
Abuztuaren 4tik 7ra surf ikastaro bat antolatu dugu Barinatxen. Arratsaldero bi orduko saioak egongo dira, guztira zortzi orduko ikastaroa izango da. 9 eta 14 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago eta izena emateko epea uztailaren 25era arte zabalik egongo da. Beti bezala prezio bi egongo dira, bazkideentzako 55€ eta bazkide ez direnentzako 70€ (materiala barne).
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net
