Mezua: Blogak sortzeko euskarazko tresna berria

2005-11-24

Permalink 18:48:25, Atalak: berriak  

Blogak sortzeko euskarazko tresna berria

blogari.netGaur aurkezten dizuegun hau blogak sortzeko euskarazko tresna berria da. Euskal Blogosfera handiagotzeko baliogarria izan daitekeen tresna.

  • Jadanik blogak dituztenei, tresna berri hau beraien blogetan komenta dezatela eskatzen diegu.
  • Blog bat ez dutenei aldiz, sortzeko aukera eman nahi diegu hemen.
Gure asmo onenekin egin dugun tresna da hau, beraz hasieran behintzat, ez txarrak izan. Arazoak, eskariak, gomendioak, ostikoak gure kontaktu formularioan edo iruzkinetan utzi. Blog honen bitartez tresnan egiten ditugun aldaketak, berrikuntzak, berri interesgarriak helaraziko dizkizuegu. Tresna hau hobetzeko zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu, badakizue beraz parte hartu eta hartu hitza. Blogari guztiak blogetara!
Creative Commons License
This post is licensed under a Creative Commons License.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Solasturi [Bisitaria] · http://www.blogari.net/Solasturi
Agur, hemen barna zabiltzatenak, eta eskerrik asko tresna hau prestatu duzuenoi. Zeozertan hasi naiz ni.

Arazotxo bat izan dut ñ letrarekin ("andereño" eta halako hitzak idazteko) eta azentuekin (azkenean kendu egin ditut).

Bestalde, zer egin behar dut Skin horietako bat aukeratutakoan hura finkatzeko? Ez dut asmatu.

Bloga, bloga, blogari(n)a!
Permalink-a mezu RSS 2005-11-25 @ 16:29
Bidaltzailea: blogari [Kidea]
mezu honetan jarri dugu skin-a aldatzeko azalpena.

Karaktere kodeketaren gaiean lanean jarriko gara. Ea laster konponduta ikusten dugun.
Permalink-a mezu RSS 2005-11-25 @ 17:43
Bidaltzailea: 3ARRANO [Bisitaria] · http://www.3arrano.com
Blog guztiak zerrendaturik agertzen diren gunea, hasierako orrian, ia ez dut ikusten. Letra mota horrekin eta horren tamaina txikian... Eskertuko dizuet konpontzen baduzue.
Permalink-a mezu RSS 2005-11-26 @ 22:45

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution