Artxiboak: Maiatza 2010

2010-05-24

Permalink 10:32:48, Atalak: GEHI, Euskaraz Getxon  

Piraguismoan ere entrenamenduak euskaraz!

Maiatzaren 29an, larunbata, Getxo Kayaka Piragua elkarteak Oier Aizpurua, Izaskun Aranburu eta Naiara Gomez piraguista euskaldunak ekarriko ditu Arriluzera euskarazko entrenamenduak egitera. "Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!" ekimenaren bigarren saioa dugu honako hau, lehenengoa igeriketakoa izan baitzen.
Getxo Kayaka, Bizarra Lepoan eta Getxoko Euskara zerbitzuaren arteko elkarlanaren bidez burutu ditugu honako entrenamenduak. Entrenamenduen saioa Maiatzaren 29an izango da Arriluzen goizeko 10:00etan hasita. Horretarako Getxo Kayaka piragua elkarteak egitarau ederra antolatu du:
- 10:00etan piragua jardunaldien hasiera
- 10:15ean piraguisten aurkezpena eta ondoren ohorezko aurreskua eskainiko zaie.
- 10:30ean euskarazko entrenamenduen hasiera.

Etzazu aukerarik galdu eta hurbildu piragua entrenamenduak ikustera!
Piraguan ere euskaraz!

Naiara Gomez

Oier Aizpurua

Izaskun Aranburu
----------

2010-05-12

Permalink 10:58:35, Atalak: GEHI  

Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!


                                Aitor Burgoa igerilari ondarrutarra

"Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!" ekimena, berriz ere, jarri dugu abian Bizarra Lepoan euskara-elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurtengo gaia Ur Kirolak dira eta igeriketan baita piraguan ere arituko gara goi-mailako kirolari euskaldunekin. Maiatzaren 14an Aitor Burgoa igerilari ondarrutarrarekin egingo ditugu lehenengo entrenamendu saioak euskaraz Fadura Kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Aitor Burgoak 100 domina inguru irabazi ditu Euskal Herriko txapelketetan, baita Espainia zein Nazioarteko txapelketetan ere. Entrenamendu hauek aurrera eramateko ezinbesteko izan da Getxo Igeriketa kirol-elkartearen laguntza.
Aitor Burgoa maiatzaren 14an eta 21ean izango dugu Fadurako kiroldegian arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Hala ere, ez dira igeriketako entrenamendu saioak soilik antolatu. Piraguako euskarazko entrenamenduak ere antolatu ditugu Getxo Kayaka Piragua elkartearen laguntzarekin. Piraguako entrenamendueta Oier Aizpurua, Izaskun Aranburu eta Naiara Gomez izango ditugu hurrenez hurren maiatzaren 29an.
Ur Kiroletan ere... Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!
----------

2010-05-07

Permalink 10:48:11, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

UDALEKU IREKIAK!!!

TRIPTIKOA.tr
2010eko Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 20tik 25era (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 27tik ekainaren 1era (biak barne). Astelehen, asteazken eta ostiraletan goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tik 18:30ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan *izen emate orria bete behar da, azken hau ere hemendik jaitsi daiteke. Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira:

Lehenengo txanda (ekainaren 24tik 30era): 55€ bazkideek / 70€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek

Bigarren (uztailaren 1etik 15era) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 30era): 95€ bazkideek / 125€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek.

Lehenengo txandan 30 leku egongo dira, horietatik 27 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 3 euskaraz komunikatu ezin direnentzat, hau Aldai Patronatoan izango da. Bigarren eta hirugarren txandan, eskola bakoitzeko 50 leku egongo dira, horietatik 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Azken txanda hauek Romon eta J.B. Zabalan izango dira.

Animatu eta parte hartu!!

*Izen emate orria gurasoek edo tutore legalak soilik sinatu dezakete.
----------

2010-05-05

Permalink 09:37:33, Atalak: Intereseko gaiak, Euskaraz Getxon  

Maiatzak 4, liburuen zerrenda!!!




Narrazioa
LUZARRAGA, Asel: Mozorroaren xarma, Erein, 2007.
SASTRE, Pablo: Petritegin aurkitutako zinta, Elkar, 1984.

Saiakera
ARBELBIDE, Xipri: Xuri-gorriak, Elkar, 2007.
KORTAZAR, Jon: Postmodernitatea euskal kontagintzan, Utriusque Vasconiae, 2007.

Biografia
GOITIA, Koldo: Woody Allen. Bizitza kontrako eztarritik, Elkar, 2007.

Itzulpenak
FLEM, Lydia: Amodio gutunak oinordetzan, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Joxean Elosegi).
SEPULVEDA, Luis: Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea, Txalaparta, 1997 (euskaratzailea, Jesus Mari Mendizabal “Bizargorri”).

Poesia
IZQUIERDO, Fertxu: Gerratearen aztarnak, Pamiela Poesia, Pamiela, 2007.

5 urtetik aurrera
MEINDERTS, Koos & FIENIEG, Annette: Itsasargia, TTarttalo, 2007.

6 urtetik aurrera
NORIEGA, Fernando: Katu botaduna. Urrezko arrautzak erruten zituen oiloa. Hamelingo txirularia. Ederra eta piztia, Aizkorri, 2007.

7 urtetik aurrera
IGERABIDE, Juan Kruz: Olentzeroren malutak, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Eider Eibar)

10 urtetik aurrera
MORILLO, Fernando: Andoitz eta lurralde ezkutuak, Ibaizabal, 2007.

Gazte literatura
CALLEJA, Seve: Hiltzen bazara ikusiko duzu…, Ibaizabal, 1994.
LIENAS, Gemma: Carlotaren egunkari urdina, Erein, 2007 (euskaratzailea, Jesus Mari Lasa).0

DVDa
UK aldizkaria: Getxo akordaten naz, 2007.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:

Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution