Aurten ere begirale ikastaroa antolatu dugu. Begirale ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi urteetan egiten direnak. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea edo 2010ko abendua baino lehen betetzea; elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea edo elkarte baten partaidea izateko asmoa erakustea.
Ikastaroaren helburuak hauek dira: ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea; astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teoriko baten ezagupenari hasiera ematea; eta ikaslea hausnarketa eta autokritikarako prestatzea. Prezioa 155 eurokoa da urte bakoitza (aterpetxeen prezioa ez dago barne). Matrikulazioa irailaren 13tik 30era, 9:30etatik 13:30ak arte, gure bulegoan (Martikoena kalea 16, 2. solairua 4. bulegoan / telefonoa: 688.687.826). Ekarri beharrekoak: NAN fotokopia, argazki bat eta bankuko abonarea (BBK 2095 0019 50 9102257479). OHARRA: Irailaren 24an ez da matrikulaziorik egongo Getxon jai eguna delako.
1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.
Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea Create Your Badge