Zer da podcast edo i-rratsaioa?
Podcast edo i-rratsaioa Sindikazio fitxategi baten bitartez (normalean RSS) banatzen den audio fitxategi bat da.
Zein onura ekartzen ditu honek?
Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke. Ez gara berrikuntzak bilatzera joan behar automatikoki abisatzen zaigulako.
Nola harpidetzen da eta zein programen bitartez?
Harpidetza egiteko nahikoa dugu jario irakurgailu arrunt bat, adibidez Bloglines. Hala ere podcastetara harpidetu eta hauek entzuteko bereziki sortu diren jario irakurgailuak badaude adibidez. Juice(Mac OS X eta Windows XP) eta CastPodder (GNU Linux).
Blogari.net-ek zertan laguntzen du?
Podcasta egiteko erreztasunak ematen ditugu. Mezu berria idazten duzunean, esteka atalean audio fitxategiaren helbidea jartzen baduzu automatikoki sortzen da RSS fitxategi egokia. Horretaz gain podcast itxura erabiltzen bada, mp3 fitxategiari blogetik fitxategia entzuteko tresna txiki bat gehitzen dio. Horrela ez da podcast teknologia ezagutu behar programa hori entzun nahi badugu ere.
Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.