
III. sms eta bideo lehiaketari amaiera emateko bost egun besterik ez dira falta. Beraz, ondino parte hartu ez duzuen guztiok animatu eta bidali sms bat edota minutu bateko bideotxo bat!!!
Sari mundialak egongo dira lehiaketako irabazleen artean banatzeko, eskuko ordenagailua eta mp4-a, besteak beste. Hauek abenduaren 5ean emango dira, Andrés Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatuko duen Izarren disdira Galan.
Laguntzaile ditugu Euskadiko kutxa, Foto Rikardo eta Getxoko Udala.

Gabonak badatoz eta aurten ere Bapiruke egitasmoaren barruan Gabonetako koloniak antolatuko ditugu. Hauek bost eta hambai urte bitarteko umeentzak izango dira eta J.B. Zabala eta Romo Eskola Publikoan egingo dira. Abenduaren 26 eta 29an eta urtarrilaren 2 eta 5ean 9:00etatik 13:30ak arte eta abenduaren 30ean 9:00etatik 17:00ak arte, irteera eguna izango baita; guztira bost egun iraungo dute Gabonetako koloniek.
Beti bezala prezio bi egongo dira, bazkideentzat 45 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzat 60 eurokoa (Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10€). Bazkideek azaroaren 21etik 28ra edukiko dute izena emateko aukera eta bazkide ez direnek abenduaren 1etik 9ra.
Azaroaren 21etik 28ra: 21ean 16:30-19:00 / 24tik 28ra 10:00-13:30 / 25 eta 27an ere 16:30-19:00
Abenduaren 1etik 9ra: 1etik 9ra 10:00-13:30 / 2an eta 4an ere 16:30-19:00
Izena emateko ingresoaren ziurtagiria (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopia bulegora ekarri behar da eta bertan izen emate orria bete. 50 ume onartuko dira eskola bakoitzeko eta eskaerak izen emate ordena jarraituz onartuko dira.
Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net
