Josu Zabalaren hilketa
1997ko martxoaren 27an, gorpu bat agertu zen Punta Mendatan, Itziar eta Deba artean itsaso bazterrean dagoen leku zoragarri batean. ETAko militante baten gorpua omen zen eta bere buruaz beste egin omen zuen. Ordu gutxira jakin izan genuen Josu Zabala Salegi, “Basajaun”, zela.
Bertsio ofizialak zera zioen: Josu, Punta Mendatara joan zela, bere bi eskuetan pistola hartu eta bere bihotzaren kontra jarri ondoren tiro egin zuela, honela bere buruaz beste eginez.
Orduan, hotzikarak, inpotentzia eta amorrua nagusitu ziren gure artean. Hotzikarak sentitu genituen Estatu krimen bat zirudielako eta horren aurrean inpotentzia eta amorrua sentitzen genuen.
Eta denbora pasa ahala gure sentsazioak forma hartu zuten: ETAko militante batek dei baten bidez Josu izan zitekeenaren abisua eman zuen eta martxoaren 23tik bere egoeraren berri ez zutela esan zuen. Josu objektu pertsonalik gabe agertu zen, dokumentazio gabe eta abriguzko arropa gabe. Josuren zapatilatan zegoen lurra eta Punta Mendatakoa desberdinak ziren. Lokietan marka batzuk eta eskuetan lesioak zituen. Bere ondoan agertu zen pistolak ez zituen hatz markarik, eta honen kanoiak ez harropa zatirik, ez eta odol edo azal aztarnarik ere. Bala ez zuten inondik inora aurkitu…
Josu Zabala 1997ko martxoaren 23an Bilbon zegoen, korrika bertan amaitzen zen eta bukaera festa ospatzen zen. Inor ohartu gabe Josu atxilotua izan zen eta forensearen arabera 26ko gauean hil zen. Gorpua 27an aurkitu zuten bi mendizalek. Josu Estatuko indar okupatzaileak atxilotu, torturatu, erail eta Punta Mendatan utzi zuten. Eta gero bertsio ofiziala konpondu zuten suizidioa eman zezan. Gainera ondoren gorpuari egin beharreko froga guztiei oztopoak jarri zizkioten egia jakin ez zedin.
Baina Euskal Herriak badaki Josu eraila izan zela. Orduan familiak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Ezker Abertzaleak esan bezala, Estatu krimen bat burutu zuten. Josu Zabala Salegi, “Basajaun”, Estatu krimenen zerrenda beldurgarrian sartu zen Lasa eta Zabala edo Mikel Zabaltzaren kasuekin batera besteak beste.Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blog honetan aurkituko dituzun bideoak "harremanak" egindakoak eta sarean aurkitutako bideoak dira. Guztiak, modu batez edo bestez, Euskal Herriak estatu espainol eta frantsesarekin bizi duen gatazkarekin lotura dute. Gurekin harremanetan jartzeko: harremanak@gaztesarea.net