Atala: Intereseko gaiak

2010-12-22

HELBIDE BERRIA

Helbide berria daukagu, gure berri izan nahi baduzue internetez, hurrengo helbideetara jo dezakezue:

www.bizarralepoan.org edo www.bizarralepoan.blogariak.net

Bestela, Martikoena kalea 16, 2. solairua 4. bulegoan; 48992-Getxon topako gaituzue.
Harremanetarako: 667 540 242
----------

2010-09-15

Permalink 13:16:20, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

GORA IRRIEN LAGUNAK!!!

Talde argazkia

Atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren Areetan. Izugarria izan zen ikuskizuna, 2500-bat lagun batu ginen karpan.
Eskerrik asko lagundu gaituzuen guztioi: Uktest txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, Ukberri agerkari digitala, Getxoko Udala, Garazi, Maria, Maialen K, Kepa, Andrea, Irune, Peio, Maialen A, Ainhoa, Iñigo, Luzia, Karlos, Ziortza, Irantzu, Rozio, Iñaki eta Lander. Ezin izango genukeen hau guztia aurrera eraman zuen laguntza barik. Bihotzez, eskerrik asko!!!
Gora Irrien Lagunak eta Gora gu!!!

----------

2010-07-29

Permalink 10:55:58, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

Bizarra Lepoan euskara elkarteak aurkezten du...



Irailaren 14an Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu Areetako Xake Plazan. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30tan eta bigarrena, 19:00etan.
Sarrerak salgai egongo dira irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (gure bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko.

Hasi abestiak buruz ikasten eta irri egiten!!!

Sarrerak salgai:

Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa; Algorta 688 687 826
Ordutegia: egunero 10:00-11:30 & 12:00-13:30, astearte & ostegunetan ere 17:00-18:30
UKtest txalaparta elkartearen bulegoan: Basagoiti kalea z/g, behea; Algorta 656798622
Ordutegia: irailaren 2an 17:00etatik aurrera
Lauaxeta AEK euskaltegiaren bulegoan: Iparbide 6, behea; Algorta 94 430 47 34
Ordutegia: irailaren 2tik aurrera 11:00etatik 13:00ak arte & 17:00etatik 19:00ak arte (ostiraletan arratsaldez itxita)
Kukupraka ludotekan: Areetako Eskoletako Plaza; Areeta 94 466 03 55
Ordutegia: irailaren 3an 10:30-13:30; 7tik 13ra 10:00-12:00; irailaren 7an ere 17:00etatik 19:00etara; irailaren 10ean 17:00etatik 18:30ak arte

Irailaren 14an bertan geratzen zaizkigun sarrerak takilan salgai egongo dira: 15:45etan eta 18:15etan.


----------

2010-07-16

Permalink 10:14:02, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

GAZTEENTZAKO SURF ETA SKATE IKASTAROAK



Uda aprobetxatuz, Bizarra Lepoan euskara elkartean bi ikastaro antolatuko ditugu abuzturako. 2tik 5era surf ikastaroa izango dugu Barinatxen, 17:00etatik 19:00etara; eta 9tik 12ra skate ikastaroa, ordutegi berean. Guztira, 8 orduko ikastaroak izango dira.
Hiru talde ezberdin egingo ditugu ikastaroetarako: lehenengoa, 8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat; bigarrena, 11 eta 13 urte bitartekoentzat; eta azkena 14 eta 16 urte bitartekoentzat.
Bizarra Lepoaneko bazkideek 5 euro pagatu behar dituzte ikastaro bakoitzeko eta bazkide ez direnek 8 euro.
Izena eman daiteke uztailaren 27ra arte, telefonoz (94 491 43 57) edo e-mail bat bidaliz (bizarralepoan@euskalnet.net).
----------

2010-07-13

Permalink 10:46:10, Atalak: Intereseko gaiak  

BAI UDALBILTZARI!!!



UDALBILTZA, Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien Biltzarra da.
1999ko irailaren 18an, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako ia 1.800
hautetsik, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik sortu zen.
Egun hartan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazionala sortzeaz gain, bost helburu
hauek zehaztu eta onartu ziren:

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea.
3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea.
4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea.
5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea.

1999ko azaroko Osoko Bilkuran Getxoko Udalak bere egin zituen Udalbiltzaren
helburuak, egitasmoak eta izatea, eta bertako kide izateko borondatea adierazi zuen.
Ordutik aurrera, UDALBILTZAK egitasmo ugari gauzatu ditu. Egindako lana delitua ez
izan arren, 2.003ko apirilaren 29ko goizaldean, Espainiar Entzutegi Nazionaleko epaile den
Baltasar Garzonek aginduta, Espainiako Poliziak, Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta
Bilbon zituen egoitzak miatu eta prezintatu zituen, Udalbiltzako hautetsi eta langileak,
atxilotuz.
UDALBILTZAREN aurkako epaiketa hastear egon daitekeen honetan, instituzioa bera
epaitzeaz gain, 22 pertsona prozesatzen dira. Pertsona hauek, hautetsi izateagatik izan ziren
kide UDALBILTZAN, nahiz eta datu edo proba bakar bat ere ez den aurkeztu, hori da
delitu bihurtu nahi dutena; eta ez nolanahikoa gainera: “erakunde terroristako kide
izatearen balizko delitua” baita.

Beraz, Bizarra Lepoan euskara-elkarteak zera dio:

1. Udalbiltza Euskal Herriko Nazio instituzioak, zilegitasun osoa duela bere
jarduerarekin aurrera jarraitzeko eta bere kontrako erasoak bertan behera uztea
eskatzen dugu.
2. Inputaturik dauden 22 kideen aurkako epaiketa bertan behera uztea eskatzen
dugu.
3. Egoera hau publikoki salatzeko, Getxon Algortako Kasino plazan uztailaren
10ean zapatuan eguerdiko 12etatik 14etara egingo diren ekitaldi publikoekin bat
egin eta bertan izateko konpromisoa hartzen dugu.

BAI UDALBILTZARI!!!
EZ EPAIKETARI!!!
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:

Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 info@bizarralepoan.org I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution