Mezua: Inmari gutuna

2010-03-09

Permalink 13:38:51, Atalak: Intereseko gaiak, Euskaraz Getxon  

Inmari gutuna

Bizarra Lepoan, Egizu, UKberri agerkari digitala eta UK aldizkarian opari berezia jaso barri dugu; zapore gazi-gozoa gelditu bazaigu ere, bihotzez eskertzen dugu.

Kaixo Inma!

    Gutunak idaztea zaila izaten da gehienetan, are gehiago, bihotzeko kontuak letren bitartez kanporatu behar ditugunean. Zuk ekarritakoak, bihotz kontuak dira guretzat; bai, barruraino heldu baitzaigu zure ekarpena. Egunerokotasunean murgilduta geundela heldu zinen gure mundu txikira, paper eta agendako hitzorduen artean galduta geundela. Ezustekoa izan zen guretzat, digeritzea zaila egin arren, sabelean sentsazio ederra uzten duten ezusteko horietakoa.
    Ohituta gaude komunikabideetan entzuten, urruneko herrialderen batean gertatutako hondamendi handien ondorioei aurre egiteko, erakundeek zein banakoek diru-laguntzak eman dituztela.
    Zuk aldiz, horiei begiratzeaz gain, gure herriko euskararen mundu txiki-hurbilari kliska egin diozu. Eta bihotzez eskertu gura dizugu hori, bultzada ederra eta aurrera egiteko adorea ematen baitigu gure beharrean sinesten duen jendea badagoela ikusteak.
    Batzuen ustez, Getxoko euskararen munduak ez dauka aurrera egiteko adina indarrik. Ez dugu baieztapen horretan sinesten eta zurea bezalako keinuek horri buelta ematen laguntzen digute. Bapiruke antolatzen, blogari euskaldunak biltzen, sagardotegira txangoak egiten, aldizkariak kaleratzen, berbalagunak euskaraz berba egitera animatzen, albisteak idazten, eskola kirola euskalduntzen... hori guztia egiten jarraituko dugu zu bezalako jendeari esker; gure egitasmoak zureak eta gure beharrean sinesten duten guztienak direlako, zuek egiten baitituzue posible; zuek ematen diezue zentzua.
    Zuk eskatutakoa betetzeko gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu; herri honi berea den hizkuntza zaharra itzultzeko, bidea egiten jarraituko dugu. Eta ziur izan, bide luze horretan zu bezalako asko topatzen baditugu gure beharra askoz errazagoa izango da.
    Apirilean adibidez, Sarea Josten ekimenari esker, herriko euskaldunak elkarlanean ikusiko ditugu; bazkaltzen, hitzaldiak entzuten, herri kiroletan lehiatzen eta beste hainbat kontutan parte hartzen, elkarregaz. Zeu ere gure artean egongo zara, Berbalagunen mingainetan, taldekideak animatzen dituzten lagunen oihuetan, txalapartarien ttakunetan...
Bitartean, beharrean jarraituko dugu getxoztarrei eurena den hizkuntza zaharra itzultzeko. Bertsolari ezagun batek esan zuen bezala: “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz”.
Besarkada gozoa, hurrengora arte!

Bizarra Lepoan, Egizu, UKberri eta UK aldizkariko lagunak

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:

Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution