Aitor Burgoa igerilari ondarrutarra"Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!" ekimena, berriz ere, jarri dugu abian Bizarra Lepoan euskara-elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurtengo
gaia Ur Kirolak dira eta igeriketan baita piraguan ere arituko gara goi-mailako kirolari euskaldunekin.
Maiatzaren 14an Aitor Burgoa igerilari ondarrutarrarekin egingo ditugu lehenengo entrenamendu saioak euskaraz Fadura Kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Aitor Burgoak 100 domina inguru irabazi ditu Euskal Herriko txapelketetan, baita Espainia zein Nazioarteko txapelketetan ere. Entrenamendu hauek aurrera eramateko ezinbesteko izan da Getxo Igeriketa kirol-elkartearen laguntza.
Aitor Burgoa maiatzaren 14an eta 21ean izango dugu Fadurako kiroldegian arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Hala ere, ez dira igeriketako entrenamendu saioak soilik antolatu.
Piraguako euskarazko entrenamenduak ere antolatu ditugu Getxo Kayaka Piragua elkartearen laguntzarekin. Piraguako entrenamendueta Oier Aizpurua, Izaskun Aranburu eta Naiara Gomez izango ditugu hurrenez hurren maiatzaren 29an.
Ur Kiroletan ere... Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!