Artxiboak: Azaroa 2009

2009-11-27

MERKATUAN KANTETAN

MERKATUAN KANTETAN, Egizu Getxo euskaldun elkarteak antolatutako ekitaldia euskara jardunaldien barruan.

Josu Landetak eta Katxo Larrazabalek gidatuta, euskal kanta ezagunak abestuko dituzte azokaren giro epelean. Prestatu zaitezte, ezatarria berotu eta etorri kantatzera. Letrak ez badakizkizu, ez kezkatu, liburuxkak banatuko dituzte eta.
Bihar, azaroaren 28an, 12:00etan Algortako azokan (Torrene kalea)

Anima zaitezte eta etorri gurekin kantatzera!!!

----------

2009-11-04

Permalink 12:24:41, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

GABONETAKO KOLONIAK

Bizarra Lepoan euskara elkarteak, Bapiruke egitasmoaren barruan, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako koloniak antolatuko ditu. Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. J.B. Zabala eskolan eta Romo eskola publikoan antolatuko ditugu ekintzak abenduaren 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte egongo dira jolasak eta tailerrak egiten; eta abenduaren 29an irteera egingo duru 17:00ak arte.

Bazkideek izena eman dezakete azaroaren 23tik 26ra, eta bazkide ez direnek abenduaren 1etik 4ra.

Hiru prezio ezberdin egongo dira: Bazkideentzat 45eurokoa izango da, bazkide ez direnentzat 60eurokoa eta Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10eurokoa.

Izena emateko ordutegia: Astelehen eta asteazkenean 9:00etatik 14:30ak arte; astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:30ak arte.

Izen emate orria hemendik jeitsi dezakezue (aitak, amak edo tutore legalak sinatu behar du)

----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Itxas-argiak antolatutako paelletan ibili gara, hemen gure argazkiak:

Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa GETXO 48992 94 491 43 57 info@bizarralepoan.org I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution