Mezua: Olentzero maitea: euskara gehiago nahi dugu Getxon!

2007-12-22

Permalink 20:43:45, Atalak: Euskaraz Getxon  

Olentzero maitea: euskara gehiago nahi dugu Getxon!

Olentzero maitea:

Uste dugu amaitzen ari den urte honetan ere zintzo portatu garela, nahiz eta hobeto portatu ahal ginen, beti bezala. Egin behar genituen gauza gehienak eta beste batzuk ere egin ditugu eta jarraitzen dugu gure helburuaren bila: Getxo berreuskalduntzea.

Bapiruken gauza asko antolatu ditugu: irteera eskiatzera, asteburu pasak, udaleku irekiak, Bapigabonak… zenbat egun eta zein ondo pasa dugun umeekin!

Uda honetan, lehenengo aldiz Bapikasi antolatu dugu, proba moduan, eta uste dugu oso ekimen interesgarria izan daitekeela aurrera begira.

Gehi hitzarmenean, Getxoko Udalarekin batera, aisialdian euskara bultzatzen ibili gara, horretarako begirale ikastaroak antolatu ditugu. Ah! Eta ahaztu barik orain dela gutxi egindako SMS eta bideo lehiaketa, Getxori buruzko mezu asko jaso genituen.

Gehi Aisiarekin batera, Gehitu Kirolera ekimena ere abian dago, Getxoko kirol elkarteetan ere euskara normalizatzeko, Udalarekin elkarlanean.

Herriko euskaltegiekin batera osatzen dugun EGIZUn gauza pila bat egin dugu aurten ere: 120 berbalagun, horietako asko berriak eta gazteak, kirol jarduerak, mendi irteerak, bizikleta asteburuak, txangoak Iparraldera, bisita kulturalak, ipuin kontaketak, hitzaldiak, sagardotegira bertsolariekin, diaporamak... 40 jarduera baino gehiago.

Eta hori dena gutxi balitz gurasoentzako SENDI proiektuarekin jarraitzen dugu, inoiz baino indartsuago, Udalarekin elkarlanean: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta 40 guraso 8 gurasolagun taldetan banatuta.

Ekimen apalagoak egin ditugu urtean zehar: euskararen inguruko proposamen zehatza Getxoko politikari guztiei, bizkaiera ikastaroa martxan jarri, aitzakiarik ez kanpaina udako jaietan, Berriaren harpidetza Aldai Patronatuan, etab.

Hau dena posible izan da, nola ez, gaur egun dauzkagun 330 bazkide, laguntzaile eta lagunei esker. Zorionak denei!

Ikusten duzunez, aurten ondo portatu gara eta, hala ere, gauza bakarra eskatuko dizugu ekartzeko: euskara gehiago Getxon. Euskara gehiago kaleetan, eskola eta ikastetxe guztietan, koadriletan, etxeetan, plazetan, tabernetan, dendetan, udaletxean, banketxeetan, komisaldegietan, anbulategietan eta baita epaitegian ere. Euskara gehiago gazte, zahar, ume, politikari, mediku, dendari, polizi, epaile eta tabernarien ahoetan. Euskara gehiago nahi dugu Getxon, Olentzero!

Bizarra Lepoan
Euskara Elkartea

Erantzunak:

Bidaltzailea: ane abarrategi [Bisitaria]
Zorionak!!!Beste urtebete Getxoztarroi hainbeste aukera eskaintzearren eta lanean jarraitzearren!!!
Gora zuek!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-25 @ 15:42
Bidaltzailea: Amaia de Ariño [Bisitaria]
Zerrenda osoa irakurtzean ziur nago Olentzero oso harro egongo dela. Zorionak eta segi horrela!!!!!
Pixkanaka pixkanaka Getxo berreuskalduntzea lortzen ari zarete. Mila esker erabiltzaileon partez.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-07 @ 08:43

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution