia izan daitekeelarik.

Nola erabiltzen da hau blogari.net-en?
Blogari.net-en zure Avatarra azaltzeko lehenik eta behin, Gravatar.com helbidean zure irudia eta honekin lotu nahi duzun e-posta helbidea sartu behar dituzu. Hori eginez gero zure erabiltzailearekin edo e-posta helbide horrekin iruzkin bat uzten duzunean honen ondoan zure Avatarra azalduko da.
Gravatar.com-eko Avatarra

Zergatik Gravatar.com?
Hemen izen emanez gero zure Avatar hau beste hainbat lekutan erabili ahal izango duzu beste ezer egin gabe. Adibidez. wordpress blog askotan, zabaldu.com-en etab.

Technorati:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Ia avatarra ikusten den probatzen...
Permalink-a mezu RSS 2006-04-18 @ 14:25
Bidaltzailea: Teketen [Bisitaria] · http://teketen.blogspot.com
Ea niri!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-18 @ 14:48
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Niri ez dit utzi izena ematen. Aktibatzeko mezua iritsi zait eta hasiera batean kontua aktibatu egin dela iruditu zait; baina, irudia igotzen saiatzean, arazoak hasi dira eta harrezkero ezin izan dut kontuan sartu: "You no longer have access to this page" mezua agertzen zait.

Gravatar-en forumean irakurri dut jende gehiagori gertatu zaiola halako zerbait.

Berriro saiatuko naiz, ea suerte hobea dudan...
Permalink-a mezu RSS 2006-04-18 @ 15:17
Bidaltzailea: 3ARRANO [Kidea]
Kontuan izan behin argazkia igota egun pare bat edo itxaron beharko duzuela, behintzat nik hala egin behar izan nuen...
Permalink-a mezu RSS 2006-04-18 @ 15:29
Bidaltzailea: ptx [Bisitaria] · http://gaztelumendi.org
Nik, zabaldu.com egiten dutenei esker ikasi nuen hau.
Geroztik oso oso gauza baliagarria iruditzen zait.
Irudia izan, logotipoa edo beste edozer izan daiteke.

Flickr argazkitegiak erabiltzen duena ere polita da.

Ohituko gara apurka apurka.

Eta blogariko garatzaileari zorionak! gero eta gauza gehiago, gero eta osatuagoa... ze ondo!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-18 @ 22:34
Bidaltzailea: issabella [Kidea]
Ia nirea ikusten den...
Ala ere, alda daiteke profilean agertzen den igeltxoa avatarragatik?

Beni, hor doa proba....
Permalink-a mezu RSS 2008-03-21 @ 21:39

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution