Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-21

Permalink 14:27:15, Atalak: Intereseko gaiak, Bertoko euskara  

Bizkaierazko berbalagun taldea martxan!

Aurreko astean jarri zan martxan lehen bizkaierazko berbalagun taldea. Zazpi lagun dira eta gehienak dira bizkaiera ikastaroan ibilitakoak. Beste batzuk ere animatu dira bizkaiera ikasi edo praktikatu gura dabelako. Ordu eta erdiz astero, baldintza bakarra izango da bizkaieraz egitea (edo saiatzea) eta horretarako pertsona baten laguntza izango dabe: Josu egun batzuetan eta Jone beste batzuetan. Talde hau martxan egongo da udara arte eta udagoienean kanpaina berezia egingo dogu talde gehiago sortzeko eta jende gehiago animatzeko.
 
 
----------

2008-05-12

Permalink 13:53:13, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BAPIRUKE UDALEKU IREKIAK BADATOZ!!

 

2008ko Udaleku irekietan izena emateko epea datorren astean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 20tik 23ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 27tik 30era (biak barne). Astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tik 19:30ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta inskripzio orria bete behar da. Beti bezala prezio ezberdin bi egongo dira, bat bazkideentzako eta beste bat bazkide ez direnentzako:

Lehenengo txanda (ekainaren 23tik 27ra): 55€ bazkideek / 70€ bazkide ez direnentzako

Bigarren (ekainaren 30etik uztailaren 15era) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 31ra): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako

Sei urte darama Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak Bapiruke udalekuak antolatzen eta aurten proiektua berriztatzeko asmoa dugu, proiektu honen aurkezpena ekainaren 6an burutuko dugu Villamonteko kultur etxean. Aurtengo udan udaleku mota bi egongo dira:

1. Euskaraz komunikatu daitezkeen umeentzako udalekuak, hauek Romoko eskolan, San Martin eskolan, Stma. Trinidad eskolan eta Geroa ikastolan izango dira (50 umerentzako lekua egongo da leku eta txanda bakoitzeko) izen emate orria

2. Euskaraz komunikatu ezin daitezkeen umeentzako udalekuak, hauek Romoko eskolan izango dira (50 ume txanda bakoitzeko) izen emate orria

Animatu eta parte hartu!!

----------

2008-05-08

Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

Bizarra Lepoanek 174 ekarpen egin dizkio Getxoko II. EBPNri. Getxoko Udalak martxan jarri nahi duen II. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak 256 ekarpen jaso ditu guztira eta horietatik 174, Bizarra Lepoanek egin ditu, hau da, ekarpen guztien %68a. Ekarpenok mota eta arlo guztietakoak dira eta hemen dituzue Irakurgai: Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution