Mezua: Getxo udalerrirako hizkuntza politika proposamena

2007-05-21

Permalink 20:42:17, Atalak: euskararen normalizazioa  

Getxo udalerrirako hizkuntza politika proposamena


Getxo udalerrirako hizkuntza politika proposamena (2007-2011)

Zergatik txosten hau?

Getxoko Bizarra Lepoan euskara elkartea hamaika urtez aritu da gure hizkuntzaren alde lanean. Bakarrik zein euskalgintzako eta kulturgintzako beste eragileekin edota erakundeekin batera, kultura ekitaldi eta proiektu ugari antolatu du, euskaldunok eta euskara ikasten ari garenok elkar ezagutzeko eta euskararen erabilera handitzeko.

Gaur egun ere, horretan dihardugu, inoiz baino indartsuago, aisialdi eta kirol taldeetan euskara normalizatzeko GEHI hitzarmenaren bitartez edo aisialdia eta oporrak euskaraz umeentzako Bapiruke programaren bidez. Horietaz gain, begirale izateko ikastaroak, sms lehiaketak edo Aitzakiarik ez bezalako kontzientziazio kanpainak antolatzen ditugu. Bestalde, Bizarra Lepoanek, Getxoko 3 euskaltegiekin batera, Egizu elkartea osatzen du. Egizuk 5 proiektu ditu martxan gaur egun, horien artean, ezagunenak Berbalaguna eta Sendi izanda.

Baina, guk zein beste askok egindako lana aparta izanda ere, asko falta zaigu Getxon euskaraz bizi ahal izateko, Getxo euskaraz bizi dadin edo getxoztarron hizkuntza eskubideak bermatuta egon daitezen.

Horrexegatik, maiatzaren 27an izango diren udal hauteskundeen harira Getxoko alderdi politikoei euskararen aldeko ekimen eta erabaki zehatzak bultzatzea eskatu nahi diegu txosten honen bitartez. Txosten hau egiteko ahalik eta euskaltzale eta aditu gehienen parte hartzea sustatu dugu. Gure ustez, denon ekarpena behar-beharrezkoa da eskaria ahalik eta aberatsen eta zabalen izan dadin. Horregatik, datorren legealdian (2007-2011) euskararen inguruan gure ustez eman behar diren pausu zehatzak jaso ditugu.

Besteak beste, hauek jasotzen ditu txostenak: hizkuntza eskubideak, euskararen erabilera, familia bidezko transmisioa, helduen euskalduntze eta alfabetatzea, irakaskuntza, hedabideak, lan mundua, gazteria, etorkinak, udal eta bestelako administrazioak, kultura, kirola, aisialdia, teknologia berriak, azpiegiturak...

Euskaltzale eta elkarteek bidalitako ekarpenak batu, ordenatu eta sintetizatu ostean, Bizarra Lepoanek elkarteko iritzi gisa sinatu du txostena, eta orain aurkezten eta zabaltzen dugu jendaurrean.

Esan gabe doa ezinezkoa genukeela txosten hau egitea jasotako laguntzei esker izan ez balitz. Mila esker denoi.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing items in a set called Korrika 16. Make your own badge here.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution