EKAINAREN 29AN GREBA OROKORRA
Bizarra Lepoan euskara-elkarteko langileok bat egiten dugu Euskal Herriko gehiengo sindikalak –ELA, LAB, HIRU, EILAS, EHNE, ESK eta CCOO –, ekainaren 29rako, deitutako Greba Orokorrarekin. Elkartean ere salatu nahi dugu Espainiako Estatuak Hego Euskal Herrian egin nahi duen lan-erreforma; besteak beste, langileak kaleratzeko erraztasuna areagotzea eta baita kaleratzea merkatzea ere; enpresei, negoziazio kolektiboaren kaltetan, lan-hitzarmenetan adostutakoa bertan behera uzteko bidea ematea, bai soldatei dagokienez, bai lan-baldintzei dagokienez. Horregatik guztiagatik, Bizarra Lepoan euskara-elkarteko langileok, ekainaren 29an, Greba Orokorra egingo dugu.
Bizarra Lepoan euskara elkarteko langileok
Erantzunak:
Erantzun: