2006-03-14

Permalink 12:24:44, Atalak: bideaukeratu, 8131 hitz  

1 AGURTZANE

- Urriztira mesedez - dio Agurtzanek bus urdin zaharkituan sartzean.
- Sera uno treinta - erantzuten dio gidari zaharrak, bisai ozpinduan irrifarra izan nahi duen keinu bat isladatzen den ehinean.

2 euroko txanpona eman, bueltak eta txartela jaso, atzera jo eta lehioaren alboan libre dagoen jezarleku huts bakarrean eseri da.
"Kaka zaharra, berriro ere atzera begira. Eskerrak larunbata den eta laister ikusiko dudan Ander".

Irrifar maltzurra marraztu zaio, perla perfektuz osatutako mosaikoa bere aurrean dagoen ile gorriari erakutsiz.

- Agur!!! Non duzu burua? Ez nauzu ikusi ala?
- Hara! Olatz! Nola zu hemen?

"Ai, ez. Berriro bera ez. Zergatik? Benga, lasai, Agurtzane. Txiki - txikitatik da zure laguna. Hamaika urte pasa ditugu ikastolan, batera... Ez gara orain eta hemen haserretuko."

- Motoa hondatu zait, eta garajekoek konpondu bitartean errusiar mendi hau hartu beharrako... - esan du, alai, begi bat itxiz eta mihiaren punta, jostari, erakutsiz.
- Ixo, ixo... zuk ez duzu egunero hartu behar eta...
Eserlekutik jeiki eta Agurtzaneren albora abiatu da.

"Ufff... Geldi hor, geldi hor! Ez etorri hona. Zeunden lekuan oso ondo zeunden. Zergatik zatoz? Berriro ere idea horiekin bazatoz..."

Larru beltzezko bota altuak, txakur ausikiz jositako eta izterren forma zehatz mehatz jarraitzen duten bakeroak, metal islada zorrotzeko puntadun larruzko gerrikoa eta sabela erakusten duen kamiseta itsatsi beltza daramatza soinean. Ile motz gorria tente du, sudurreko perlarekin norgehiagoka gogorrean, inguruko begiraden bila.
Jaiki bezain arin eseri da Agurtzaneren alboan.

"Beno, benga, ez jarri artega. Ziur ez jada burutik apartatu dituela ideia horiek. Lagun gisan hitzegingo dugu, eta kitto."

- Ei, zer moduz Anderrekin? Erori al da zure oinetara? Eraman duzu jada izarak berotzera?
- Nahi bai, nahi bai... Baina ez da uzten! Eta hori berak nahi bezain gaiztoa izango nintzatekeela... Bihurrikeri lizun guztiak asetuko nizkioke! Aissss...
"Ondo, Olatz, ondo. Badirudi pasa zaizula txoro haize hori."

- Beno, berak nahi ez badu, izan bihurria nirekin... - dio Olatzek, Agurtzaneri begira, begiak diz - diz. Esku bat Agurtzaneren izterrean ipini eta eta hankartera hurbiltzen duen bitartean, belarrira, emeki xuxurlatuz hitzegiten jarraitzen du. - Oraindik ez dut ahaztu. Oraindik nirekin daramat gau hartakoa!
Olatzen eskua Agurtzaneren galtzen kremailerara iristean, honen bisaia bapatean iluntzen da.

"Honetaz hitzegin dugu jada. Hitzegin dugu! Zergatik dator berriro kontu berarekin? Alkohol eta belar gau ero bat besterik ez zen izan. Bale ohean bukatu genuela, baino argi utzi nion egunsentian. Edo hala uste nuen behintzat. Zergatik hartu nahi izan ote nion izotz hura ahotik..."

 

- Gai honetaz hitzegin dugu jada, Olatz. Gau batetako gauza izan zen. Ez dut esango gaizki pasa nuenik, baino orain Ander nahi dut hankartean, ez zure eskua!
Eta tximista baino azkarrago, Olatzen eskuturra hartu eta albo batetara botatzen du bortizki.

Berriro inork ahorik zabaldu gabe bukatzen da bidaia.

 

2 ANDER

Beirazko botila marroian dauden azken garagardo tantei begiratu, ontzia barran utzi eta tabernatik irten da Ander. Hotz egiten du, eta autoen kristalak bapainduak daude. Auto batetara hurbildu, kristalaren gainean hatzamarra ipini eta idazten hasi da.
"Jajaja. Aspaldi ez buela horrelakorik egiten. Alkoholaren ondorioz umeen pare... Eta zer?"

Eskuin eskuko hatz erakusleak bere dantza bukatu bezain laster kristalera gerturatu eta hatsa botazen dio. Puto guarro irakurdaiteke garbi, letra larriz, gau iluna argitzen duten farolen argipean. Bere arte lanari azken begirada bota, irrifar egin eta hurrengo tabernara abiatu da.
Atea irekitzean musika ozenak eraso du, itsasoko olatu bortitzen moduan.

"Hara, klasiko bat! Sutaren Mari. Ea ea... Bai! Ez du huts egiten, abesti honekin Eneko pailazo hori guztiz aztoratzen da. Gaurkoan kitarra joka ari da. Eskerrak ez dion perkusio kit-ari ekin... Ero moduan jartzen da, eta ez dakit nor inpresionatu nahi duen."
Barrara gerturatu da, jendartean slalom eginez.

- Aiora! Ikusi duzu Mikel? - galdetu dio zerbitzariari.

Buruarekin ez eginez erantzun dio, adats beltz kizkurrak astinduz. Zerbitzatzen ari den freskagarria eta edalontzia utzi gabe, Anderrengana hurbildu da.

- Ez, ez dut ikusi. Baino Miren zugatik galdezka zen. Hor duzu, Jonerekin - esan du buruarekin barraren beste muturra adieraziz.
San Miguel bat eskatu eta tragorik bota gabe Mirenengana abiatu da Ander.

Zigarroari azken kalada eman, lurrera bota eta oinetako beltzekin zapaldu du zigarrokina Mirenek. Mihiarekin ezpainak busti ditu, gloss -aren diztira nahikoa ez balitz bezala. Hala ere, ezpain hezeen diztira ez da nor begi orlegien argiari itzala egiteko. Ondo betetako elastiko beltzak "Baloons Inside" dio, mikroprozesadore marka famatu baten marka imitatuz. Anderrek ez du mezu esanguratsua irakurri, Mireni bularrean behera erortzen zaizkion motots ilehori bikiek ez baitiote uzten.
- Kaixo Ander. Zure zai nengoen.
- Kaixo Jone. Kaixo Miren.

Garagardoari trago luzea bota, Mireni goitik behera begiratu eta...

- Ez al zenuen erretzeari utzi?
-Bai, beno, tira... Ez. Aurrekoan ziria ederki sartu nizun eh? Gaiztoa izan naiz. Zigorra jarriko didazu? - dio Mirenek, ilearekin jolas eginez eta Anderri zeharka begiratuz.

Bapatean, Ander besotik heldu eta tabernaren txoko ilunenera abiatzen da Miren. Erdibidean, atzera jiratu eta buila egiten du Mirenek.
- Jone! Orain nator! Anderrekin bakarka hitzegin nahi dut!
- Ados! Ez luzatu gehiegi!

"Asko kostatu ohi zaio, baino gaur azkar dabil... Gaur gauean sakelekoa itzaliko dudalakoan nago... dirudienez gauza

garrantzitsuak izango ditut hankartean. Eta izorra dadila Mikel. Beste batean lehenago agertzea besterik ez"

 

3 OLATZ

"Autobusean txepel gisa portatu naiz, eta inozo sentitu naiz. Han zeudenentzako ikuskizun ederra izango zen duda izpirik

gabe. Denak begira gertu dira. Kaka! Lagun bat galtzeko biderik motzena hartu duzu, Olatz..."
Etxeko giltzak eta diruzorroa hartu, boltsan sartu eta kalera abiatu da, ispiluan bere isladari azken aldiz begiratu ondoren.

Hotz da kalean, eta pausu azkar eta txikiekin abiatu da, apurtxo bat berotu nahiean. Bapatean, auto baten parean gelditu eta

begira geratu da.
"Hara! Nebaren berebilaren kristalean umemokoren batek zer edo zer idatzi du. Puto guarro. Ja! Arrazoi guztierekin idatzi,

gainera. Ez naiz inola hau baino berebil zikinago batean sartu. Nonahi pipa azal eta patata frejitu zatiak ditu eta!"
Gabardina zeharkatuz minigonaren barnetik sartutako haize freskoak hotzikara batekin bere pentsamenduetatik atera du. Besoak

aurrean gurutzatu eta bideari ekin dio berriro.
"Tanga madarikatua. A ze hotza egiten duen. Haize bolada horrek ipurmasailak izoztu dizkit, eta titi puntak gogortu! Ez ditut

horren tente izan Agurtzanerekin oheratu nintzenetik...Putza! Zentratu, Olatz. Honek ezin du horrela jarraitu. Barkamena

eskatu behar diot gaur goizekoagatik. Bera nirekin jator portatu da, lehen izan ditugun eztabaidak ahaztuta, eta horrela

ordaindu diot, berriro nireari ekinez. Honela jarraitu ezkero bere adiskidetza galduko dut, eta ez dut hori nahi. Barkamena

eskatu behar diot."
Pentsakor, farola zaharkitu baten dirdirari begira, bere bideari ekin dio berriro gau hotzean zehar. Bapatean, begiekin

irrifar egin du.
"Benga, ziur Anderren bila irtengo zela. Eta Ander... beti taberna zuloan dago. Ez da zaila izango aurkitzea."
Pausua arindu, eta bidean topatu duen lehen tabernan sartu da. Boltsara eskua luzatu, tabako paketea atera eta zigarro bat

hartu du eskuan. Ahora eraman, eta konturatzerako esku bat du muturren aurrean sua eskeiniz. Zigarroa garrera gerturatu,

sakon tira eta tabakoaren erretze prosesu geldoari begira geratu da. Tximinia txuria ahotik kendu, fuuu kea askatu eta tabako

paketea berriro poltsan gorde du.
- Kaixo Olatz.
- Eneko, kotxean dedikatoria bat duk. Hikin bidaiatu diken norbaitena dekela esango nikek. - dio irrifar maltzurrez, Eneko

harrituta utziz.
- Eh? Ze esaten dun?
- Ikusikoek.
Olatzek zigarroari bigarren kalada ematen dion bitartean musikaren isiltasuna da nagusi.
- Bale, niri bost. Txina geratzen zain? Gabe geratu naiz.
- Ez. Belarra diat soilik - dio Olatzek, gabardinaren barneko sakeletik bola hori bat ateraz.
Ireki eta barnean den poltsatik ondo lehortutako belarra atera du. Apur bat hartu, eta zigarroa ezpainetan duen bitartean

eskua ahurtuta belarra birrintzeri ekiten dio. Pixkanaka, motel, eskuartean duenari bakarrik jaramon eginez eserleku altu

batetan eseritzen da. Zigarroari berriro sakon ekin eta kea bota ondoren lurrera botatzen du.
- Gargardo bat nahi diat. Botilan. Basoan ekartzen badidak, beste baten bila joan beharko dek, attu?. Gainera, papera edukiko

duk, ezta?
- Mmmm... Ez. Normalean Galderrek izan ohi din, baino gaur ez den irtengo. Konpainia, badakin...
- Bale, ba lortu, ni ere gabe negok eta...
"A ze anaia tentela. dena ahazten zaio. Txinarik ez, paperarik ere ez... ziur tabakorik ere ez duela."
Boltsatik berriro Malboro zorro zanpatua atera eta zigarro berri bat hartu du, sekulako imintzioak eginez birrindutako

belarra lurrera ez jausteko. Ondoren, zigarroa belarrian ipini, burua altxa eta aldeetara begira jarri da.
"Agurtzane ez dago. Ziurrenik ez dela oraindik etxetik irten. Eta hango hura... bai, Ander da. Ziur bera dela. Praka lasaiak,

kamiseta are lasaiagoa eta ile kizkurra. Leku egokian nago. Jejeje! Nor da berarekin? Miren. Kaka, ez da bakarka ikusten

ditudan lehen aldia gainera. Agurtzanek ez du gustoko izango."
Berriro burua jeitsi eta eskulanari ekin dio, belar zati mikroskopikoak lortu nahiean.
- Hemen duzu papera, Olatz.
Burua altxa eta esku batek papertxoa belarrian ipintzen dio.
"Eh? Nor...? A, Jone. Mirenek bakarrik utziko zuen. Beti batera daude, mutilik ez badago tartean behitzat. Gainera, ia beti

Jonek bakarrik geratzen da, eta ez alderantziz. ez dut ulertzen. Joder, begira iezaiozu. Horrela irrifarra egiten duenean

bere begiek gaua argitzen dute. Gainera, praka bakero estu eta kamiseta hori horrekin, sexy-sexy dago. Mutilak tentelak dira.

Hobe neretzat."
- Papera bila joan eta begira nolako printzesa ederra aurkitu dudan! -dio Enekok besoekin Jone erakusten duen bitartean.
- Eskerrikasko, Eneko, baino ez dizut lausengua itzuliko, eh? - esan du maltzur. - Ez ditut gezurrak gogoko. Porroak bai.
Plastiko horizko bolatxoa boltsatik berriro atera du Olatzek. Beste apur bat hartu du, birrintzeko.
- Ba nik gogoko ditut gezurrak - esan du Enekok, Joneri jokoa jarraituz. - Egia esan, gezurraren erregearen aurrean zaude.

Nik esandakoaren %120 -a gezurra da. ez zenuen aurrekoa sinestiko, ezta?
"A ze parea, karakola eta barea. Hor jarraitzen dute bata bestearekin berriketan ni hemen ez banengo bezela. Ea, non utzi dut

zigarroa..."
- Eneko, pasa iezaidak zigarro bat - dio Olatzek, Jone eta Enekoren arteko elkarrizketa animatua moztuaz.
- Belarrian dun, arrebatxo.
Tentel itxura aurpegian ipintzen zaion bitartean, zigarroa hartu, mihiarekin lerro ihar bat busti eta tira egiten dio honen

paperari, zigarroa parez-pare irekiz. Tabakoa eskura bota du, belarrarekin nahastuz. Ondoren filtroa belarrian gorde du

soberan zuen papera kenduta. Eskua beste belarrira luzatu eta papera hartzen du. Tabako eta belar nahasketaren gainean jarri,

eta bi eskuak erabiliz buelta ematen dio arraultzopil baten moduan. Nahasketa paperean zentratu, kirbildu eta prentsatzen du,

filtroa izkin batean ipiniz.
- Sua - dio Olatzek, hotz.
- Tori. Zer dunan? -erantzun dio Enekok atzera.
- Garagardoa falta zait, mermelo.
- Hori zen dena? Beno, orain noan bila. - Eta zuk, Jone, zerbait nahi duzu?
- Esango dizut, barrara lagunduko zaitut eta.
"Jejeje. Badirudi nire anaia ez dela uste bezaien txepela. Edo agian Jone da tentelegia. Enekoren kotxea ez duela bisitatu,

hori ziur. "
Mihiarekin paperaren koladun zatia busti, itsatsi eta boltsan kostata aurkitu duen metxeroaren suarekin berotzeari ekin dio,

lehortzeko.
- Hemen den garagardoa, botilan, nahi bezela. - dio Enekok barran uzten duen bitartean.
- Eskerrikasko.
Porroa guztiz lehortutakoan malboro paketea hartu, honi kartoi zati luze bat moztu eta eta espiral moduan biltzen du.
"Beno, ia amaitu dut. Ea honekin Agurtzanerekin hitzegiteko lotsa gainditzen dudan "
- Jo�o, ahizpatxo, hori dun hori abilezia!
- Bai, artista bat egina zaude. Nik oraindik ez dakit paperaren pega non dagoen ere - dio Jonek.
- Bah, praktika besterik ez da - dio, eskulana ahora eramanez.
Filtroaren kotoiari kosk egin eta mugimendu zehatz batez bere espetxe marroitik ateratzen du. Ttu egingo balu bezela filtroa

lurrera bota eta kartoia ipini du honen lekuan.
- Kitto. Eneko, sua.
- Hor dago... Gaur burua beste nonbaiten dun, eh?
- Bai, bai...
Suaren laguntzaz lortutako ke urdina biriketan sartu, barnean mantendu eta lasai, presarik gabe, askatzen du. Eskulanaren

punta goriari begiratu, eta beste ahokada sakon bat eman ondoren anaiari ematen dio
- Agurtzane ikusi duzue?
Ezezkoa diote Jone eta Enekok. Beraien berriketari ekiten diote berriro, Mirenen mozten dituen arte.
"Hemen dago. Eskean etorriko zen. Ziur kondoiak falta zaizkiola. Jejeje. beno, jatorra da, baino kremailerak azkarregi

jeisten dizkie. Chica facil. Akaso nik egin beharko nuke proba."
- Jone, komunera noa. Lagundu.

 

4 AGURTZANE

Mahai gainean garagardo botilez egindako basoaren artean harro irteten da vodka errusiar botila. Zigarrokin tontorra,berriz,

kristalezko edalontziek zaintzen dute, altxorrik preziatuena balitz bezala. Mugikor batzu arrastaka dira egur hotzaren

gainean.

Bi sofatan botata, bost gizaseme telebistaren begira; Alaitz, Iker, Josu, Leire eta Agurtzane. Ziztu bizian aldatzen dira

pantailako irudiak. Auto bi ikusten dira lehian. Batak bidea itxi, besteak ipurdian jo... Gupida gabeko borroka.

"Jo, a ze pikea dutena. Biak daude nor baino nor. Ea nork irabazten duen. Eta ea Need of Speed Underground -en jokatzeaz

nazkatzen diren. KALERA IRTEN NAHI DUT!!!"

- Ea, goazen kalera... - askatzen du Agurtzanek tonu nazkatuaz.

"Ander, Ander, Ander..."

Josu eta Leire dira gidariak. Lehia pantailatik kanpora irten da, eta pantailako autoak ez ezik, beraiek ere borrokan dira.

Bultza batak besteari orain, urduri jartzeko adarra jo ondoren... denak balio du guda honetan.

- Bai! Bai! Bai! Irabazi zaitut! - oihukatu du Leirek ozen.
- Bah, utzi egin naiz... - erantzun dio Josuk, mesprezu tonua erabiliz.
- Nahi duzuna esango duzu, baino gaur gauean nire esklabo zara.
- Zer?
- Ez zara apustuaz oroitzen? Ez duzu horrenbeste edan motel... -askatu du Leirek, goitik behera gogotsu begiratuz Josuri.
Leirek irribarre egin eta ilearekin jolasean hasi da, kiribilak eginez.

"A ze parea..."

- Beno, altxako gara? - itaundu du Ikerrek - Bestela ipurdia sofarekin bat egingo zait.
- Bale. Nik kalera joateko gogoa dut. Nazkatu naiz garagardoa edateaz, eta vodka amaitu da - erantzun dio Alaitzek.
- Zu bazatoz, Agurtzane?
- Bai. Denbora daramat joango garen galdezka... Jada ez dago ez vodkarik ezta garagardorik ere. Eta egarri naiz - dio

Agurtzanek, axola ez balio bezala.
"Ondo. Bagoaz. Orain ea Ander ikusten dudan. Autobuseko gertaera ahaztaraziko dit."

Josu altxatzen hasi da bideojokoaren kontrola mahai gainean utzi ondoren.

- Et, et ,et... nora hoa, "moxolo"? - dio Leirek irribartsu, sofan luzatuta, ilearekin jolasteari utzi gabe - Hemen geratuko

haiz, esklabo. Kalean hotz da eta nik ez diat irten nahi. Beraz, nire esklabo haizenez, konpainia egingo didak.
- Zer? - dio Josuk harridura aurpegiz.
- Ba hori, hemen geratuko haizela, nire desirak betetzeko... esklabo! Betebehar nagusia, ni ez hoztea. Nola lortuko duan,

hara hi... Baino irudimena erabili. Mantek eta berogailuak ez dute balio.
"Ikusia dago Leirek ez diola utziko irteten. Eta badakit zertara behartuko duen... Ijiji, ze lizuna zaren Agurtzane..."

Alaitz eta Ikerrengana zuzenduz ea joango diren galdetzen du Agurtzanek.

- Bai, goazen, gelako tenperatura berotzen hasi da eta - dio Alaitzek.
- Iker, hartu botilak. Birziklatzera bota behar ditugu- jarraitzen du Agurtzanek.

Berokia eta poltsa sofatik hartu, mugikorrari begiratu eta lokaleko aterantz abiatzen da Agurtzane. Iker eta Alaitz atzetik

doaz.

-Agur! Bihar egongo gara, eh? - dio Alaitzek, atea bere atzean itxiz.

Kaleko hotzak erritmo bizian mugitzea eskatzen du. Alaitz doa lehen, pauso txiki azkarrak emanez. Iker eta Agurtzanek

jarraitzen dute gertutik. 100 metro isiltasun osoan egin ondoren, Agurtzane hitz egitera ausartzen da.

- Nik uste bihar ez dugula pare hau ikusiko. Nahiko lan izango dute ohetik jaikitzen.
- Bai, arrazoi duzu. Baino guri bost ezta? - erantzuten dio Ikerrek.
- Bai, guri bost kondoi azalak sofatik botata ikusten ez ditugun bitartean - bukatzen du Alaitzek.

 

5 MIREN

- Sartu nirekin ateari eusteko. Zerrailik ez dute hemengo komonek...
- Bai, bai... - erantzuten du Jonek, aspertu aurpegiz.

Atea ireki eta komun txikian barrura sartzen dira. Komonei darien kiratsa da nagusi. Bustitako paper zatiak daude lurrean,

horituta, lohituta. Zigarrokin ilundu bat taparik gabeko komon burusoilaren zuloan.

- Hemen egin behar duzu txiza? - galdetzen du Jonek, muturra okertuta, nazka aurpegiz - Mendaroko komonak garbiagoak dira.
- Bai. Ahal dudan denbora gutxien galdu nahi dut.

Boltsa Joneri eman eta praka beltzen botoiak askatzen hasten da. Bat, bi, hiru, bata bestearen atzetik.

- Ander zain dut kanpoan...
- Beno, eta zer moduz berarekin? -itauntzen du Jonek, begietan dibertsioa isladatuz.
- Ondo. ea gaurkoan azkenik sarean biltzen dudan...

"Sarean bildu, ohera eraman eta ezkata guztiak kendu. Arrantza ona izango da."

- Bai, gaur nahiko zuzen ekin diozu...
- Asko nabaritu da? - galdetu du Mirenek, irrifartsu.
- Buff... Asko asko... ez. Baino asko asko... Nik enukeen horrelakorik egingo. Misil amerikar bat izan zara."Seek&Destroy",

jajaja...

"Ondo, horrela nahi nuen, gauzak argi geratzea... gaur tonteatzeko gogo larregi ez dut. Gaur akzioa eskatzen dit gorputzak.

Anderrek eman dakidakeen motako akzioa. Bere besoen artean bildu, bere azala laztandu, bere ahoa muxukatu... Zimurtutako

izaren artean galdu, bere alboan, bizkarretik behera sortutako hotzikaren erritmoan dantzatu eta burua bere bular gainean

dudala esnatu."

Makurtu eta bereari ekiten dio Mirenek. Bitartean Jone ispiluari begira dago ateari eusten dion bitartean. Mirenek Joneri

paperezko musuzapi bat eskatu eta hankartea garbitzen du. Zutitu, prakak jantzi eta bera ere ispiluan begira hasten da. Ile

xerloekin jolastu, bisai arraroak ipini eta Joneri zuzentzen da.

- Zer moduz nago?
- Bikain. Xarmangarri. Zure oinetara izango duzu. Eta ni? - erantzuten dio Jonek.
- Zu ere ondo zaude, baino ezpainak lehor xamar dituzu... hartu ezpainetakoa boltsatik.
-Ados.

Jonek ezpainak margotzen dituen bitartean Miren begira geratzen zaio. Bapatean, irrifarrez, ondorengoa galdetzen dio:

- Norentzako ari zara apain-apain jartzen?
- Enekorentzat - erantzuten dio, ezpainak pintatzeari utzi gabe.
- Eneko? Agurtzane tuntun horren anaia? Ez da beste munduko ezer, neska. Zuk zeozer hobeagoa merezi duzu.

Ezpainetakori tapa ipini, Mireni luzatu eta honek boltsan gordetzen du.

- Ba nik atsegin dut - erantzuten dio lehor - Gainera, bere gogoko naizela uste dut. Beti sekulako mutilen atzetik ibili eta

sekula ez dut ezer lortzen. Honekin, behintzat, farre egiten dut. Gainera, "zerbait" du...

"Hau ere arrantzan. Behintzat ez dio asko axolako bakarrik uzten badut."

- Bale, apain-apain zaude. Goazen, hemengo kirats honek hilko nau bestela eta. -dio Mirenek.

Ispiluaren aurrean azken begirada bota, atearen heldulekuari tira eta kanpora irteten da Miren, Jone atzetik duela.

- KABROI ZERRI ZIKIN ALENA!!!

 

6 OLATZ

"Pff... Ezikusiarena ederki egin du, bai, tabernara sartzean. Hala ere, ez dit axola, orain dugun egoera hau konpondu nahi

baitut. Ez dut berriro berak hutsaren pare tratatzea nahi. Ez dut berriro ezer eza izan nahi. Erabakia hartua dut. Barkamena

eskatuko diot. Hori baita nik aukeratutako bidea... et, et, et! Ia hatzak erre ditut porroarekin."

- Tori, Eneko. Eta Joneri ere eman apur bat, azken finean berak lortu du eta papera. Ea burua joaten zaion, eta horrela hire

aldamenera biltzen duan. - dio Olatzek, irrifartsu.
- Benga, ez esan hori... Jakin badakin ni nahikoa naunala tabernako neska guztiak zoratzeko...

Tximista bikiak balira bezala gogor begiratzen dute Olatzen begiek Eneko.

- Barkaidan, ez ninan mindu nahi. Gainera, ulertu didan... - dio Enekok, lotsaren ur hotz sakonetan murgilduta.
- Bai, bazekiat, baino sekula ez zetorrek gaizki bizimolde, pentsamolde eta sentitzeko modu desberdinak daudela gogoraztea.

Horrela bizitzaren danbateko bat edo beste ekidin ahalko duk - erantzuten dio Olatzek, berriro alai, begiak dizdiz, irrifarra

ahoratuz.

Irrifarra, ordea, algara bihurtzen da. Algara urduria. Barne barnetik itsasoko olatuen indarrez irteten den barrea.

Geldiezina.

- Itsu hagon, eh? - dio Enekok, irrifartsu - Nahiko oker, esango niken...

"Uhh... Hau da hau buruak dantza egitea. Jejeje... Eta gainera, algara hauek... Jajaja... Hau da hau burua joatea..."

Irriak bukatzean, garagardo botila muturrera gerturatu, eta ezpainak botilaren ahoan ipinita trago luze bat egiten du. Botila

berriro lehengo tokian utzi eta Enekori zuzentzen zaio berriz ere.

- Beno, serio hitzegin behar diagu. Gogoko duk Jone? - dio Olatzek.
- Bai, bai, gogoko dinat - erantzuten dio Enekok, ezpainen artetik ke urdina askatuaz.
- Ba zorte ona opa diat orduan... Ea hanka ez duan sartzen, Edurnerekin bezela...

Enekoren arpegian deserosotasuna ageri da, sakon barneratutako zauri batean gatza isuri balute bezala. Denbora apur bat

igarotzen da Enekok ezer esan aurretik, baino ordurako Olatz berriro bere munduan da.

"Begira, hor da Agurtzane, lasai, hizketan, bere xarmarekin norabide guztietan zabalduz. Umore aldakorreko emakumea dugu.

Atsegin dut hori... jejeje..."

- Eh, non hagon? - galdetzen dio Enekok - Ondo al hagon? Kasu izpirik ere ez didan egin...
- Eh...? - dio Olatzek, begiak uzkurtuta - Porrotxua bastante igo zaidak...
- Bai, a ze begiak ditunan - erantzuten du Enekok, porroari emadako kalada sakona garagardo apur batez lagunduz.

"Uhhh, bai, jo�o, ze azkar igo zaidan..."

- KABROI ZERRI ZIKIN ALENA!

Orru ozenak Olatz bere barneko gelatxotik ateratzen du, mailu astun baten indarraz. Atzera begiratu, eta Ander eta

Agurtzaneren ahoak banatzen ikusten ditu, komun aldetik datorren oihuari jaramon egiteko. Anderren aho inguruan karmin

aztarnak daude, eta Agurtzane besoetatik heldu eta bere albotik urruntzen du.

Mirenek oihuka jarraitzen du, eta bere amorruan, komoneko atea itxiz, Jone barruan uzten du.
Tximista baino azkarrago gerturatzen da Ander eta Agurtzanerengana. Mirenen bisaian haserrea eta amorrua da nagusi, eta bere

begiak tinko daude Anderrengan. Sua darie. Bapatean, Agurtzaneri begiratzen dio, arnas estuka, bular hauspoa dantza azkarrean

duela. Agurtzanek tinko mantentzen dio begirada, desafioan.

- PUTATZARRA!!! - oihukatzen du Mirenek, Agurtzaneri matrailean sekulako zaplaztekoa josiz. Kolpearen indarrez Agurtzaneren

burua okertu egiten da, bekokiaz pareta joz. Begiak zuri jarri, eta Agurtzane lurrera jausten da.

 

7 AGURTZANE
- ETA EZ PENTSA ZUTAZ AHAZTU NAIZENIK! - ihukatzen du Mirenek - HAU EZ DA HORRELA GERATUKO! ZUREKIKOAK EGINDAKOAN ZURE AMAK ERE EZ ZAITU EZAGUTUKO!

Mirenek hurbilen duen garagardo botila hartu, paretaren kontra apurtu eta Anderri mehatxu egiten dio, guztiz zoratuta.

Jone, komoneko atea ireki eta egoeraz jabetzean Mirenengana abiatzen da ziztu bizian. Miren botila hautsia astintzen hasten da, Anderri jo nahian. Jone ozta-ozta iristen da Mirenen eskuturra heltzera, Anderren aurpegia kristal zorrotzetatik azken momentuan salbatuaz. Hala ere, Mirenek bere eromen itsuan jarraitzen du, biraoka, borrokan... txakur amorratuak lez.

Bere biolentzia dantzan, ostiko galdu batek Agurtzaneren sabelean jotzen du. Honen gorputza une motz batez mugitu egiten da, deskarga elketriko bat eman baliote bezala.

Bigarren ostiko bat eman aurretik, ordea, beso bik airean hartzen dute Miren. Eneko da. Mirenen ahaleginak ez dira nahikoak bere eskuetatik alde egiteko, eta Jonek, azkenean, apurtutako botila lapurtzen dio.

Eneko egoeraren jabe egin eta aginduak ematen hasten da:

- Olatz, begiratu ea Agurtzane ondo dagoen... Jone, lagundu Mirenekin ea lasaitzen dugun.
- Ados - erantzuten du Jonek - Baino gogor heldu.

"Auuu... Non nago? Zer egiten dut hemen? Garunetik tren bat igaro balitzait bezela nago..."

Agurtzane, lurrean ahozpez etzanda dago. Oinazearen ondorioz ez da mugitzeko ere gai.

"A ze sabeleko mina..."

Sabeletik hestegorrira, eta hestegorritik eztarrira erdi liseritutako jaki eta sabel azido nahasketa olatua doa bidea eginez. Ahotik irten eta kiratsa darion putzu horizta bihurtzen da Agurtzaneren buruaren alboan. Agurtzaneren kokotza likido horiz bustita dago. Ile xerlo bakan batzu ere bai.

"... baino zer gertatu zait?"

Zapi batek Agurtzaneren aho ingurua garbitzen du, emeki, esku leun batek ilea atzera botatzen dion bitartean. Apurka-apurka Agurtzane begiak irekitzen hasten da.

- Mmm... - dio Agurtzanek, bere onera datorren bitartean - Ze gertatu zait? - Eskua bekokian ipintzen du. Hazita du pareta jo duen tokian.
- Lasai, ez mugitu- erantzuten dio Olatzek - Miren basapizti hori izan da.
- Ol...Olatz? Ez dizut lehen aipatu nire alboan ez zaitudala nahi denbora apur batean?
- Bai. Baino jo egin zaituzte, txala bota duzu... Ez zaude egoera onenean...
- Ez baino eta bainarik... Alde nere begibistatik.

Agurtzanek eskua bekokitik kendu eta une luze batez begiratzen du. Petalo gorriz jantzitako arrosa dirudi. Bekokian behera irristatzen zaion odol berdinaz egindako arrosa.

Pixkanaka, beldurrez, Ander Agurtzanerengana hurbiltzen da.

- Ondo zaude?- galdetzen du Anderrek.
- Zuk ze uste duzu? Odoletan dut bekokia, nire afaria hemen alboan dago eta taupada bakoitzak burua lehertzen dit.... ez, ez nago ondo. -erantzutzen dio Agurtzanek.

Tabernako atea ireki eta Alaitz eta Iker sartzen dira.

- Agurtzane, zer gertatu zaizu? - itauntzen du Ikerrek, larrituta, Agurtzaneri jada kokotzean behera erortzen zaion odola ikusita.

Alaitz korrika hurbiltzen da Agurtzanerengana. Makurtu, besoa gerritik pasa eta gogor heltzen dio.

- Jaiki zaitezke? Oinez ibiltzeko gai ikusten zara? - galdetzen du Alaitzek.

Buruarekin baiezko keinua egiten du Agurtzanek.

- Beno, goazen hospitalera orduan. Kopetean duzun zauri hori mediku batek ikusi behar du.

 
 
 
8 ANDER
 
Alaitz eta Ikerren artean daramate Agurtzane. Honen pausuak motelak, laburrak eta deskoordinatuak dira, oinez ikasten ari den haurtxoarenak bezala. Bekokia hazita du, eta farolen argi horipean distira egiten du kokotzean lehortutako odol tanta batek.

- Ei, ei! Itxaron!! - oihukatzen du du Anderrek, atzetik - Klinikara daramazue Agurtzane, ez da ala?
- Benga, joan zaite popatik hartzera, pailazo. - erantzuten du Alaitzek, gogor, amorruz - Hau dena zure errua izan da.
- Nire errua? - galdetzen du Anderrek.
- Bai. Zakilarekin bakarrik pentsatzen duzu. Olatzek esan digu gertatukoa.

Agurtzanek, baxu, zerbait esaten dio Ikerri, berriro konortea galdu aurretik. Alaitzen laguntzarekin, emeki, Agurtzaneren gorpu lokartua lurrean etzaten du berriro.

- Ander, etorri hona segituan - dio Ikerrek.

Ander korrika hurbiltzen da.

- Ez zait asko gustatzen egoera - jarraitzen du Ikerrek - baino ez dugu beste aukerarik. Alaitz Agurtzaneren familia abisatzera doa, etxera, ez dute telefonoa hartzen eta. Nik autoa ekarriko dut. Beraz, bitartean hemen geratu beharko duzu Agurtzanerekin. Berriro galdu du kordea.

Alaitz eta Iker korrika aurkako norantzetan aldentzen dira, Agurtzane eta Ander bakarrik utziz.

"Kaka zaharra. Sexu gaua pikutara. Eta dena hemen aurrean dudan honengatik."

Agurtzaneren alboan makurtu, eta eskutik heltzen du. Beste eskuko bi hatz lepoan ipintzen dizkio, pultssua neurtu nahian.

"Agur sexua."

Agurtzanek, hatzak sentitu bezela begiak geldiro irekitzen ditu. Begirada galdua du, non dagoen jakingo ez balu bezala.

- Benga, Agurtzane. Goazen mugitzera. Kale erdian etzanda ez zaude batere ondo...

Ozta-ozta, esfortzu izugarriz, Anderren laguntzaz Agurtzane zutitu egiten da.

"Ez da gaua oraindik amaitu."

Besoa gerritik pasa, eta kale ilun txiki batetara abiatzen da Ander, Agurtzane berarekin eramanez.

"Mirenekin ez, baino zurekin bai. Gogoa zenuen. Orain ere izango duzu."

Kale itsuaren iluntasunean galtzen dira Agurtzane eta Ander. Agurtzane askatu eta bultza egiten du, lurrera botaz. Agurtzaneren aurpegian izu eta harridurazko keinuak agertzen dira Anderrek gerrikoa askatu eta kremailera jaisten duen duen artean.

"Orain ikusiko duzu zer den ona... sexu gaua izorratu, nori eta neri..."

Gertatu beharrekoaz jabetzean Agurtzane oihu egiten saiatzen da, laguntza eskatu nahian. Berandu da ordea. Ander gainean du, hanka bakoitza alde batean, belauneko, ahoa eskuaz estaliz. Beste eskuarekin Agurtzaneren praketako botoiak askatu eta oinetaraino jaisten dizkio. Mugimendu berean tanga jaisten dio.

Bere ahulezian Agurtzanek borroka egiten du, aldegin nahian. Baina ezinezkoa da. Ander bera baino indartsuagoa da.

Anderren bi hanka Agurtzaneren hanken artean sartzen dira. Belaunak irekitzen ditu, eta Agurtzaneren hankak mugimendu sinkronoan irekitzen dira baita ere.

- Lehen hau nahi zenuen, eh? Ba orain edukiko duzu - dio Anderrek, zakila tente, egoera kontrolpean duenaren irribarre eroaz.

Agurtzanek borrokan jarraitzen du. Margotutako hatzazalak Anderren matrailean sartzen dira, azala urratuz, 4 marka paralelo odoltsu sortuz.

-Puta. Gogor jokatu nahi duzu...

Agurtzaneren ahoa estaltzen duen eskuaren kanpokaldeaz Agurtzaneren matraila kolpatzen du bortizki.

Agurtzanek kokotzean lehortuta duen odol tanta ezpain apurtutik darion odolarekin nahasten da. Begietatik behera irristatzen diren malkoek sumin eta inpotentziazko errezetari azken gatz ikutua ematen diote odolarekin nahastean.

Anderren eskua Agurtzaneren ahora itzultzen da berriro. Beste eskua, aldiz kantzontziloak jaisteko erabiltzen du.

Agurtzaneren intziriak dira entzungai bakarra gauaren isilean, Anderrek zakila aluan sartzen dion artean.

Aurrera eta atzera. Barneko haragia lehorra urratzen. Aurrera eta atzera. Mugimendu erritmikoan. Aurrera eta atzera. Sinfonia zikliko bortitzean. Aurrera eta atzera. Gozatzen. Aurrera eta atzera. Barnekaldea zauritzen. Aurrera eta atzera. Pertsona izatea ukatzen. Aurrera eta atzera. Jostailu bilakatuta. Aurrera eta atzera. Sufritzen. Aurrera eta atzera. Sufritzen. Sufritzen. Negarrez. Sufritzen. Aurrera eta atzera.

Urrunean mugitzen diren autoen zarata da bortxaketaren soinu banda apurtzen duen gauza bakarra.

Bapatean, lurrean irristatzen den freskagarri poto bat entzuten da Anderren bizkarrean. Gerri dantza gelditu eta Agurtzaneri berriro jotzen dio matrailean. Begiak zuritu eta hilotz, geldi, geratzen da Agurtzane. Galdezka hasten da Ander atzera begiratzen duen bitartean:

- Nor dago h...*

Esaldia ez du bukatzen, eztarria zeharkatzen dion puntadun egurrak ez baitio uzten. Eztarriaren eskuin aldetik sartzen eta ezkerretik, matrailezurraren azpitik, irteten den egur odolduak arnas hats bakoitzean bizi izpi bat lapurtzen dio.

Aho eta sudurretik odola dario Anderri. Odol tantak erropa zikintzen. Odol tantak Agurtzaneren iztar biluzien artean irristatzen. Odol tantak eztarrian behera, biriketan pilatzen. Odola, azken finean, gorputzetik betirako irteten.

Ander oihu egiten saiatzen da, baino odol gorriz betetako birikek ez dute jada indarrik. Segundu gutxitan, zerraldo, Agurtzaneren gainera erortzen da, zakila tente oraindik.
 
9 OLATZ
"Burugogorra. Burugogorra benetan. Aharien antzera. Burugogorra. Baino ez dio axola. Ospitalera daramate. Eta egun pare bat pasa beharko ditu bertan... ziurrenik. Eta han egongo denez... ezingo dit aldegin Agurtzanek. Entzun beharko nau. Barkamena eskatuko diot. Eman ala ez. Nire obarioengatik"

Jendez jositako tabernan Olatz bakarrik dago. Haserrea du aurpegian. Ikusitakoagatik haserrea. Eta larritasuna. Agurtzaneri ospitalean esan diezaioketenarengatik.

Jendea Olatzen ezkerretan. Mirenen inguruan. Borrokaren morbo gozoa dastatu nahian. Jendea Oltazen eskuinetan. Anderren inguruan. Galdezka, herriko prentsa arrosa bezala.

Jone eta Eneko Mirenen inguruan bildutako jendeari urruntzeko ari dira eskatzen. Ez dutela bestela Miren lasaitzea lortuko.

Bapatean Anderrek taberna uzten du, korrika, deabruak hartuta bezala, bake apur baten bila.

Aiora, tabernaria, erratzarekin lurreko kristal zatiak biltzen ari da. Haserrea nabarmen da bere bisaiean. Lurreko kristal zatiekin menditxo bat eratzen du. Ondoren, programatutako makina bat bezala, palarekin biltzen du. Barraren atzera joan eta zaborrontzian botatzen du palan pilatutako beira menditxoa. Pala eta erratza albo batean utzi, eskuak arraskan sartu eta urarekin garbitzen ditu. Trapu bat hartu eta eskuak lehortzen dituen bitartean Aiora Olatzengana hurbiltzen da. Trapua mantalaren albo batean zintzilikatzen du.

- Beno, Olatz, zer gertatu da? - galdetzen du Aiorak, lehor, aiztoak bezain zorrotz, muturra okertuta.
- Ez dakit oso ondo -erantzuten du Olatzek, zigarro bat pizten duan artean - Ikusi dudanez, hasiera batean Miren Anderrekin zegoen tonteatzen. Gero, Miren komonean zegoen bitartean, Agurtzane agertu da. Anderrekin hizketan ikusi dut hasiera batean. Ondoren, Anderrekin mihia modu intimoago batean dantzatzen ikusi ditut.

Olatzek zigarroari beste kalada bat ematen dio, sakon, indarra hartuz bezela, eta kontakizunarekin jarraitzen du.

- Musuka. Eta gerokoa badakizu. Festa.
- Hori da guztia? - itauntzen du Aiorak.
- Hori da nik ikusitakoa behintzat. -erantzuten du Olatzek.
- Ondo da - atzera begiratu eta hizketan jarraitzen du Aiorak - Jendea nahiko aztoratua dago oraindik. Gainera lan dut barraren bestaldean. Gau mugitua izango da.

Mantala gerribueltan finkatu, zapiarekin berriro eskuak lehortu eta barraren atzekaldera abiatzen da Aiora.

"Kaka, ikuskizun ederra eman dute. Eta oraindik sudurluze ugari dago Mirenen inguruan... Eta gauak honela jarraituko du. Urrizti sudurluzez jositako herria da. Euskalerriko saltsa arrosa. Banoa. Ezin dut hemen gehiago jarraitu. Eneko jonerekin ondo konponduko da."

Olatzek urrutitik keinu egiten dio, badoala esanez. Enekok, sudurluzeen artetik, keinuz baita ere, lasai joateko erantzuten dio. Jonerekin geratuko dala Mireni laguntzen.

Berokia eta poltsa hartu, eta zigarroa oraindik ahoan duela Olatzek taberna uzten du.

"Parrandarako gogo guztiak joan zaizkit. Baino ez noa etxera. Aurretik bueltatxo bat emango dut. Lasaitzeko. Itxua pasatzeko."

Oin bat bestearen atzetik, norabide jakinik gabe, kale ilunetan barrena abiatzen da Olatz, gaueko frexkurak izterrak ferekatzen dizkion bitartean.

Gaueko hotzetik babesteko besoak gorputzaren aurrean gurutzatzen ditu Olatzek. Zigarroa ahoan, gau hitsean kalez-kale doa, bere gogoetetan galdua. Zigarroa errez. Kea biriketan gordez. Zigarroa bukatuz.

Urrutian, Ander eta Agurtzane ikusten ditu.

"Iker eta Alaitzen zain egongo dira ziurrenik, kotxearen bila joan behar zuten eta. Orain da nire aukera. Baino aurretik, zigarrotxo bat. Lasaitzeko. Ahal badut Agurtzanerekin hitzegiteko."

Poltsatik beste zigarro bat ateratzen du. Ahora eraman, eta metxeroarekin pizten saiatzen da. Ez alferrik. Gaueko haize hotzak ez dio zigarroa pizten uzten. Etxe baten sarrerara hurbildu eta zigarroa pizten du.

"Hara, nora joan dira?"

Olatzek aurrera jarraitzen du, zigarroa eskuan, farolen argi horipean, bakarrik.

Kale ilun eta hestu baten albotik pasatzean, mugimendua ikusten du Olatzek. Baxu, intziriak entzuten dira, norbaitek ahoa estalita izango balu bezala.

- Puta. Gogor jokatu nahi duzu...

Bildurrez, ixil, kaleraren ertzean izkutatzen da Olatz. Zaplazteko soinuak gaua apurtzen du.

"Ene... ezin liteke..."

Alboetara begiratu eta egur zati bat ikusten du Olatzek zakarrontzi baten alboan. Erditik apurtua dago, eta punta zorrotza du. Hartu, eta kale ilunean murgiltzen da, ixil.

"Kontuz. Ixilik ibili Olatz..."

Aurrera begiratu eta bi pertsonen itzalak ikusten ditu bere aurrean. Bata handia eta sendoa. Gizonezkoa. Bestea, lurrean etzanda, txikiagoa, emakume baten tamainakoa.

Aurrera eta atzera. Aurrera eta atzera.

Bi eskuekin egurra gogor heldu eta gehiago hurbiltzen da Olatz, erasotzeko prest.

"Kontuz. Ixilik."

Metro erdira du bikotea Olatzek. Gizonezkoa, gainean dagoena, hor du, parez-pare, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera.

"PUTAKUMEA. ANDER. PUTAKUMEA"

Olatzek ixiltasun guztiak ahaztu eta eta azken pausua ematen du, egurra Anderri sartzeko prest. Besoak goran. Bi eskuak egurrean. Muskuluak gogor. Tentsioan.

Azken pausuarekin freskagarri poto bat jotzen du Olatzek. Klanka-klanka-klanka. Zarata. Anderren eskua Agurtzane kolpatzen bortizki.

"Orain."

- Nor dago h...*
 
 
10 MIREN
 
Zigarro keak horitutako hormak dituen gela batean, eserleku ezeroso batean, besoa hazkatuz, urduri dago Miren. Hazka eta hazka, azala gorrituz ukondo inguruan. Bere aurrean dagoen mahaiean zigarrokinez betetako hautsontzi bat dago.

"Hautsontzia bai, baino zigarrorik ez... Dena kendu didate hona ekartzean... Kaka!"

Hormak biluzik daude ia. Kolore horizka hausten ispilu bat dago soilik. Handia da, metro t'erdi altueran eta 3 metro zabaleran. Bere isladari begira dago Miren. Artega. Besoari hazka eta hazka, konpultsiboki. Gelditu dabe.

"Begira. Rimela. Masailean behera. Eta begiak. A ze begiak. Hazi-hazi eginda. Negarraren ondorioak."

Eskuaren gainkaldeaz masaileko rimel aztarnak ezabatzen ditu.

"Erropa. Begira erropa. Dena... goitik behera... odolez josia..."

Bapatean, gelako ate bakarra irekitzen da Mirenen atzekaldean. 50 urte inguruko gizonezkoa da. Begirada gogor eta sarkorra du, bere buruan konfidantza osoa duenaren begirada. Bere gorputzak, handi eta sendoa, altzairuzko giharrezkoa, ozta-ozta zeharkatzen du atea. Ile kizkurrez josia du paparra. Burua ez, ordea. Guztiz soildua du, bizarra kentzeko tresnaz soildua. Kokotzaren forma bereziak Bull-Dog itxura ematen dio.

Bere atzetik 30 urte inguruko beste gizon bat sartzen da. Honek ez du arazorik gelan sartzeko. Baxua eta ahula da. Kaxkarra. Itxura zurbila du, gaixoen parekoa. Osasuntsu eta sendo dirudien bere gorputzeko atal bakarra sudurra da, kako modukoa. Begietan inteligentzia argiak egiten dio diz-diz.

Mirenen parean esertzen dira, mahaiaren bestaldean.

- Badakizu zertarako gauden hemen - dio bigarrenak, txikienak.

Mirenen ahotik ez da hitzik ere irteten, baino buruarekin baiezkoa egiten du, bere eserlekuan uzkurtuta. Ezker eskuarekin ukondoari hazka eta hazka jarraitzen du. Lehen baino azkarrago, lehen baino indartsuago. Hazka eta hazka. Lehen baino urduriago.

- Beno, Txintxurreta sargentua nauzu, eta hau, Perez detektibea, nire kidea. - jarraitzen du, bere armairu gisako kideari begiratuz- Ertzantzaren erahilketen sekzioan egiten dugu lan.
 
 
11 AGURTZANE
- Agurtzane!!

"Zer nahi ote du orain? Etxerako lanak egiten ere ez ote nau lasai utziko?"

Buruketen koadernoaren gainean arkatza utzi eta sukaldera abiatzen da Agurtzane.

- Zer nahi duzu ama? -galdetzen du Agurtzanek.
- Aitonaren sendagaiak erostera joan zaite...
- Jo, ama... Zu joan. Nire urtebetetzea da gaur... -dio, ezarritako lana munduko gauzik astunena izango balitz bezala.
- Bai, gaur 12 urte bete dituzu. Baino ni oso lanpetua nago afaria prestatzen; arkumea labean. Asko gustatzen zaizu... eta zuregatik hartu dut lan guzti hau sukaldean... Joango zara sendagaiak erostera?
- Beno, bale, ekarri dirua... - dio Agurtzanek, gogo gutxiz, muturra okertuta."Kaka, orain ere aitonarentzat erosketak egitera... Aitonarentzat!!! Ez dut nahi... Ez dut nahi"Negar malko bat irristatzen da Agurtzaneren masailetik behera, dardarti.* * * * * * * *

Bisaia kolpeengatik moretuta eta ospitaleetako kamisoi urdina jantzita dago Agurtzane. Ohe gainean etzanda, normalean dena baino txikiagoa dirudi. Esku gaineko zain batean orratz bat du sartua. Bertara, plastiko gardenezko poltsa batetatik, sueroa iristen da, tantaka-tantaka. Bularrean bi elektrodo ditu kokatuak, eta makina elektroniko batek Agurtzaneren taupaden erritmoan abesten du. Makina honen ondoan beste handiago bat dago, hau ere Agurtzaneri lotua, aho parean kateatzen den maskara baten bidez.Agurtzaneren gurasoak gelara iristen dira, larrituta, bertan Iker eta Alaitzekin topatuz.

- Zer moduz dago? - dio Agurtzaneren amak, guztiz larrituta, aurpegia desitxuratuta, negarrez.
- Medikuek koma sakonean dagoela diote.

12 OLATZ
 
Etxeko atea ireki eta korrika abiatzen da Olatz bere gelara, pasiluko argi itzaliei jaramonik egin gabe. Motorraren giltzak hartu, poltsan sartu eta armairura hurbiltzen da. 3 kulero pare, sport erako 2 titizorro eta beste hainbat janzki hartu eta ohe gainera botatzen ditu.

"Nahiko negar egin dut frontoiean izkutatuta... Gehiegi... Denbora larregi igaro dut malkoak aske egiten... Malkoak lurrean lehortzen ikusten... Ordu eta erdi... Gehiegi.Alde egin behar dut..."

Armairu gainetik bizkarzorro zaharkitu bat hartu eta bertan gordetzen ditu, narrats, zimurtuta, ohe gainean pilatutako janzkiak.

Korrika, anaiaren gelan sartu eta ordenagailu alboan dauden giltzak sakelean gordetzen ditu.

"Ondo, kotxea kenduko diot... Arropa prest. Kotxea prest. Dirua behar dut orain... eskuan... Ohartu baino lehen moztuko didate kutxazainetan dirua ateratzeko eskubidea..."

Anaiaren ohera hurbildu, makurtu eta ohe azpian izkutatutako zapata kaxa bat ateratzen du. putz egiten du Olatzek kaxaren hautsa kendu nahiean. Kaxa ireki eta 300€ hartzen ditu, kaxa hutsik utziz.

"Eneko gajoa. Kitarra erosteko aurrezten ari zen... Ilusioa zapuztuko diot..."

Bere gelara itzultzen da Olatz. Ohe gaineko panpina hartu, gonapetik eskua sartu eta segundu gutxitan ateratzen du, diruzorro bat helduz. Enekoren kaxako dirua bertan sartu eta poltsan sartzen du.

Kalera doan bitartean bere gurasoen gelako argia pizten da.

- Olatz, zu zara? - entzuten da geltaik.
- Bai ama... - dio Olatzek - Diru bila etrri naiz soilik... Agur!!

"Azkar, azkar... mugitu... ez nahastu Olatz... Alde egin behar duzu"

Kalera ematen duen atea ireki eta ziztu bizian irteten da etxetik. Ezkaratzeko eskilarak hirunaka jaisten ditu, presaka. Kalera ematen duen atera iristean, bertan uzten du gorputza erortzen.

"Ufff... ama esnatu da... eskerrak azkar ibili naizen..."

Buelta eman, atea ireki eta kalera irteten da, Enekoren kotxearen bila. Gaueko iluntasunean lasterka egiten duen bitartean faloren argi horiak atzean uzten ditu. Jada ez dituzte Olatzen berokiko odol arrastoa argitzen. Jada ez dituzte islada beltzak sortzen.

Itzalen artetik, urduritasunaren ondorioz gaueko hotza nozitu gabe, alde batera eta bestera begira, azkenean Enekoren autora iristen da.

"Oraindik ere 'Puto guarro' du idatzita... Baino ez da barre egiteko garaia..."

Sakeletik autoaren giltza atera eta zerrailan sartzen du. Atea ireki, bizkarzorroa atzeko aldera bota, eta pisutsu, hilda bezela, eserlekuan erortzen uzten da.

"Benga, dena lasaitu arte alde egitera..."

Segurtasun uhala finkatu, giltza kontaktuan sartu eta autoa martxan jartzen du. Ispilura begiratu, eta Jone eta Eneko ikusten ditu urrunean, kantoi batetako farola baten argipean musukatzen.

"Ondo Eneko... Baino zuek ohartu baino lehen egin behar dut alde..."

Enbrageari sakatu, esku balazta jaitsi eta azeleradoreari eragiten dio, enbragea altxaz. Motorearen soinu gozoak Olatzen urduritasuna zertxoait gutxitzen du. Enekok motorra ez entzuteko erregu egiten du. Alferrik ordea. Bai Eneko bai Jonek autorantz begiratzen dute.

Argiak piztu eta azeleragailuari gogor sakatzen dio Olatzek.

- Olatz!! Olatz!! Nora zoaz nire autoarekin!! EEEEEEEE!!!!!

"Kaka zaharra. Lekuko gehiegi gau batetarako. Familikoekin ez dut ardura handiegirik... baino Jone... Eta gainera ez da familiaz kanpoko lekuko bakarra... "

Gaueko iluntasunean kotxearen motorraren zarata galduz doa, Eneko Joneren eskuari kateatuta utziz.

 

13 ENEKO
 
Ezker eskuaz aurpegian behera eroritako ile xerloa atzera bota eta irribarre egiten du Jonek.

- Beno, bukatu da eromena. Ander, agurtzane eta Miren joan dira jada hemendik. ea orain giroa baretu eta zertxobait lasai gaitezkeen... - dio Enekok, asperen eginez - nahiko arraroa izan da guzti hau.
- Bai -erantzuten du Jonek.
- Hala ere, Mirenen erreakzioa nahiko bortitza izan da. Jende asko izutu da.
- Beno, bere arrazoiak zituen - dio Jonek, besoak gurutzatuz eta behera begira, defentsiban - Ez nuen sekula horrela ikusi, ez nuen bere izaeraren zati hori ezagutzen... Anderri gogoa zion ordea, eta eszena hura kustean, ba...
- Baino horrek ez du bere jokaera justifikatzen.

Isilunea. Jone behera begira, eta Eneko Joneri so. Isilunea.

"Hau da hau isiltasun ezerosoa. Kaka..."

Azkenean, Enekok, ausart, bien artean eraikitako izotzezko horma behera botatzea erabakitzen du:

- Zer, joango gara beste taberna batetara? Ez dut hemen denbora gehiago igaro nahi gaur gauean. Ito egiten nau giro hotz honek.

Jonek burua altxa eta pixkanaka bisaia argitzen zaion bitartean baiezko keinua egiten dio.

"Ondo."

Berokiak hartu, jantzi eta kanpo aldera abiatzen dira. Hutsak daude kaleak, eta bata bestearen aldamenean, ixil, hurrengo tabernara abiatzen dira

- Mariarik geratzen? - galdetzen du Jonek.
- Ez. Lehen erretakoa nire ahizparena zen.
- Ez dio axola, nire harritik erreko dugu. Lasaigarri bat behar dut berehala.

Tabernara sartu eta disko musikaren burrundara ozenak ongietorri ematen die.

"Zer egingo diogu ba... Ez dute hemen Latzen jarriko..."

Jendez osatutako itsasoan murgildu eta tabernaren hurruneneko puntaraino abiatzen dira, mozkorren bultzaden eta kristalezko edalontzien artetik.

- Zer nahi duzu? - galdetzen du Enekok.
- Jack daniels. Izotzarekin.

Enekok harriduraz betetako begiekin begiratzen du Jone. Sorbaldak altxa, muturra okertu eta buelta emten du, barrara joateko.

10 minutu beranduago itzultzen da Eneko, edalontziak eskuan, eta ordurako Jone porroa erretzen ari da. Kalda sakon bat jo, 5 segundu luzez puntari begiratu, eta Enekori eskeintzen dio.

- Fuu... -askatzen du kea Jonek - Behar nuen. Orain askoz erlaxatuago nago - jarraitzen du, begiak gorri baino beti bezain xarmangarri - Kargatu xamarra dago - ohartarazten du Eneko.

Eskua luzatu eta Enekoren eskuan fereka eginez edalontzia hartzen du Jonek. Begien aurrean eternalki dituen ileak belarriaren atzean finkatu eta dzanga-dzanga, trago luzea ematen dio whiskeyari.

Enekok porroari ekiten dio, Joneri so.

"Begira ze polita, ile atzera lotsati botatzen duenean... Zer edo zer esan beharko diot... Horrela ukitu ondoren, kasualitatea bada ere saiatu beharra dago..."

Garagardo botilari zurrutz egin eta Jonerengana hurbiltzen da, zerbait esateko asmoarekin, lotsatuta, eskuin eskuaz Joneren ukondoa emeki ukituz.

- Beno, zera... - dio Enekok, ezker eskua buru atzean azka egiten duelarik, hitztotelka - Hau da...
- Zer? -galdetzen du Jonek.
- Ezer. - erantzuten du, pausu bat atzera eginez.

"Izuti bat zara, Eneko... Horrela ergel gisa geratzea besterik ez duzu lortuko."

Botilari beste trago bat eta txepel aurpegia izkutatzen saiatzen da Eneko. Baino Joneren begirada sakonpean ezinezkoa du.

Porroari azken aldiz ekin eta Joneri itzultzen dio. Jonek hatz erakusleaz Enekoren esku gaina gozo zeharkatu ondoren hartzen du.

- Beno, zer da esan nahi zenidan "ezer" hori? - itauntzen du Jonek, irribartsu, behe ezpaina horzkatu ondoren.

Aurrera pausu bat eman, Joneri itsaso koloreko begietara begiratu, eta izoztuta, ez aurrera eta ez atzera, gelditzen da Eneko.

"Joder, Eneko... Momentu ederra blokeatzeko... Reset eta hasiera azkarra behar dituzu... Eskerrak, eskerrak, eskerrak oraingoan ez duzun atzera pausorik eman..."

Joneren begi jostariek irri egiten dute eguerdiko eguzkiaren indarrez. Albo batetara begira zerbait marmartzen du, baxu, ulertezin.

- Zer esan duzu, Jone? - galdetzen du Enekok.

Enekoren belarrira hurbildu masaila masail aurka ipini eta irribarrez, udako ihintza baino goxoago den ahotsez erantzuten dio.

- Dena nik egin behar ote nuen galdetzen nion neure buruari...

Enekoren aurpegira bertaratutako irribarre ergelak berehala egiten du alde Jonek belarrian kosk egitean. Enekok Joneri besoa gerritik pasa eta beregana hurbiltzen du.

- Ez duzu dena zuk egingo...

Eta burua bukatu eta lepoa hasten den puntu ilun horretan, ileak alde batetara eramanez, muxu ematen dio Joneri. Honek beheko ezpainari kosk egiten dio gogoz, begiak itxita, plazerrez, Enekoren hats beroak lepoko azala ferekatzen dion bitartean. Bizkar behekaldetik leporaino zirrara elektriko batek zeharkatzen du, titi puntak gogor jarriz, Enekoren ezpain hezeek lepoko azal mehea emeki ukitzearekin batera.

Jone Enekoren belarrira hurbiltzen da azkar.

- Goazen hemendik. Jende larregi dago.

Eneko eskutik gogor heldu eta kanpora abiatzen da Jone.

Denbora luzea igarotzen dute kale kantoi batetako farolaren argipean. Joneren behatzek Enekoren ileekin jolasten dute. Denbora luzez. Enekoren eskuek Joneren besoak ferekatzen dituzte. Kale kantoiean. Enekoren ezpainek Joneri klabikula ikutzean lepoko ile guztiak lazten zaikio. Denbora luzez. Enekoren arnasa (eta hanka arteko tramankulua) aztoratu egiten da Joneren gerriak paretaren aurka bultzatzean.

"..."

Gaueko iluntasunean motor zarata entzuten da, maitaleen dantza moztuz.

"Eh, hori nire autoa da. Eta gidaria... Olatz!"

- Olatz!! Olatz!! Nora zoaz nire autoarekin!! EEEEEEEE!!!!!

 

 

14 AGURTZANE
Argazkiz jositako ispilu baten parean dago Agurtzane. 12 urteko neskato baten gorputza bilutzia isladatzen da. Gorputz txikia, jostailuzkoa, emakumetzen hasi berria. Kulero urdin batzuek bere zati intimoa estaltzen diote, eta kolore bereko bularretakoek txikiak, oraindik marka xume bat besterik ez diren titiak.

Eskua sabel gainean jarri, masailak airez bete eta asperen luze batekin hustutzen ditu, ispiluari begira.

"Buff... Gehiegi jan dut. Oparitutako praketan sartuko ote naiz? Eta kamiseta? Ziur tripa markatzen didala..."

Agurtzanek ohe gaineko kamiseta naranja hartzen du. Jantzi gabe, bularraren aurrean ipintzen du eskuin besoaz eutsiz. Ispiluko argazkiei begiratzen die Agurtzanek, hauen onespen isilaren zain. Denbora apur bat igaro ondoren, kamiseta ohe gainean tolesten du, eta prakak hartzen ditu.

Ateko maratilaren soinua entzuten da atzean. Agurtzanek, izututa, jauzi egiten du esku zimurtu bat bere sorbalda biluzian pausatzean.

- Aitona!! Biluzik nago!! Alde!! -ohiukatzen du Agurtzanek, haur ahots finez, prakak lurrera botaz, aitonarengandik urrunduz.

Aitonaren eskuan kolorezko paperez eta zintaz apaindutako paketetxo bat dago.

- Tori, Agurtzane, oparia. Afal orduan em...
- Ez al didazu entzun? - mozten du Agurtzanek, korrika ohera gerturatuz - Ospa!

"Lehen sendagai bila, orain hau... Beti aitona inguruan, momenturik okerrenean... Beti bezela..."

Oheko burukoaren azpian eskua sartu, eta pixama ateratzen du. Bitartean, aitonaren begiek, urduri, irrikiz, Agurtzaneren gorputza zeharkatzen dute. Titizorroan sotilki markatzen diren bularraei so geratzen da. Aitonaren ezpainak plazer keinu batean uzkurtzen dira. Aitonaren eskuak gogor estutzen dira. Aitonaren bekokian izerdi perla txikiakagertzen dira. Zimurtutako zerbait hazten hasten da.

- Baino oparia...
- Ze opari! Ez nauzu ikusten? Biluzik nago! Ospa!!!! - dio Agurtzanek haserre.

Pixama gisa erabiltzen duen kamiseta luzea janzten du Agurtzanek. Izterren erdiraino iristen zaio. Makurtu, eta lurrera botatako prakak jasotzen ditu Agurtzanek, aitonaren begiradapean.

"Aggh... Izterrertara begira dut... Senti dezaket, zerbait likatsuak ukituko banindu bezala... Senti dezaket, izterretan gora datorrela... orain prakak jasotzen makurtuta nagoela..."

Galtzak jaso ondoren zutik jarri eta aitonari gaua baino beltzagoa eta izotza baino hotzagoa den begirada iltzatzen dio Agurtzanek. Gelatik irten aurretik aitona ohera hurbiltzen da, eta oparia, urduritasun izerdiz bustitako oparia, ohe gainean uzten du.

Gelaren bakardadean Agurtzaneren masailak malkoen ohe bihurtzen dira.

****

Lasaigarrien eraginpean Agurtzaneren amak negar egiten du alabaren ohearen alboan.

- Zergatik...
 
 
 
15 MIREN
 
Perez detektibeakeskuak mahaiaren gainean ipini eta Mireni begira jartzen da, aurpegitik zentimetro gutxitara. Detektibearen hats epel, heze eta kiratsduna Mirenen azalean itsasten da honek hitzak askatzen diuen ehinean.

- Odolez blai zaude goitik behera. Krimenaren eskenatokian zeunden patruila kotxea iristean. Esan, zeuk hil duzu? Hobe da orain aitortzea...

Mirenek buruaz ezetz erantzuten dio.

- Zigarro bat nahi dut - dio ahots hautsiz Mirenek - Ez dit axola hemen ezin bada erre. Urduri nago.

Txintxurreta sargentuak, hurbildu ondoren , gabardinaren sakeletik Ducados pakete bat atera eta mahai gainean uzten du. Zimurtua dago, barruko zigarroak bezela. Baino Mireni ez dio axola. Ondoren gabardinako beste sakel batetatik pizgailua atera eta mahai gainean uzten du.

- Hor duzu. Orain kontaiguzu gertatutakoa... Guztia. - dio Txintxurretak, gozo, lasai, tramite hutsa izango balitz bezala.

Mirenek kaxatxo zimurtutik zigarro bat hartzen du hatz dardartiekin. Ozta ozta ahoan ipini eta su ematen dio. Bi, hiru kalada sakon jo eta Txintxurretari begiratzen dio.

- Nik ez nuen hil... - dio Mirenek, baxu, masailean behera malko bat irristatzen zaion bitartean - Ni beratara iristean odolustutzen ari zen - jarraitzen du motel, hitz totelka.

"Odolustutzen. Putzu gorri baten gainean zerraldo. Makil batek eztarria zeharkatuz. Nire Ander, hor, etzanda, lo bezala... berriro ez esnatzeko..."

- Egur bat zuen eztarria zeharkatzen.
- Bai, badakigu. Horrela dator informean aipatuta - dio Perez detektibeak- Zuk sartu zenion? ZUK ERAHI...

Perez deteketibeak esaldia amaitu aurretik Txintxurreta sargentuak eskua sorbaldan ipini eta keinu egiten dio. Detektibea, bapatean, isildu egiten da.

- Badakigu tabernan gertatutakoa. Zuen istiluak ikuslego zabala izan du. -dio Txintxurreta sargentuak.
- Ez... Nik ez... Nik ez dut hil... Horrela aurkitu dut... Nik... - dio Mirenek, burua jaitsita.
- Badakigu Anderrekin haserretu zinela tabernan. Badakigu han gertatutakoa. Ander jo zenuela barne.

Mirenen begiak Txintxurrertari dira so. Gizon txiki kaxkar harek 2 metrotako gizontzarra dirudi, autoritatezko erraldoia. Inork egindako guztiaren berri duen anaia handia.

- Eta garrantzitsuena: badakigu Anderri mehatsu egin zeniola: "Eta ez pentsa zuztaz ahaztuko naizenik. Hau ez da horrela geratuko. Zurekikoak egindakoan zure amak ere ez zaitu ezagutuko"
- Hitz horiek izan ziren zehatz mehatz - dio Perez detektibeak, bere kidearen lana amaituaz.

"Ez, nik ez nuen hil... Aurkitutakoan zauria tapatzen saiatu nintzen. Nik ander bizirk nahi nuen... Nik Ander salbatu nahi nuen... NIK ANDER SALBATU NAHI NUEN!"

Eserlekutik jeiki eta Miren oihuka hasten da. Mahaia irauli eta gelaren ispiluari builaka hasten da.

- NIK EZ DUT HIL!! ENTZUTEN DIDAZUE? HOR ATZEAN ZAUDETENAK, ENTZUN, NIK EZ DUT HIL! NIK EZ DUT HIL!!!
-Ixo, histerika madarikatua. Ez bazara isiltzen, ziegan oihu egiteko nahi beste denbora izango duzu - dio Perez detektibeak, irrifarre maltzurrez - Ziegan usteltzen zaren artean.
- EZ EZ EZ! NIK EZ NUEN HIL. NIK EZ NION ERASO! NNIK EZ, NIK EZ, NIK EZ... NIK EZ... Olatzek... NIK EZ! NIK EZ NIOKE HORRELAKO EZER EGINGO ANDERRI!!!
-Lasaitu zaite Miren. Eseri. Olatz esan duzu? - dio Txintxurreta sargentuak mahaia eta eserlekua berriro ere zutik jartzen dituen bitartean, aita batek semea lasaitzeko erabiltzen duen tonu berdinean- Esan.

Sakeletik koaderno txiki bat eta arkatz are txikiago bat ateratzen ditu Txintxurreta sargentuak. Idazteko prestatzen da eta Mireni begietara begiratzen dio.

- Kontaiguzu.

 
16 OLATZ
Ordu luzez norantza jakinik gabe gidatu ostean Olatzek autoa amildegi baten alboan gelditzen du. Autotik jeitsi, jantziei zimurrak kendu eta zigarro bat ahoratzen du. Paisaiari so gelditzen da sakeletik metxeroa ateratzen duen bitartean, olatuen orroeak entzunez. Amildegian behera itsasoak indar osoz jotzen du harkaitza eta haize korronteek ur tanta niminoak altxatzen dituzte, dantza ikustezinean, jira eta bira.

"Zer egingo dut orain? Nora joko dut? Etxetik alde egin dut, eta ez dakit ondo zergaitik. Bertan, geldi, negarrez, Anderren gorpuari so geratu banintz hobe. Baino honek ez du itzulerarik. Nebari autoa lapurtu diot. Krimenaren eskenatokitik alde egin dut."

Zigarroa piztu eta goroldio apur bat duen harri batean esertzen da.

"Badakite han egon nintzela. Mirenek egurra zati zorrotz hura eskuan nuela ikusi ninduen. Anderren odolaz blai. Hanka egiten. Mirenen begietan errudun garbia: erruduna."

Zigarroari kalada sakon bat eman eta negarrez hasten da. Malkoak masailean behera erortzen zaizkio, baino jada ez diote makilajea zapuzten. Ordu batzu lehenago askatutako malkoek nahikoa zabaldu dute rimmela bere bisaiean.

"Eta ziur urdanga horri han nengoela kontatzeko denbora falta izan zaiola. Ikastolan beti izan zen ahozabala: berritsua. Ez zuen kontu bat bera ere gordetzen, denaren berri eman behar. Beraz, nire bila arituko dira dagoeneko. Nire nebaren autoaren bila agian. Urrun joan behar dut, ideiak zertxobait argitzera. Aurkituko ez nauten toki batetara. Badakit."

Kea biriketatik askatu eta mugimendu azkar batez zigarrokina amildegian behera askatzen du. Jeiki eta autoaren atzekaldera hurbiltzen da. Bertatik bizkarzorroa hartu eta biluzten hasten da. Lehenik eta behin oinetakoak. Ondoren minigona kentzen du. Odol aztarna nabariak ditu. Berokia eta kamiseta hurrengo. Tanga eta titizorroak ere soinetik kentzen ditu, eta biluzik, pila bat osatzen du janzki guztiekin.

Ilargiaren argipean Olatzen forma ederrek errainua egiten dute lurrean, bizkarzorrotik ateratako jantziak jazten dituen bitartean.

Janztez bukatzean, autora hurbildu, kontaktuari eman eta kotxearen pizgailu elektrikoari eragiten dio. Klik. Pizgailua berotzean, klik, atzera itzultzen da. Pizgailua hartu eta jantzi multzora botatzen du.

Tanga da lehena su hartzen.

Autoan sartu, kontaktuari eragin eta motor hotsean murgilduta urruntzen da Olatz.

2006-03-13

Permalink 22:49:12, Atalak: bideaukeratu, 179 hitz  

Kaixo

Kaixo irakurle! Hau da nire aurtengo paranoia (istoria labur bat, atalka) isladatzeko ireki dudan bigarren bloga. Beno, blog hau blogger -en dudan blogaren ( http://bideaaukeratu.blogspot.com ) ispilu da, eta ondorioz, gauza berdinak jarriko ditu, baino desberdintasun xume batekin... Hemen post bakarra egongo da. Jende askok esan dit jada lioso xamarra dela hasiberrientzako lehen aurkitzen dutena azken post -a izatea eta hori dena. Ondorioz istoria guztia ordenatua egongo da, eta beraz, irakurle berrientzako errazago izango da haria hartzen (edo behintzta hori espero dut). Biak batera mantentzen saiatuko naiz.

Bestalde, hitz apur batzu nire lanari buruz... badakizue, eskubideak etab...

Lan hau kopiatu eta banatzeko eskubidea duzu, beti ere, egilea nor den (hau da, ni) argi eta garbi aipatuaz, eta nire baimenarekin(oso erraza da, eskatu eta kitto). Inolaz ere ezin duzu lan hau eraldatu bere edukian. Bere aurkezpena edo/eta formatua, ordea, bai. Lan hau burutzeak ez nau aberasten, beraz, debekatua dago inongo hustiapen ekonomikorik egitea nire baimenik gabe.
Lan honetan agertzen diren pertsonaia guztiak nire irudimenak sortuak dira. Errealitatearekin izan dezakeen edozein antza kasualitate hutsa da.

Bidea ondo aukeratu!!

Azken erantzunak

bideaukeratu blog

Nik neuk saiakuntza honi eleberria deitzea nahiko harroa da, beraz, zuek esan patata zahar bat den, ala gustuko duzuen....

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Artxiboak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution