Mezua: Podcast edo i-rratsaioak blogari.net-en

2006-01-23

Permalink 17:38:56, Atalak: laguntza, nagusia  

Podcast edo i-rratsaioak blogari.net-en

Podcast edo i-rratsaio bat (zer da?) egiteko blogari nola erabili azalduko dugu gaurkoan.
Podcast edo i-rratsaio bat egiteko lehenengo pausua grabaketa bat egitea da. Grabaketaren gaia artikulu honetatik kanpo gelditzen bada ere, programa hauek erabil daitezke (baita beste batzuk ere):

  • Audacity (librea eta sistema eragile guztientzat)
  • PodProducer (pribatiboa eta windows sistema eragilearentzat bakarrik)

Grabazioa egin dugun momentuan, grabazio hau mp3 (edo ogg) formatuan gorde eta gure zerbitzarira igo behar dugu (badaude doanekoak direnak).

Ondoren, gure fitxategia igo dugularik, fitxategia dagoen helbidea ezagutu beharko dugu http://gurehelbidea/fitxategia.mp3 adibidez. Mezu bat sortzean esteka atalean helbide hau sartu beharko dugu.

Hori egin ondoren jadanik gure RSS2.0 fitxategia podcast edo i-rratsaio batean bihurtu da, baina blogari.net-ek eskaintzen dituen aukera guztiak ikusi nahi baditugu, gure itxura "podcast" izeneko itxurara alda dezakegu.

Era honetan gure bloga podcast-a egiteko berezia den itxura bat hartzen du, sindikazioari garrantzi gehiago ematen zaio, sartu den mp3 fitxategiari zuzenean blogetik entzuteko erreproduktore txiki bat gehitzen zaio etab.

Zuen uhinak digitalizatzera!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: biribil [Bisitaria] · http://www.blogari.net/biribil
aupa lagunok!

# Audacity-ren moduko programa librerik ezagutzen duzue bideo+audioa editatzeko?

eskerrik asko
Permalink-a mezu RSS 2006-01-23 @ 17:53
Bidaltzailea: blogari [Kidea]
Hemen dituzu batzuk http://alts.homelinux.net/privapp.php?id=80

iturria: http://alts.homelinux.net
Permalink-a mezu RSS 2006-01-23 @ 18:00
Bidaltzailea: Arantza Gutierrez [Bisitaria] · http://ikerrenipuinak.blogspot.com
mp3 artxiboa dut eginda, baina hor geratu naiz Podcast egiteko, blipidemedia eskaintzen duen aukeraz baliatzen saiatu naiz, baina bidali eta gero, artxiboaren gainean klikeatzen dut eta "hutsik" dago, hau da, ez da orrialderik aurkitzen. Zerbait gaizki egiten dudala, seinale. Nire asmoa ikasleei dohako zerbitzaile batean podcast egitea irakastea da, baina ezin. Egia esan, galtzen naiz RSS eta FTP datuekin hasten garenean, badakit zer diren baina ez nago oso ziur zer jarri behar dudan eskatzen didatenean... Lagundu, arren!
Permalink-a mezu RSS 2006-02-21 @ 14:10
Bidaltzailea: admin [Kidea]
Era errazena RSSa automatikoki sortzeko blogariko blog bat erabiltzea da (goran azaltzen den moduan) automatikoki RSS2.0 fitxategia berak sortuko dizu. Ondoren zure blogetik helbide hori estekatu dezakezu eta listo.

FTPa fitxategiak igotzeko leku bat besterik ez da. Etxean internet baduzu zure ornitzaileak normalean leku txiki bat ematen dizu, deitu eta eskatu zein diren datuak FTP horretara gauzak igotzeko. FTPra sartzeko FTP programa bat behar izaten da adibidez "Filezilla"

Hala ere ikusi dut zuri jada igo dizutela (beste pertsona batek) fitxategia internetera Eskola Uhinak blogean. Jadanik ia lan osoa eginda duzu, orain RSS bakarrik egin behar duzu edo blogariko blog batean automatikoki sortu.

Ea balio zaizun
Permalink-a mezu RSS 2006-02-21 @ 19:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution