Artxiboak: Iraila 2010
2010-09-15
BEGIRALE IKASTAROA 2010
Aurten ere begirale ikastaroa antolatu dugu. Begirale ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi urteetan egiten direnak. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea edo 2010ko abendua baino lehen betetzea; elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea edo elkarte baten partaidea izateko asmoa erakustea.
Ikastaroaren helburuak hauek dira: ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea; astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teoriko baten ezagupenari hasiera ematea; eta ikaslea hausnarketa eta autokritikarako prestatzea. Prezioa 155 eurokoa da urte bakoitza (aterpetxeen prezioa ez dago barne). Matrikulazioa irailaren 13tik 30era, 9:30etatik 13:30ak arte, gure bulegoan (Martikoena kalea 16, 2. solairua 4. bulegoan / telefonoa: 688.687.826). Ekarri beharrekoak: NAN fotokopia, argazki bat eta bankuko abonarea (BBK 2095 0019 50 9102257479).
OHARRA: Irailaren 24an ez da matrikulaziorik egongo Getxon jai eguna delako.

GORA IRRIEN LAGUNAK!!!

Atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren Areetan. Izugarria izan zen ikuskizuna, 2500-bat lagun batu ginen karpan.
Eskerrik asko lagundu gaituzuen guztioi: Uktest txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, Ukberri agerkari digitala, Getxoko Udala, Garazi, Maria, Maialen K, Kepa, Andrea, Irune, Peio, Maialen A, Ainhoa, Iñigo, Luzia, Karlos, Ziortza, Irantzu, Rozio, Iñaki eta Lander. Ezin izango genukeen hau guztia aurrera eraman zuen laguntza barik. Bihotzez, eskerrik asko!!!
Gora Irrien Lagunak eta Gora gu!!!
