Artxiboak: Martxoa 2007

2007-03-26

Permalink 12:48:11, Atalak: Errepresioa  

Josu Zabala Basajaun hilketaren 10. urteurrena

Josu Zabalaren hilketa

1997ko martxoaren 27an, gorpu bat agertu zen Punta Mendatan, Itziar eta Deba artean itsaso bazterrean dagoen leku zoragarri batean. ETAko militante baten gorpua omen zen eta bere buruaz beste egin omen zuen. Ordu gutxira jakin izan genuen Josu Zabala Salegi, “Basajaun”, zela.

Bertsio ofizialak zera zioen: Josu, Punta Mendatara joan zela, bere bi eskuetan pistola hartu eta bere bihotzaren kontra jarri ondoren tiro egin zuela, honela bere buruaz beste eginez.

Orduan, hotzikarak, inpotentzia eta amorrua nagusitu ziren gure artean. Hotzikarak sentitu genituen Estatu krimen bat zirudielako eta horren aurrean inpotentzia eta amorrua sentitzen genuen.

Eta denbora pasa ahala gure sentsazioak forma hartu zuten: ETAko militante batek dei baten bidez Josu izan zitekeenaren abisua eman zuen eta martxoaren 23tik bere egoeraren berri ez zutela esan zuen. Josu objektu pertsonalik gabe agertu zen, dokumentazio gabe eta abriguzko arropa gabe. Josuren zapatilatan zegoen lurra eta Punta Mendatakoa desberdinak ziren. Lokietan marka batzuk eta eskuetan lesioak zituen. Bere ondoan agertu zen pistolak ez zituen hatz markarik, eta honen kanoiak ez harropa zatirik, ez eta odol edo azal aztarnarik ere. Bala ez zuten inondik inora aurkitu…

Josu Zabala 1997ko martxoaren 23an Bilbon zegoen, korrika bertan amaitzen zen eta bukaera festa ospatzen zen. Inor ohartu gabe Josu atxilotua izan zen eta forensearen arabera 26ko gauean hil zen. Gorpua 27an aurkitu zuten bi mendizalek. Josu Estatuko indar okupatzaileak atxilotu, torturatu, erail eta Punta Mendatan utzi zuten. Eta gero bertsio ofiziala konpondu zuten suizidioa eman zezan. Gainera ondoren gorpuari egin beharreko froga guztiei oztopoak jarri zizkioten egia jakin ez zedin.

Baina Euskal Herriak badaki Josu eraila izan zela. Orduan familiak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Ezker Abertzaleak esan bezala, Estatu krimen bat burutu zuten. Josu Zabala Salegi, “Basajaun”, Estatu krimenen zerrenda beldurgarrian sartu zen Lasa eta Zabala edo Mikel Zabaltzaren kasuekin batera besteak beste.
----------

2007-03-18

Permalink 13:50:37, Atalak: Errepresioa  

100 razones por las que dejé de ser español

Jose Mari Esparza exppone en esta charla las razones que le llevaron a declararse independentista.
Esta es la presentación de su libro "100 razones por las que dejé de ser español", que consta de 5 videos en total, de 10 minutos cada uno.
Ver resto de videos:
2 3 4 5
----------

2007-03-06

Permalink 21:31:18, Atalak: Errepresioa  

PROPUESTA DE ANAITASUNA


ARNALDO OTEGI ETA PERNANDO BARRENA (Euskaraz eta gaztelainaz)
Anaitasunan aurkeztu zen publikoki pasa den Martxoak 3an Marko Politiko demokratiko baterako transizio proposamena. Proposamen honetan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeak batzeko apostua egiten da, autonomia baten bidez. Bitartean, Ipar Euskal Herriko lurraldeak batzeko bidean, Uztaritzen egindako proposamenari ekingo dio ezker abertzaleak hurrengo hilabeteetan.
ERAIKI DEZAGUN EUSKALHERRIA, IPARRALDETIK HEGOELDERAINO!
----------

IKUS MIRA

Blog honetan aurkituko dituzun bideoak "harremanak" egindakoak eta sarean aurkitutako bideoak dira. Guztiak, modu batez edo bestez, Euskal Herriak estatu espainol eta frantsesarekin bizi duen gatazkarekin lotura dute. Gurekin harremanetan jartzeko: harremanak@gaztesarea.net

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Harremanak

bideoak

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution