
Egitasmoa Getxoko Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskararen normalizaziorako martxan daukan GEHI (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena) proiektu zabalaren urrats berria da. 2005ean udaleko euskara zerbitzuak Getxoko 50 kirol elkarteren diagnostikoa egin zuen horien euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertuz. Orduan, euskararen erabilera sustatzeko Getxoko Udalarekin maila ezberdinetako hitzarmenak hartu zituzten elkarteek.
2007ko apirilean Udalak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak sinatu zuten akordioaren bidez GEHItu Kirolera egitasmoaren dinamizazio eta jarraipen lanen ardura izango du elkarteak. Abenduaren 3an Villamonteko Kultur Etxeko ekitaldi publikoan 32 kirol elkartek hitzarmen orokorrak sinatu zituzten. 2008an bigarren faseari ekin diogu, elkarteekin neurri zehatzak ezarriz egitasmoak elkartearen egunerokotasunean eragina izan dezan. Fase honetako bilera hauen helburua elkarte bakoitzaren euskararen ezagutza eta erabileraren informazio zehatza jaso eta sinatutako konpromiso orokor horiek neurri zehatzetan gauzatzea da. Neurriok elkarte bakoitzarekin adostuko dira, bakoitza abiatzen den errealitatea kontuan izanda.
Goian duzuen argazkian euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu duten Getxoko kirol elkarteetako ordezkariak ditugu. Hauek dira GEHItu kirolera! egitasmoan parte hartzen duten taldeak:
Memorial Itziar López Uralderen Oroimenez / Aspanovas / Eugenia Epalza Fundazioa / San Nikolas Pala Txapelketa / Romo Futbol Club / Club Deportivo Galea / Iturgitxi Futbol Club / Club Tenis Fadura / Akelarre Oiarreta Barrukoa Futbol Sala / Itxartu Mendigoizale Taldea / Getxo Rugby Taldea / Getxo Saskibaloia / Club Atletismo Getxo / Bizkerre Futbol Taldea / Bizkeneskak Futbol Taldea / Fadura Igeriketa Taldea / Fadura Waterpolo Taldea / Getxo Futbol Sala / San Nikolas Ikastola / Getxoko Pilota Eskola / Raspas Arraun Elkartea / Punta Galea Txirrindulari Elkartea / Getxo Surf Taldea / Geroa Gimnasia Elkartea / Arraultzaldeon Futbol Taldea / Getxo Herri Kirolak Elkartea / Erromo Eskubaloi Elkartea / Getxo Piraguismo Taldea-Getxo Kayaka / Getxo Hockey Taldea / Aixerrota Boleibol Taldea / Getxo Arraun Elkartea
Eutsi hasitako bideari!
Orain, GEHITU zaitez zeu ere KIROLERA!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net
