Artxiboak: 2008

2008-12-22

Permalink 11:37:29, Atalak: Intereseko gaiak, Euskaraz Getxon  

 

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko lantaldeak urte barri eta Gabon zoriontsuak opa dizkizue!!!

----------

2008-12-03

Permalink 12:41:31, Atalak: euskararen normalizazioa, GEHI  

III.SMS ETA BIDEO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

III. sms eta bideo lehiaketa amaitu egin da eta hauek izan dira mezu irabazleak:

1. saria:

Bgiak itxi,ntzmena adi.Euskrarn ermu idr hra lurrld hezz btriko soroetn bilaktu zn. Brtn  zuhaixkk harro zirn, zinz mait baitzutn ama hizkntzz lkrri xxrlatzea.

2. saria:

Nk eztaukat amtsik,nk amts egitn dt.Amtsak btetzn ditudanean izango dira nireak,orduan esango dt badudala amtsik.Bitartean,hoien atztik jarraituko dt,amsten.

3. saria:

Zpain xamur hoitn murgldurk,hn ez zn mugark,enun ezren bharrik.Gauarn babsean zre mgalean sntitzea dsio dt,zre gxotasnarn jab egn,bstl ez bainz amstko gai.

Bideo Lehiaketan Munduko ametsak izan da irabazlea:

 

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

Sari banaketa abenduaren 5ean, ostiralean, izango da Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan 19:30tan hasiko den Izarren Disdira Galaren ondoren.

----------

2008-11-25

Permalink 18:46:46, Atalak: Intereseko gaiak, GEHI  

III.SMS ETA BIDEO LEHIAKETA BUKATZEAR!!!

III. sms eta bideo lehiaketari amaiera emateko bost egun besterik ez dira falta. Beraz, ondino parte hartu ez duzuen guztiok animatu eta bidali sms bat edota minutu bateko bideotxo bat!!!

Sari mundialak egongo dira lehiaketako irabazleen artean banatzeko, eskuko ordenagailua eta mp4-a, besteak beste. Hauek abenduaren 5ean emango dira, Andrés Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatuko duen Izarren disdira Galan.

Laguntzaile ditugu Euskadiko kutxa, Foto Rikardo eta Getxoko Udala.

 

----------

2008-11-12

Permalink 10:16:33, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

GABONAK BADATOZ!!!

Gabonak badatoz eta aurten ere Bapiruke egitasmoaren barruan Gabonetako koloniak antolatuko ditugu. Hauek bost eta hambai urte bitarteko umeentzak izango dira eta J.B. Zabala eta Romo Eskola Publikoan egingo dira. Abenduaren 26 eta 29an eta urtarrilaren 2 eta 5ean 9:00etatik 13:30ak arte eta abenduaren 30ean 9:00etatik 17:00ak arte, irteera eguna izango baita; guztira bost egun iraungo dute Gabonetako koloniek.

Beti bezala prezio bi egongo dira, bazkideentzat 45 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzat 60 eurokoa (Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10€). Bazkideek azaroaren 21etik 28ra edukiko dute izena emateko aukera eta bazkide ez direnek abenduaren 1etik 9ra.

Azaroaren 21etik 28ra: 21ean 16:30-19:00 / 24tik 28ra 10:00-13:30 / 25 eta 27an ere 16:30-19:00

Abenduaren 1etik 9ra: 1etik 9ra 10:00-13:30 / 2an eta 4an ere 16:30-19:00

Izena emateko ingresoaren ziurtagiria (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopia bulegora ekarri behar da eta bertan izen emate orria bete. 50 ume onartuko dira eskola bakoitzeko eta eskaerak izen emate ordena jarraituz onartuko dira.

----------

2008-10-14

Permalink 13:07:12, Atalak: euskararen normalizazioa, GEHI  

SMS ETA BIDEO LEHIAKETA MARTXAN!

Abian da III. sms eta bideo lehiaketa! Azaroaren 10etik 30era parte hartzeko aukera duzu eta aurtengo gaia bdzu amtsk? izango da. Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira:

1. Pertsona bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake. 2. Gaia Bdzu amtsk? izango da. 3. Lanak euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak. 4. Mezua sms batean sartu beharko da eta bideoa gehienez ere minutu batekoa izan beharko da. 5. Lanak jasotzeko epea mugatua izango da, 2008ko azaroaren 10etik 30era. 6. Sms-ak 688 687 825 telefono zenbakira bidali beharko dira. Bideoak euskaltube-ra igo eta linka bizarralepoan@euskalnet.net-era bidali. 7. Lehiaketaren epaimahaia Bizarra Lepoanek izendatuko du. 8. Mezu guztiak Bizarra Lepoanen esku geratuko dira. 9. Sari banaketa, abenduaren 5ean Andrés Isasi musika eskolan egingo den Izarren disdira Galan izango da.

Sariak: argazki kamera, portatila, mp4a, telefono mugikorrak...

Irabazleen lanak www.blogari.net/bl blogean egongo dira ikusgai

Antolatzaileak Egizu Getxo Euskaldun euskara elkartea eta Bizarra Lepoan Euskara Elkartea dira.

Laguntzaileak: Getxoko Udala, Foto Ricardo, Euskaltel eta Euskadiko Kutxa

----------

2008-09-29

Permalink 10:09:19, Atalak: Intereseko gaiak, GEHI  

KIROLA EUSKARAZ GIDA 08-09

Getxon Kirola euskaraz egiteko gida hemen dago!! GEHItu kirolera!!

----------

2008-08-13

Permalink 11:40:06, Atalak: Intereseko gaiak, GEHI  

2008/2009 BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROAK

Aurten ere begirale eta zuzendari ikastaroa antolatu dugu. Begirale ikastaroak 204 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi urteetan egiten direnak. Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira: 18 urte eginda edo lehenengo urtean berten bete behar dira; eta praktikak Getxoko astialdi talderen batean egitea. Prezioa 150€-koa da urte bakoitza. Zuzendari ikastaroak 100 ordu teoriko-praktiko eta 120 ordu praktiko izango ditu. Ikastaroan parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira: 21 urtetik gora izatea, begirale agiri ofizialaren jabe izatea eta Bigarren Hezkuntza edo horren baliokidea izatea. Prezioa 160€-koa izango da.

Matrikulazioa irailaren 15etik 28ra egin daiteke, goizeko 9:30etatik 13:30ak arte, gure bulegoan.

Ekarri beharrekoak: NAN fotokopia, argazki bat eta bankuko abonarea (BBK 2095 0019 50 9102257479)

Izen emate orria hemendik jaitsi dezakezue: izen emate orria

----------

2008-08-06

Permalink 10:19:37, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BAPIRAILA

Irailaren 1etik 12ra Bapiruke egitasmoaren barruan zenbait ekintza antolatuko ditugu 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 1etik 5era goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da eta 8tik 12ra berriz, arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak arte. Bi aste hauetan zehar egingo diren ekintza guztiak Aldai Patronatuan izango dira. Beti bezala prezio ezberdin bi egongo dira, Elkarteko bazkideentzat 55€ eta Elkarteko bazkide ez direnentzat 70€. Bazkide direnak izena emateko aukera izango dute abuztuaren 18 eta 19an, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte; eta bazkide ez direnak abuztuaren 20 eta 21ean, aipatutako ordutegi berean. Izena emateko, bulegora ekarri behar da ingresoaren ziurtagiria (E.K. 3035 0108 06 1081032766), osakidetzako txartelaren fotokopia eta izen emate orria beteta eta sinatuta (azken hau bulegoan ere bete daiteke). Eskaerak izen emate ordenean onartuko dira.

----------

2008-07-23

Permalink 10:52:03, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BAPIRUKEKO AZKEN EGUNEKO FESTA

Uztailaren 30ean, asteazkenean, Udalekuak amaitu egingo dira. Horregatik, txanda guztietako azken egunean bezala, bukaera festa bat antolatuko dugu Romo eskola publikoan. Bertan umeek gauza ezberdinak izango dituzte ondo pasatzeko, euren artean argazkian ikus dezakezuen Tor Magoa. Aurten bukaera festa bateratuak antolatu ditugu, Algortan eta Getxon dauden Bapiruke udalekuak Romora hurbildu dira azken egunean ume guztiak elkarrekin ondo pasa dezaten.  

----------

2008-07-14

Permalink 12:54:03, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

SURF IKASTAROA

Abuztuaren 4tik 7ra surf ikastaro bat antolatu dugu Barinatxen. Arratsaldero bi orduko saioak egongo dira, guztira zortzi orduko ikastaroa izango da. 9 eta 14 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago eta izena emateko epea uztailaren 25era arte zabalik egongo da. Beti bezala prezio bi egongo dira, bazkideentzako 55€ eta bazkide ez direnentzako 70€ (materiala barne).  

----------

2008-05-21

Permalink 14:27:15, Atalak: Intereseko gaiak, Bertoko euskara  

Bizkaierazko berbalagun taldea martxan!

Aurreko astean jarri zan martxan lehen bizkaierazko berbalagun taldea. Zazpi lagun dira eta gehienak dira bizkaiera ikastaroan ibilitakoak. Beste batzuk ere animatu dira bizkaiera ikasi edo praktikatu gura dabelako. Ordu eta erdiz astero, baldintza bakarra izango da bizkaieraz egitea (edo saiatzea) eta horretarako pertsona baten laguntza izango dabe: Josu egun batzuetan eta Jone beste batzuetan. Talde hau martxan egongo da udara arte eta udagoienean kanpaina berezia egingo dogu talde gehiago sortzeko eta jende gehiago animatzeko.
 
 
----------

2008-05-12

Permalink 13:53:13, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BAPIRUKE UDALEKU IREKIAK BADATOZ!!

 

2008ko Udaleku irekietan izena emateko epea datorren astean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 20tik 23ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 27tik 30era (biak barne). Astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tik 19:30ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta inskripzio orria bete behar da. Beti bezala prezio ezberdin bi egongo dira, bat bazkideentzako eta beste bat bazkide ez direnentzako:

Lehenengo txanda (ekainaren 23tik 27ra): 55€ bazkideek / 70€ bazkide ez direnentzako

Bigarren (ekainaren 30etik uztailaren 15era) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 31ra): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako

Sei urte darama Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak Bapiruke udalekuak antolatzen eta aurten proiektua berriztatzeko asmoa dugu, proiektu honen aurkezpena ekainaren 6an burutuko dugu Villamonteko kultur etxean. Aurtengo udan udaleku mota bi egongo dira:

1. Euskaraz komunikatu daitezkeen umeentzako udalekuak, hauek Romoko eskolan, San Martin eskolan, Stma. Trinidad eskolan eta Geroa ikastolan izango dira (50 umerentzako lekua egongo da leku eta txanda bakoitzeko) izen emate orria

2. Euskaraz komunikatu ezin daitezkeen umeentzako udalekuak, hauek Romoko eskolan izango dira (50 ume txanda bakoitzeko) izen emate orria

Animatu eta parte hartu!!

----------

2008-05-08

Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

Bizarra Lepoanek 174 ekarpen egin dizkio Getxoko II. EBPNri. Getxoko Udalak martxan jarri nahi duen II. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak 256 ekarpen jaso ditu guztira eta horietatik 174, Bizarra Lepoanek egin ditu, hau da, ekarpen guztien %68a. Ekarpenok mota eta arlo guztietakoak dira eta hemen dituzue Irakurgai: Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

----------

2008-04-28

Getxon ere eskolak euskaldundu behar du!

Eskerrik asko denoi! 450 atxikimendu jaso ditugu hainbat herritar eta eragileren aldetik, euskarazko irakaskuntzaren alde. Apirilaren 24an ordu erdiko kontzentrazioa egin genuen hainbat lagunek, "Getxon ere eskolak euskaldundu behar du" leloa zuen pankartaren atzean, udaletxe aurrean. Behin Plenoan, zuen ekarpen eta atxikimenduekin egindako testua irakurri genuen.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!

----------

2008-04-18

Bizarra Lepoanen testua euskarazko hezkuntzaren alde

Bizarra Lepoanen testua euskarazko hezkuntzaren alde.pdf

Elkarteak eta zenbait herritarrek adostutako testu honi atxikimendua eman nahi badiozue bidali e-mail bat gure posta elektronikora: bizarralepoan@euskalnet.net. Zuen izen-abizenak eta herria jakin nahi ditugu, baina datu hauek ez dira inon argitaratuak agertuko, bakarrik kopurua aipatuko dugu.

----------

2008-04-15

GETXOKO TOPONIMIA

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzaz, toponimia ibilbideak eskainiko ditu euskaraz Getxoko ikastetxe guztietan.

Getxoko Udalak 2005ean Getxoko leku izenak deituriko materiala aurkeztu eta banatu zuen: Mikel Gorrotxategik eta Sofia Susok egindako liburua, Getxoko mapa-planoa eta CDa (liburua eta mapa agertzen dira eta baita 8 ibilbide, 250 argazki eta jolasak ere).

Getxoko II.EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) martxan jartzen ari den honetan, Getxoko Udalak material hori eskoletan ezagutarazi nahi du, gazteenen artean. Horretarako, material didaktikoa prestatu du eta 9 toponimia-ibilbide eskainiko dizkie ikastetxeei (2005ean argitaratutako CDko 8ak eta Bizarra Lepoanek sortutako euskararen ibilbidea), Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen laguntzaz.

Ibilbide hauek eskola orduetan izango dira, goizez, eta ordu eta erdikoak izango dira, gehienez ere. Horrela, ikasleek materiala eskolan landu eta gero bertatik bertara ezagutuko dituzte Getxoko bazterrak, azalpen guztiak emango dizkien Bizarra Lepoaneko kide batek lagunduta.

Horretaz gain, Bizarra Lepoanek postal lehiaketa eta erakusketa antolatu du ikasleen artean, toponimia sustatzeko.

Getxoko Udalaren asmoa da lehenengo fase honetan ikasleentzako ibilbideak izatea eta, arrakasta badu, herritar guztiei eskaini.

Apirilaren 9an proiektuaren berri eman zitzaien ikastetxeetako arduradunei eta ibilbideak eskatzeko epea apirilaren 14an hasi da, ikasturtea amaitu arte.

----------

2008-04-08

Permalink 13:08:27, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

URPEKARITZA IBILALDIA

Maiatzaren 24an, larunbatean, Bapirukek urpekaritza ibilaldia antolatu du. 9 eta 16 urte bitarteko gazte euskaldunentzat zuzenduta dago eta egun osoko irteera izango da. Goizean itsaso bazterrean kayak hartu eta itsasoan murgilduko gara bertako bizitza ezagutzera. Izena emateko epea apirilaren 21etik 30era izango da. Prezio bi egongo dira, bazkide direnentzat 25€ eta bazkide ez direnentzat 35€.

Animatu eta parte hartu!!!

----------

2008-03-28

Permalink 13:23:09, Atalak: Intereseko gaiak, GEHI  

GEHItu Kirolera!

Taldeen ordezkariak

Egitasmoa Getxoko Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskararen normalizaziorako martxan daukan GEHI (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena) proiektu zabalaren urrats berria da. 2005ean udaleko euskara zerbitzuak Getxoko 50 kirol elkarteren diagnostikoa egin zuen horien euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertuz. Orduan, euskararen erabilera sustatzeko Getxoko Udalarekin maila ezberdinetako hitzarmenak hartu zituzten elkarteek.

2007ko apirilean Udalak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak sinatu zuten akordioaren bidez GEHItu Kirolera egitasmoaren dinamizazio eta jarraipen lanen ardura izango du elkarteak. Abenduaren 3an Villamonteko Kultur Etxeko ekitaldi publikoan 32 kirol elkartek hitzarmen orokorrak sinatu zituzten. 2008an bigarren faseari ekin diogu, elkarteekin neurri zehatzak ezarriz egitasmoak elkartearen egunerokotasunean eragina izan dezan. Fase honetako bilera hauen helburua elkarte bakoitzaren euskararen ezagutza eta erabileraren informazio zehatza jaso eta sinatutako konpromiso orokor horiek neurri zehatzetan gauzatzea da. Neurriok elkarte bakoitzarekin adostuko dira, bakoitza abiatzen den errealitatea kontuan izanda.

Goian duzuen argazkian euskararen erabilera sustatzeko  hitzarmena sinatu duten Getxoko kirol elkarteetako ordezkariak ditugu. Hauek dira GEHItu kirolera! egitasmoan parte hartzen duten taldeak:

Memorial Itziar López Uralderen Oroimenez / Aspanovas / Eugenia Epalza Fundazioa / San Nikolas Pala Txapelketa / Romo Futbol Club / Club Deportivo Galea / Iturgitxi Futbol Club / Club Tenis Fadura / Akelarre Oiarreta Barrukoa Futbol Sala / Itxartu Mendigoizale Taldea / Getxo Rugby Taldea  / Getxo Saskibaloia / Club Atletismo Getxo / Bizkerre Futbol Taldea / Bizkeneskak Futbol Taldea / Fadura Igeriketa Taldea / Fadura Waterpolo Taldea / Getxo Futbol Sala / San Nikolas Ikastola / Getxoko Pilota Eskola / Raspas Arraun Elkartea / Punta Galea Txirrindulari Elkartea / Getxo Surf Taldea / Geroa Gimnasia Elkartea / Arraultzaldeon Futbol Taldea / Getxo Herri Kirolak Elkartea / Erromo Eskubaloi Elkartea / Getxo Piraguismo Taldea-Getxo Kayaka / Getxo Hockey Taldea / Aixerrota Boleibol Taldea / Getxo Arraun Elkartea


Eutsi hasitako bideari!

Orain, GEHITU zaitez zeu ere KIROLERA!

----------

2008-03-07

Permalink 08:59:46, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

BEGIRALEENTZAKO FORMAKUNTZA IKASTAROA

Apirilaren 5ean egun osoko formakuntza ikastaroa antolatuko dugu Urtxintxa Eskolak gidatua. Ikastaro bi uztartuko ditugu: Etorkinak aisialdian eta Munduko jolasak; goizean saio teorikoa egingo dugu eta arratsaldean praktikoa. Bi ikastaroen prezioa 20€koa izango da, bazkaria barne. 15 lagunentzako lekua egongo da eta hemen parte hartzen duten lagunek lehentasuna izango dute udan antolatzen ditugun Bapiruke eta Bapikasi Udalekuetan gurekin lan egiteko. Izena emateko jarri gurekin harremanetan telefonoz edo korreo elektronikoz.

----------

2008-03-04

Permalink 22:02:56, Atalak: euskararen normalizazioa  

Bizarra Lepoanen ekarpenak Getxoko II. EBPNri

 Bizarra Lepoanen ekarpenak EBPNri

Txosten honetan daude jasota gure elkartearen ekarpenak datozen lau urteetarako (2008-2011).

----------

2008-02-19

Permalink 16:53:51, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

ESKI IKASTAROA ALTO CAMPOON

Bapiruke

Martxoaren 15ean Bapirukekook eskiatzera goaz Alto Campoora. 7-14 urte bitarteko ume euskaldunentzako antolatuta dago. Izena emateko epea otsailaren 25etik martxoaren 5era izango da. Bulegoko ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez, eta astearte eta ostegunetan goiz eta arratsaldez. Prezioa: bazkideek 50€ eta bazkide ez direnek 65€

----------
Permalink 16:48:05, Atalak: Bapiruke, Intereseko gaiak  

MARTXOKO EKINTZAK

Bapiruke

Martxoaren 25etik 28ra koloniak antolatuko ditugu Algortan. Ordutegia 9:00etatik 13:30ak arte izango da eta 27an, irteera egunean, 9:00etatik 17:00ak arte. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 3tik 12ra; astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez, eta astearte eta ostegunetan goiz eta arratsaldez.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution