Artxiboak: Maiatza 2008

Albiste irakurriak

2008-05-07
Azken asteetan klasean txandaka albisteak entzun eta ikaskideei kontatzen aritu zarete. Hemendik aurrera aurreko egunean etxean entzun nahi baduzue, hemen blogean izango duzue; astean lauzpabost albiste izango dituzue, batzuetan audio hutsa eta beste batzuetan audio eta testua. Iturriak eskualdeko komunikabideak (UK, Getxoberri, Getxo Kulturala, UKberri...), eitb24 eta berria izango dira nagusiki.
Hemen dituzue lehenengoak: Saharar umeak, El tio de Milan, Getxo Kulturala-maiatza eta Toponimia ibilbideak. Albiste honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue, jo ezazue Getxoko Udalaren web orrira.

SUKALDEAZ BADAKIGU

2008-05-06
Oso itxura oneko errezetak aurkeztu dituzue, bai idatziz emandakoak , baita ahoz gelan azaldutakoak ere. Hona hemen errezeta guztien arteko lagin txiki bat: patatak errioxar erara zelan prestatu azaldu digu Arantzak, baratxuri zoparen sekretuak Milak kontatu dizkigu, Jacintoren ogi-xerra txigortuak olioarekin ez dira makalak (ez, horixe) eta Ginak sardinak kazolan  errezetari buruz zer esan, ba, dastatzea falta izan dugula. Bai pena txoko bat ez izatea teoria praktikara eraman ahal izateko!

ERREZETAK

2008-05-05
Errezetei buruzko unitate bat lantzen ari gara eta orain arte ez dut ezer ipini blogean, baina (azkenean) hemen daukazue unitate honi dagokiona:
  • Hasteko, unitatearen ibilbidea (klikatu ondoren irekitzen den pantailan, bilatu ezazue ezkerrean DOC hitza eta bere gainean klikatu).
  • Bigarrenik, idatzizko eredu-testua ("plagiatu" behar duzuena): bakailao krema bizkaitar saltsarekin.
  • Hirugarrenik, ahozko eredu testuak, izan ere, hiru izango dira kasu honetan. Txipiroiak izenekoa landuko dugu bereziki eta sakatu hemen lanketa eskuratzeko; gero, zuen errezeta eman baino lehen, bi taldetan banatuta, batzuek marmitakoa zelan prestatzen den entzungo duzue eta besteek pasta kebratuaren errezeta;  orri honetan ageri den hiztegitxoa lagun hobeto ulertuko duzue egokitu zaizuen errezeta.
  • Gramatikari dagokionez, arazo handirik ez duzue izango; neurriak adierazteko modua birpasatuko dugu, batetik; instrukzioak eta azalpenak zelan eman ere ekarri beharko dugu gogora; eta, azkenik, subjuntiboa zelan erabili ere landuko dugu (klikatu hemen).

:: Hurrengo orrialdea >>

Aurten(2008-09) ontziaren eskifaia Natik, Enriquek, Tatianak, Leirek, Perikok, Hectorrek, Adrianek, Inesek, Zuriak, Laurak, Juankarrek, Mirenek, Antxonek, Batirtzek, Unaik eta Bertxok osatzen dugu eta euskalduntzearen 1. mailaren amaiera dugu abiapuntu. (Barkaezina gure txo Antonio eta Esti polizoia ahaztea).

| Hurrengoak >

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution