BARREBARRABARRA programaren barruan bi antzezlan ekarriko ditu Getxoko Udalak:
Otsailaren 13an Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: EUSKARAZETAMOL
Euskerazatemol, EZ DOK HIRU Bikoteatroak “DIBERTIMENTUAK” izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean. Experimentu zientifiko bat egin dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera ziguten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria. Beno ba… Ez zaituztegu gehiago molestatu nahi. Laster arte. Ah! Ahaztu gabe, galderatxo bat, zuen antzoki horretan, ez duzue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!.
Martxoaren 6an Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: XABINAITOR
Superman, Batman, Spiderman... Superheroi hauen garaia pasa zen. Orain, gurean... EGA agiria duen superheroi bakarraren garaia heldu da... 8 urtetik 158 urte bitartekoentzako antzerki lana... WAZEMANK-eko lan-taldearen eskutik. Geure buruaz barre egitea bezalakorik ez dagoelako...
Sarrera 10 eurokoa da baina 5 lagunetik gorako taldeak eginez gero, prezioa 5 eurokoa da.
Animatu eta egin BARREBARRABARRA!!!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:
Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196


