2010-01-26

Permalink 12:11:17, Atalak: berriak, nagusia  

Zutagu ezagutza partekatzeko sare soziala

zutagu_banner Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.

----------

2009-09-28

Permalink 13:26:10, Atalak: aipagarriak, blogak  

Orbaitzeta kultur elkartea

Orbaitzetan burutzen diren kultur ekimenak bildu nahi dituen gune interesgarria.
----------

2009-07-16

Permalink 13:19:44, Atalak: aipagarriak, blogak  

27zapata

Imanol Epelde Pagolaren blog poetikoa
----------

2009-04-28

Permalink 16:30:12, Atalak: nagusia  

Maiatzak 7 - Informatikari Euskaldunen Bilkura ieb09

IEB09 Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.

Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez  edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.

Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.

Azken bi edizioetan bezala
UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari dira Bilkura honen antolak
----------

2008-10-13

Permalink 22:11:23, Atalak: aipagarriak, blogak  

Alukiss

Fantasiak, hitz goxoak eta sentimenduak
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution