
Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra 5-12 urte bitarteko umeek Algortan jolas, kirol eta tailerrak egiteko aukera izango dute. Martxoaren 30ean eta apirilaren 8an egun osoko irteera egingo dugu.
Ordutegia 9:00etatik 13:30ak arte izango da irteera egunetan izan ezik, 17:00etan bueltatuko garela.
Izena emateko epea martxoaren 15etik 17ra izango da bazkideentzat eta 22tik 24ra bazkide ez direnentzat, astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00ak arte, eta astearteetan 16:30etatik 18:30ak arte.
Prezioari dagokionez, bazkideek 40 euro, bazkide ez direnek 60 euro eta gutxieneko errenta jasotzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena emateko,
inskripzio orria (bi orri) bete behar da (bulegoan ere bete daiteke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da.
Izen emate ordenean beteko dira lekuak.