
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).
Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek oparitu dizkigu liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak... Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.
EleberriakMUJIKA, Luis Maria:
Aita Estanixen zeharbideak, Hiria, 2007.
MENDIZABAL ELORDI, Iñaki:
Pellot eta Enperadorearen bahiketa, Ibaizabal, 2007
SaiakerakATXAGA, Bernardo:
Markak. Gernika 1937, Upaingoa Saila, Pamiela, 2007.
SALABERRI ZARATIEGI, Patxi & ZUBIRI LUJANBIO, Juan Jose:
Biraoak. Nafarroan bilduak, Pamiela, 2007.
ElkarrizketakURKIZA, Ana:
Zortzi unibertso. Zortzi idazle: Arkotxa, Arrieta, Borda, Landa, Meabe, Mintegi, Oñederra eta Urretabizkaia, Alberdania, 2006.
PoesiaIZQUIERDO, Fertxu:
Gerratearen aztarnak, Pamiela Poesia, Pamiela, 2007.
ItzulpenakDUBOIS, Jean-Paul:
Txantxetan ari zara, Tanner jauna, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Mikel Garmendia).
8 urtetik aurreraZUBELDIA, Iñaki:
Euskaldun bat Marten, Matxinsalto bilduma, Ibaizabal, 2007 (ilustrazioak, Ima Mendiola).
Gazte literaturaORUETA, Josetxo:
Pol eta Val, Gazte literatura, Pamiela, 2007(euskaratzailea, Joxean Sagastizabal).
ITURRALDE, Joxemari:
Sute handi bat ene bihotzean, Gazte literatura, Pamiela, 2007.
KomikiakBERZOSA MARTINEZ, Migel:
Arrupe, besteei emandako gizona, Gero, 2007.
AntzerkiaFTI ANTZERKIOLA IMAGINARIOA:
Yuri Sam. Otoitza. Au Revoir, triunfadoreak!, Artezblai, 2007.