Mezua: BAI UDALBILTZARI!!!

2010-07-13

Permalink 10:46:10, Atalak: Intereseko gaiak  

BAI UDALBILTZARI!!!



UDALBILTZA, Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien Biltzarra da.
1999ko irailaren 18an, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako ia 1.800
hautetsik, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik sortu zen.
Egun hartan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazionala sortzeaz gain, bost helburu
hauek zehaztu eta onartu ziren:

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea.
3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea.
4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea.
5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea.

1999ko azaroko Osoko Bilkuran Getxoko Udalak bere egin zituen Udalbiltzaren
helburuak, egitasmoak eta izatea, eta bertako kide izateko borondatea adierazi zuen.
Ordutik aurrera, UDALBILTZAK egitasmo ugari gauzatu ditu. Egindako lana delitua ez
izan arren, 2.003ko apirilaren 29ko goizaldean, Espainiar Entzutegi Nazionaleko epaile den
Baltasar Garzonek aginduta, Espainiako Poliziak, Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta
Bilbon zituen egoitzak miatu eta prezintatu zituen, Udalbiltzako hautetsi eta langileak,
atxilotuz.
UDALBILTZAREN aurkako epaiketa hastear egon daitekeen honetan, instituzioa bera
epaitzeaz gain, 22 pertsona prozesatzen dira. Pertsona hauek, hautetsi izateagatik izan ziren
kide UDALBILTZAN, nahiz eta datu edo proba bakar bat ere ez den aurkeztu, hori da
delitu bihurtu nahi dutena; eta ez nolanahikoa gainera: “erakunde terroristako kide
izatearen balizko delitua” baita.

Beraz, Bizarra Lepoan euskara-elkarteak zera dio:

1. Udalbiltza Euskal Herriko Nazio instituzioak, zilegitasun osoa duela bere
jarduerarekin aurrera jarraitzeko eta bere kontrako erasoak bertan behera uztea
eskatzen dugu.
2. Inputaturik dauden 22 kideen aurkako epaiketa bertan behera uztea eskatzen
dugu.
3. Egoera hau publikoki salatzeko, Getxon Algortako Kasino plazan uztailaren
10ean zapatuan eguerdiko 12etatik 14etara egingo diren ekitaldi publikoekin bat
egin eta bertan izateko konpromisoa hartzen dugu.

BAI UDALBILTZARI!!!
EZ EPAIKETARI!!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Angie [Bisitaria] · http://www.facebook.com/profile.php?id=100003406162887
Hi,I tried installing the 2.7 Beta, but the oinpots tabs in the settings are all blank, meaning I can't actually set anything. Example, on the Basic Manga+Press Options tab I only see the following (the rest of the tab is blank with no boxes to fill in or anything):Basic OptionsThis section sets the “Latest-” and “Comic Archive” pages, number of comics per page, and grouping comics together by category.Order ByIs there something I need to set before I can see the rest of the tab?
Permalink-a mezu RSS 2012-06-22 @ 14:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:

Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 info@bizarralepoan.org I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution