Artxiboak: Abendua 2008

Eguberrietarako proposamenak

2008-12-17
Luze joko du Eguberrietako oporraldiak (19 egun gure taldearentzat); beraz, hobe dugu bitartean zerbait egitea. Horrexetarako hona hemen lau proposamen:

  1. Azken eguneko bidaia irrati-nobela
  2. 2008ko maiatzeko 1. mailako ahozko azterketaren prestaketa.
  3. Telebista, Internet eta irratia aztertu, irakasleak proposatutako saio eta web orrien zerrenda baliatuz gustuko kontuak bilatu.
  4. BlogaBlogaMarinelak bloga ikusi eta aztertu eta zelan baliatu/erabili dezakegun pentsatu
Eguberri on eta on degizuela.

Pasadizo kontatzen ikasten gabiltza...

2008-12-16
...unitate honetan eta langintza horretan oso baliagarria gertatuko zaigu ariketa hau. Gelan landuko dugu seguruenik, baina horrela egin ezean zeuen kabuz ere egin dezakezue.

20. unitateko gramatika birpasatzeko

2008-12-16
Unitate honetan landuko dugun gramatika sakondu  nahi baduzue, hemen behean dituzue ariketa batzuek:

Good Night, and Good Luck filma gaur ETB1en

2008-12-11
Bai, gaur, osteguna, 22:00tik 23.35ra  Gabon eta ongi izan filma emango du ETB1ek; David Strathairn, George Clooney, Robert Downey Junior...ederra filma. Aukerarik izanez gero graba ezazue eta ekarri gelara.

euskarazko produktuen katalagoa

2008-12-10
Atzo gelan komentatu nizuen katalogoa duzue hemen. Bertan musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika-kontuak(programak, ipuinak, jolasak...). jostailuak eta jokoak. PDF formatuan ere badago.

nierebanoa

2008-12-05
Horixe da datorren 13ko ekitaldiaren leloa eta www.nierebanoa.com bere web orriaren helbidea. Euskararen erabilera modu ausartagoan sustatzeko eskaera eta konpromisoa; administrazioei politika eragingarriagoak eskatuz eta norbanakook geure bizitzan aurrerapausoak emanez. Kartela gelan egon da ostegunetik, seguru gogoratzen duzuela. Web orrian daukazue adierazpena, babeslea, bideoak eta gonbidapena zelan lortu.
Madness taldearenen one step beyond (pauso bat harago) abestiaren bertsio bat aukeratu dute ekitaldiaren doinu.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta

2008-12-05
Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira, eta batzuetan hartu egin dugu parte; eigazte Eusko Ikaskuntzako gazteria sailak antolatu duen komiki lehiaketa izan da azkena, atzo, ostegunarekin. Hasieran txantxa zirudien baina akaburako talde bitan banatu ginen: neskak neskekin eta mutilak mutilekin. Emaitzak honako hauek izan ziren: mutilena eta neskena.

19. unitatea: JAIAK

2008-12-02
Unitate honetan lan nagusi bi egingo ditugu: batetik, nork bere herriko edo auzoko jaiak kontatu-deskribatu egingo dizkigu eta, bigarrenik, hemendik kanpo bizi den lagun bati herriko jaietara etortzeko gonbita luzatuko diogu idatziz, gutun batean.
 Hemen daukazu unitatea bera: ibilbidea, 1. puntua, 2. puntua, 3.etik 7.era arteko puntuak; 8. puntua HABE aldizkariko 360 alearen lau orrialde dira eta ordena honetantxe: 18, 19, 22, 16 eta 17; eta amaitzeko 9. puntua.

nominalizazioa

2008-12-02
 Blogean nominalizazioari buruzko ariketak ipiniko nituela komentatu nizuen atzo gelan ; ba, hona hemen batzuk: bat, bi, hiru, lau, bost, eta sei... eta nominalizazioen taula ere bai, zalantzak kontsulta ditzazuen.

:: Hurrengo orrialdea >>

Aurten(2008-09) ontziaren eskifaia Natik, Enriquek, Tatianak, Leirek, Perikok, Hectorrek, Adrianek, Inesek, Zuriak, Laurak, Juankarrek, Mirenek, Antxonek, Batirtzek, Unaik eta Bertxok osatzen dugu eta euskalduntzearen 1. mailaren amaiera dugu abiapuntu. (Barkaezina gure txo Antonio eta Esti polizoia ahaztea).

| Hurrengoak >

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution