Lehenengo eta
bosgarren ibilbideen transkripzioak aurrean ditugula audioak berriro entzutea izango da bigarren urratsa (lehenengo testua neuk irakurriko dizuet aurrez aurre, ze, ez dut igo azkenean). Horren ostean aztertu egingo ditugu, bereziki testuetan azpimarratuta ageri diren esaldiak.
Hemen dituzue bi testuetako esaldiak bilduta. Egiturak eta hiztegia ezagunak zaizkigu, oro har; dena den batzuk landuko ditugu: esaldi batzuen azpian berba batzuk aurkituko dituzue parentesi artean; hartu hitzok eta osa ezazu aurreko esaldiaren antzeko bat (zenbakia ipinia dute eta bederatzi dira guztira).
Horren ostean, zuen txanda izango da: lehenengo binaka taldekatu, gero ibilbidea adostu ("iradokizunik" nahi baduzue Getxoko Euskara Zerbitzuak
olgetan izeneko CDan proposatzen dituen ibilbideak dituzue
bertan); ibilbidean zehar ikusten denaren kontakizuna idaztea dator gero. Eta zuzenketaren ostean, grabatuko duenak irakurri egingo du ozenki birritan-edo, grabazioa bera apur bat prestatzearren. Azkenik....record sakatu eta aurrera!