Mezua: ASTE SANTUKO KOLONIAK

2009-03-09

Permalink 15:02:05, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

ASTE SANTUKO KOLONIAK

Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 6tik 8ra eta 14tik 17ra 5-12 urte bitarteko umeek Algortan jolas, kirol eta tailerrak egiteko aukera izango dute. Hilaren 7 eta 15ean egun osoko irteera egingo dugu. Ordutegia 9:00etatik 13:30ak arte izango da irteera egunetan izan ezik, 17:00etan bueltatuko garela.

Izena emateko epea martxoaren 16tik 18ra izango da bazkideentzat eta 23tik 25era bazkide ez direnentzat, egunero 10:00etatik 13:00ak arte eta astearteetan ere, 16:30etatik 19:00ak arte. Bazkideek 40 euro, bazkide ez direnek 60 euro eta gutxieneko errenta jasotzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, inskripzio orria (bi orri) bete behar da (bulegoan ere bete daiteke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Izen emate ordenean beteko dira lekuak.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution