
Hona hemen eskuprograma
Egitaraua zure mugikorrean

EUSKARA BIZIDUN
BIZILAGUN
EUSKARA LAGUN ZARA
ZU EUSKALDUN
Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango da sakeleko telefonoan. Edonork nahi duenean jaitsi ahal izango du hiztegia SMS Premium sistemaren bitartez.
Erabilera oso erraza da: erabiltzaileak SMS bidez Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira bidali beharko duela mezua aplikazioa jaisteko. Erabiltzaileak 0,15 euro + BEZ ordaindu beharko du hiztegia deskargatzeko. Ordainketa behin bakarrik egingo da, behin hiztegia jaitsita erabiltzaileak nahi adina kontsulta egin ahal izango du doan.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek garatu dute hiztegia eskuko telefonoetan integratzeko sistema. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu. Kontsultatu nahi den hitzak adiera bat baino gehiago izango balu, bakoitzari dagokiona eskainiko du.

Aplikazioak 334 KB pisatzen ditu eta telefono mota gehientsuenetan erabili ahal izango da. Bestalde, WAP bidez ere jaitsi daiteke www.euskaraz.net/wap helbidetik, eta baita ordenagailu bidez ere www.euskaraz.net/wap/Donostia_hiztegia.jar helbidean sartuta eta bertatik USB bidez eskuko telefonora deskargatu.
Ainhoa Beola Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak hiztegiaren aurkezpenean ondokoa gogoratu du: "Euskararen Udal Patronatuaren helburu estrategikoen artean dago euskarazko produktu informatikoen eta eduki digitalen erabilera areagotzea. Zentzu horretan, eskuko telefono bidezko hiztegi hau tresna interesgarria da oso euskarak teknologia berriaren eremuan ere presentzia eduki dezan, eta horrez gain, zerbitzu praktiko eta eraginkorra da hiritarrak edonon edozein zalantza argitzeko aukera izan baitezake".
Liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da gaur; liburuen eta egile-eskubideen eguna, 1996an UNESCO-k aukeratu zuenez geroztik. Izan ere, egun berean, baina lau mende lehenago, 1616ko apirilaren 23 batean William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Garcilaso de la Vega idazleak hil ziren. William Wordsworth poeta ingelesa jaio zen 1850ean, Vladimir Nabokov 1899an eta Josep Pla zendu 1981ean. Literaturako hainbat pertsonaiek egun horrekin lotura zutela-eta, Unescok egun hori aukeratu zuen Nazioarteko liburu eguntzat.

Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen dekretua aurkeztu dute. Europako ebaluazio irizpide estandarrak jarraituz egin dela prozesua, horrek dituen abantaila guztiekin: nazioarteko estandarretan oinarritua egotea, gerora sor daitekeen edozein egiaztagiri marko bateratu honetara biltzeko erraztasuna eta abar. Euskara agiriak Europakoekin baliokidetuko dituzte hilaren 16tik aurrera
Dekretuak orain arte igorri diren 140.448 tituluak homologatuko ditu.
Orain arte, HABEko titulua ez zen Administrazioan erabilgarria, eta horren ondorioz askok bi aldiz egin behar izan dute azterketa, HABEkoa lehenengo, eta Administraziokoa ondoren.
Zuzenean onurak ekarriko dizkie, baita ere, oraintxe bertan euskara tituluren bat eskuratzeko ikasten ari direnei. 2007-2008 ikasturtean HABEk homologatutako 109 euskaltegien sarean ia 40.000 ikasle ari dira euskara ikasten edo hobetzen.
Hauek dira dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak:
Europako Erreferentzia Markoa |
IVAP | HABE |
Osakidetza | Hezkuntza Saila |
B1 | 1. HE | 1. maila | 1. HE |
|
B2 | 2. HE | 2. maila | 2. HE |
|
C1 | 3. HE | 3. maila | 3. HE | EGA |
C2 | 4. HE | 4. maila | 4. HE |
|
Dekretua apirilaren 15eko EHAAn argitaratuko da.
Bizkaiko Trebatzaileon Bloga (BTB).
| Ibilaldia08 .mp3 |
| Mundua zabala eta ... |