Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-22

Permalink 19:09:17, Atalak: Euskaraz Getxon, Bertoko euskara  

Bizkaiera ikastaroaren bigarren kronika

sopeloztarrak gurean                  talde argazkia

 

Zemendiaren 20an, martitzenean, gonbidatu bi izan genduzan gurean. Ahizta sopeloztarrek euren txikitako bizipenak ezetuteko aukera emon euskuen. Ordu bi eta erdiz ibili ziran kontu-kontari, baserriko bizitza, gerra osteko garaia, eskola garaia... Sopelako istorio bi bebai kontau euskuezan! Benetan gustora ibili ginala eurekaz!

Eskerrik asko Bene eta familia! Bejondeizuela!

"Osasuna, munduko ondasuna"

Goizane

----------

2007-11-09

Permalink 15:58:52, Atalak: Bapiruke  

GABONAK BADATOZ!!

Gabonak heltzear daudela eta urtero bezala Bizarra Lepoanek umeentzako ekintzak antolatuko ditu 5-12 urte bitarteko ume euskaldunentzat. Hauek abenduaren 26, 27, 28 eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira, guztira 6 egunetan zehar. Ordutegia, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da eta irteera egunetan (27an eta 3an) arratsaldeko 17:00ak arte. Ekintzak Zabala eta Erromo ikastetxeetan burutuko dira. Izena emateko epe bi egongo dira: bazkideek aukera izango dute azaroaren 19tik 28ra izena emateko (50€ bazkideek) eta bazkide ez direnentzako epea abenduaren 3tik 11ra izango da (65€ bazkide ez direnek). Izena emateko inskripzio orria beteta eta baldintzen orria sinatuta ekarri behar dituzue bulegora bankuko ziurtagiriarekin eta Osakidetzako txartelarekin batera. E.K. 3035 0108 06 1081032766

----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution