Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-30

Permalink 11:53:08, Atalak: Bapiruke  

Ikastaro berria Getxoko gurasoentzat

SENDI Proiektua martxan dugu Getxon, egitasmo aitzindaria Euskal Herrian. EGIZU Elkarteak eta Udalak, ikastetxeen babesa eta laguntzarekin gurasoei hilero aukera ezberdinak ematen dizkiete haien seme-alabekin euskaraz egiteko. Gurasolagunan parte hartzeaz gain ikastaro ezberdinak antolatzen dira. Otsailerako martxan izango dugu EUSKAL JOLASAK, Getxoko gurasoentzat eta umeekin ibiltzen zaretenontzat. Urtxintxa Eskolak emango du 8 orduko ikastaro hau Getxoko hiru ikastetxetan: Gobela, Zubileta eta Andra Marin, otsailean zehar astean behin arratsaldez. Euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera dago 10 eurotan. SENDIn ohikoa denez begirale zerbitzua egongo da umeak zaintzeko gurasoak ikastaroan dauden bitartean. Informazio gehiago nahi baduzue: 685 73 29 63 telefonoan Lander duzue. Aprobetxatu aukera hau eta animatu zaitzezte!
----------

2007-01-08

Permalink 19:03:30, Atalak: Intereseko gaiak  

Etxeko lanetan laguntzeko ikastaroa

Gure seme-alabeei etxeko lanetan lagundu nahi izaten diegu, baina batzuetan trabak izaten ditugu  asignatura batzuetako hiztegia euskaraz ezagutzen ez dugulako: matematikak, natur zientziak, fisika, kimika...

Ikastaro honen helburua ez da euskara irakastea, baizik eta guraso euskaldunei edo zertxobait dakizuenoi (euskaltegietako 5. Urratsa) trebakuntza ikastaro berezi bat eskaintzea, umeen etxeko lanak ulertzen eta egiten laguntzeko.

Bi talde antolatuko ditugu Udal euskaltegian, goizez 10:00-11:30 eta arratsaldez 18:00-19:30. Ikastaroak 50 orduko iraupena du, astearte eta ostegunetan, maiatzera arte.

SENDIn antolatzen diren ikastaro guztietan bezala, begirale zerbitzua izango da umeak zaintzeko arratsaldeko ikastaroan.

Matrikula: 60 €
Izena emateko epea: urtarrilaren 15era arte.
Informazio gehiago: 685 73 29 63 telefonoan edo sendigetxo@yahoo.com e-postan.

gurasoak lagunduz kartela
----------

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution