Bizkaierazko berbalagun taldea martxan!
Aurreko astean jarri zan martxan lehen bizkaierazko berbalagun taldea. Zazpi lagun dira eta gehienak dira bizkaiera ikastaroan ibilitakoak. Beste batzuk ere animatu dira bizkaiera ikasi edo praktikatu gura dabelako. Ordu eta erdiz astero, baldintza bakarra izango da bizkaieraz egitea (edo saiatzea) eta horretarako pertsona baten laguntza izango dabe: Josu egun batzuetan eta Jone beste batzuetan. Talde hau martxan egongo da udara arte eta udagoienean kanpaina berezia egingo dogu talde gehiago sortzeko eta jende gehiago animatzeko.
Erantzunak:
Erantzun: