Getxo Euskalduntzen ari garaUribe Kostako Irakurzallen txokotik Katixa Agirre idazle gasteiztarra gonbidatu dute. Hilaren 25ean, 20:00etan, Villamonteko kultur etxean aukera izango dugu atera berri duen ipuin liburuaren inguruan hitz egiteko. Zazpi ipuinez ehundutako liburua da Agirrerena eta liburuaren izenburuak izena ematen dio liburuaren lehenengo istorioari: Sua falta zaigu.
Atzo hamabi lagun hasi ginen bizkaiera ikastaroan eta Josu Arroyo izango dugu irakasle maiatzera arte. Adin guztietako jendea lotu ginen han; geure burua aurkeztu eta ipuin batekin eman genion hasiera ikasturteari. Datozen asteetan, saio praktikoetara etorriko diren gonbidatuen berri emango dizuegu blogaren bitartez. Ni ere saiatuko naiz ikasi ahala bizkaieraz berriak ematen.
Goizane Miruri

Bapirukekook asteburu pasa egitera goaz! Getxoko 5-12 urte bitarteko ume euskaldunentzat da. Ekintza ezberdinak antolatuta daude astebururako: piraguismoa, ibilbide ekologikoa, jolasak, tailerrak... Urriaren 27an, goizean, Getxotik irtengo gara eta 28an, arratsaldez itzuliko gara. Izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 18ra arte goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30ak arte. Beti bezala prezio bi egongo dira, bazkideentzat 55€ eta bazkide ez direnentzat 60€. Izena emateko lekua: Karitate kalea 1, 10.bulegoa. Kontu korrontea, Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766.
Aita eta ama askok, euskaraz jakin arren, arazoak izaten ditugu umeei etxeko lanetan laguntzerakoan: hiztegia, gaiak nola azaldu, etab. SENDI Proiektuak antolatzen duen ikastaro honen helburua ez da euskara irakastea baizik eta guraso euskaldunei edo zertxobait dakizuenoi (euskaltegiko 5. urratsa) trebakuntza ikastaro berezia eskaintzea, umeen etxeko lanak ulertzen eta egiten laguntzeko.
Urriaren 16an hasiko da, 50 orduko ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30 edo 18:00-19:30, 40 euro, Getxoko euskaltegietan, izena eman urriaren 5era arte. Begirale zerbitzua doan arratsaldez umeak zaintzeko gurasoak ikastaroan dauden bitartean.
Izena emateko zein informazioa jasotzeko deitu (685 73 29 63) edo idatzi (sendigetxo@yahoo.com).
Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net
