2010-02-04

Permalink 14:01:17, Atalak: Intereseko gaiak, Euskaraz Getxon  

BARREBARRABARRA

 

BARREBARRABARRA programaren barruan bi antzezlan ekarriko ditu Getxoko Udalak:

Otsailaren 13an Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: EUSKARAZETAMOL

Euskerazatemol, EZ DOK HIRU Bikoteatroak “DIBERTIMENTUAK” izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean. Experimentu zientifiko bat egin dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera ziguten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria. Beno ba… Ez zaituztegu gehiago molestatu nahi. Laster arte. Ah! Ahaztu gabe, galderatxo bat, zuen  antzoki horretan, ez duzue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!.

Martxoaren 6an Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: XABINAITOR

Superman, Batman, Spiderman... Superheroi hauen garaia pasa zen. Orain, gurean... EGA agiria duen superheroi bakarraren garaia heldu da... 8 urtetik 158 urte bitartekoentzako antzerki lana...  WAZEMANK-eko lan-taldearen eskutik. Geure buruaz barre egitea bezalakorik ez dagoelako...

Sarrera 10 eurokoa da baina 5 lagunetik gorako taldeak eginez gero, prezioa 5 eurokoa da.

Animatu eta egin BARREBARRABARRA!!!

----------

2010-02-01

Permalink 19:59:19, Atalak: Intereseko gaiak, Euskaraz Getxon  

Badaude prest SENDI jarduerak otsailerako!!!

1.- Kamiseta-tailerra (euskaraz)
5 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat da. Ume bakoitzak etxetik eramango du kamiseta zuri bat eta irakasleen laguntzarekin pintatu eta diseinatuko du. Horretaz gain, nahi dutenek aurpegia ere pintatu ahal izango dute.

Noiz: otsailak 5, ostirala + 17:00etan
Non: Areetako Ludoteka (Eskoletako plaza)
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 30 gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte

2.- Arte-tailerrak: zirkua (euskaraz)
Haurrentzat erakargarria den zirkuaren gaia jorratuko dugu, irudimena eta proportzioa lantzeko hainbat teknika erabilita. Gurasoen laguntzarekin batera ume bakoitzak zirku bat egingo du eta zirkuko pertsonaiak ere sortuko ditu.

Non: Zirri-Marra arte-tailerra: Anboto 2, Getxo (sarrera Aingeruaren etorbidetik)
Ume-kopurua: 12 ume gehienez tailer bakoitzean
Izena emateko epea: otsailaren 5era arte
Begirale-zerbitzua: aurretik abisatu
Matrikula: doan

Umeen adina: 3-5 urte
Noiz: otsailak 9, asteartea + 18:00-20:00

Umeen adina: 6-8 urte
Noiz: otsailak 10 eta 17, asteazkenak + 18:00-20:00

3.- Mozorro-tailerra (euskaraz)
Garazi eta Fatimaren laguntzarekin 7 urtetik gorako umeek, gurasoekin batera, pinguino eta mosketari mozorroak egingo dituzte. Aurtengo inauterietan erabiltzeko aproposa!

Noiz: otsailak 8, astelehena + 17:30-19:30
Non: Gobela ikastolako jantokia, Neguri
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 20 ume gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 5era arte
Begirale-zerbitzua: 7 urtetik beherakoentzat (aurretik abisatu)

4.- Argazkigintza digitala tailerra (euskaraz)
Gurasoek eta 10 urtetik aurrerako gaztetxoek Gimp programaren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte Josemi irakaslearen eskutik. Gauza bitxiak ikusi, ikasi eta praktikara eramango dituzte. Komiki bat egiten ere ikasiko dute denon artean. Komikiak ikusgai jarriko ditugu Aldai Patronatuan.

Noiz: otsailak 22 eta 24, astelehena eta asteazkena + 18:30 - 20:00
Non: San Nikolas ikastola, Algorta
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 15 gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 18ra arte
Begirale-zerbitzua: 10 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

5.- Eski-asteburua getxoko familientzat (euskaraz)
Iraupen-eski ikastaroa egingo dugu bi taldetan banatuta: hasiberriak eta esperientziadunak, denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Euskaraz bizitzeko asteburu aparta!

Noiz: martxoak 5-7 (ostiraletik igandera arte)
Non: Somporteko eski estazioan. Jakako Oroel hotelean 2 gauak pentsio erdian.
Eski-ikastaroa: 2 ordu egunero (larunbata eta igandea)
Matrikula: 135 € (105 € Gurasolagunentzat) Deskontu berezia umeentzat.
Izena emateko epea: otsailaren 24ra arte

Umeak euskaraz, eta zu?
Dakizun euskara erabiltzeko, beste guraso euskaldunak ezagutzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko... Izan zaitez zeu ere Gurasolaguna!

+ Eskolatik edo zure etxetik hurbil
+ Begiralea zure umea(k) zaintzen
+ Koordinatzaile baten laguntza
+ Talde txikietan eta doan
+ Astean ordubetez
+ Nahi duzun eguna, ordua eta lekua

Zuretzat, euskara doan
Orain baduzu beste arrazoi bat euskara ikasten jarraitzeko, Getxoko Udalak diru-laguntza bereziak dauzka zuretzat, baldintza hauek betez gero:

+ Getxon bizi bazara
+ 12 urte edo gutxiagoko umerik baduzu
+ Edozein euskaltegi homologatutan
+ %85eko gutxieneko asistentzia

----------------------------------------------------------
Harremanetarako:
Karitate kalea 1, sotoa - 10. bulegoa 48991 GETXO
94 491 4357 | 685 73 29 63 (Lander)
www.blogari.net/sendi - sendigetxo@yahoo.com
----------------------------------------------------------

----------

2010-01-22

Terrazan, euskaraz



Getxoko Udala Ereaga hondartzako Terraza izeneko taberna publikoa esleitzeko baldintzak prestatzen ari da, testu hau sinatu dugunok berriki jakin izan dugunez.

Hori dela eta, bertoko eta berezko hizkuntzan jarduten dugun komunitate euskalduneko kideok hainbat kontu gogoratu beharra dugu:

• Hasteko, oraindik orain, XXI. mendean, Getxo udalerriko hainbat gune publiko zein pribatutan euskaraz normaltasunez arreta jasotzeko eskubidea ez da betetzen.

• Aurrekoa konpontze aldera, Getxoko Udalak bere “Euskara Biziberritzeko Getxoko II. Plan Nagusia”ren 2008ko otsailaren zirriborroan (planaren azkeneko testua argitaratu bada ez gara topatzeko gai izan), “Administrazioa” atalean “zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuetan” eta “zerbitzuen kontratuetan” hizkuntza irizpideak ezartzea finkatu zuen. Gainera, “herritarrekin harrera euskaraz izatea bermatu, telefonoz zein aurrez aurre eta ahozko kanpo-harremanetan euskararen erabilera bermatzeko bideak jarri (herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetako langileen artean bereziki)” aurreikusi zuen.

• Plan berean, “Lan mundua” atalean, “Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko, sektore hauetan egin indarrik handiena: merkataritza-ganbarak, ostalariak, tabernariak, enpresari txikiak eta enpresari- elkarteak, elkargoak eta sindikatuak” proposatu zion bere buruari Getxoko Udalak:

• Bestalde, euskaldunon hizkuntz eskubideen artean daude Euskal Herriko saltoki eta enpresetan harremanetarako euskara erabiltzea eta zerbitzu egokia jasotzea. Adibidez, horrela jasotzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako 2003an onarturiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 37. artikulua.

• Terraza tabernari dagokionez, orain arte esleipenaz gozatzen zuen tabernaria jubilatu egin da eta oraindik orain taberna kudeatuko duen inor ez dago.

Aurrekoak kontuan hartuta, honakoak eskatzen dizkiogu Getxoko Udalari:

• Terraza taberna publikoa esleitzeko baldintzen artean, zerbitzari guztiak bezeroei euskaraz arreta egiteko kapazak izan daitezen exijitu dezan.
• Terraza tabernako errotulazioa eta idatzizko elementu guztiak, gutxienez euskaraz izatea eska dezan.
• Horrelako baldintzak hemendik aurrerako esleipen publiko guztietan aplikatzea.


Zure sinadura gehitzeko:


• Bidali izen-abizenak eta ENA, EHNA edo DNI terrazaneuskaraz@euskalerria.org posta elektronikora.

 

----------

2010-01-07

Zeintzuk dira zure asmoak 2010erako?



Sartu duzu euskara zure asmo berrien zerrendan? Ikusten duzunez aukera bat baino gehiago duzu: gehiago ikasi, gehiago erabili, lagunen bat animatu euskaltegian izena emateko... Askotan pausu txikiak dira inportanteenak! Urte berri on Bizarra Lepoaneko lagunen partez :)



----------

2009-12-15

EGUNKARIA LIBRE!

 

EGUNKARIAREN ALDEKO MANIFESTAZIO NAZIONALA

Noiz: Abenduak 19, zapatua
Non: Bilbon, Aita  Donostia plazatik abiatuta
Ordua: 17:00

Auziaren inguruko informazio guztia eta argibideak Berria egunkariak sortu duen atalean irakur daitezke.

Munduan libre bizi ahal izateko, Egunkaria libre munduan bizi ahal izateko

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Karitate kalea 1, 10.bulegoa GETXO 48991 94 491 43 57 bizarralepoan@euskalnet.net I.F.K. G-48730196

bizarra lepoan

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.

Bizarra Lepoan Getxoko Elkartea

Create Your Badge

Harpidetu nahi baduzu, idatzi zure e-posta:

Delivered by FeedBurner

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution