Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-28

Permalink 13:23:09, Atalak: Intereseko gaiak, GEHI  

GEHItu Kirolera!

Taldeen ordezkariak

Egitasmoa Getxoko Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskararen normalizaziorako martxan daukan GEHI (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena) proiektu zabalaren urrats berria da. 2005ean udaleko euskara zerbitzuak Getxoko 50 kirol elkarteren diagnostikoa egin zuen horien euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertuz. Orduan, euskararen erabilera sustatzeko Getxoko Udalarekin maila ezberdinetako hitzarmenak hartu zituzten elkarteek.

2007ko apirilean Udalak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak sinatu zuten akordioaren bidez GEHItu Kirolera egitasmoaren dinamizazio eta jarraipen lanen ardura izango du elkarteak. Abenduaren 3an Villamonteko Kultur Etxeko ekitaldi publikoan 32 kirol elkartek hitzarmen orokorrak sinatu zituzten. 2008an bigarren faseari ekin diogu, elkarteekin neurri zehatzak ezarriz egitasmoak elkartearen egunerokotasunean eragina izan dezan. Fase honetako bilera hauen helburua elkarte bakoitzaren euskararen ezagutza eta erabileraren informazio zehatza jaso eta sinatutako konpromiso orokor horiek neurri zehatzetan gauzatzea da. Neurriok elkarte bakoitzarekin adostuko dira, bakoitza abiatzen den errealitatea kontuan izanda.

Goian duzuen argazkian euskararen erabilera sustatzeko  hitzarmena sinatu duten Getxoko kirol elkarteetako ordezkariak ditugu. Hauek dira GEHItu kirolera! egitasmoan parte hartzen duten taldeak:

Memorial Itziar López Uralderen Oroimenez / Aspanovas / Eugenia Epalza Fundazioa / San Nikolas Pala Txapelketa / Romo Futbol Club / Club Deportivo Galea / Iturgitxi Futbol Club / Club Tenis Fadura / Akelarre Oiarreta Barrukoa Futbol Sala / Itxartu Mendigoizale Taldea / Getxo Rugby Taldea  / Getxo Saskibaloia / Club Atletismo Getxo / Bizkerre Futbol Taldea / Bizkeneskak Futbol Taldea / Fadura Igeriketa Taldea / Fadura Waterpolo Taldea / Getxo Futbol Sala / San Nikolas Ikastola / Getxoko Pilota Eskola / Raspas Arraun Elkartea / Punta Galea Txirrindulari Elkartea / Getxo Surf Taldea / Geroa Gimnasia Elkartea / Arraultzaldeon Futbol Taldea / Getxo Herri Kirolak Elkartea / Erromo Eskubaloi Elkartea / Getxo Piraguismo Taldea-Getxo Kayaka / Getxo Hockey Taldea / Aixerrota Boleibol Taldea / Getxo Arraun Elkartea


Eutsi hasitako bideari!

Orain, GEHITU zaitez zeu ere KIROLERA!

----------

2008-03-07

Permalink 08:59:46, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BEGIRALEENTZAKO FORMAKUNTZA IKASTAROA

Apirilaren 5ean egun osoko formakuntza ikastaroa antolatuko dugu Urtxintxa Eskolak gidatua. Ikastaro bi uztartuko ditugu: Etorkinak aisialdian eta Munduko jolasak; goizean saio teorikoa egingo dugu eta arratsaldean praktikoa. Bi ikastaroen prezioa 20€koa izango da, bazkaria barne. 15 lagunentzako lekua egongo da eta hemen parte hartzen duten lagunek lehentasuna izango dute udan antolatzen ditugun Bapiruke eta Bapikasi Udalekuetan gurekin lan egiteko. Izena emateko jarri gurekin harremanetan telefonoz edo korreo elektronikoz.

----------

2008-03-04

Permalink 22:02:56, Atalak: euskararen normalizazioa  

Bizarra Lepoanen ekarpenak Getxoko II. EBPNri

 Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

Txosten honetan daude jasota gure elkartearen ekarpenak datozen lau urteetarako (2008-2011).

----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution