Artxiboak: Martxoa 2008

Turismoko audio-gidak

2008-03-30
Bai, ondo ulertu duzue izenburua, ze, audio-gidak egingo ditugu Aste Santuan zehar pentsatuta ekarri diutzuen ibilbide horiek ardatz hartuta. Aste honetan amaitu beharko genuke prozesu osoa: taldeka ibilbideak adostu, gidoia idatzi (aldez aurretik ereduak irakurrita eta aztertuta) eta, azkenik, grabazioa eta blogeratzea.
Nik neure aldetik eredu bi prefabrikatu ditut Getxoko Turismo bulegoaren web orrian agertzen diren ibilbideak baliatuz: lehenengo eta bosgarren ibilbideak aukeratu ostean neure neurrira egokitu ditut, esaldi batzuk moztuz, konturen bat gehituz eta zertxobait aldatuz.
Klasean bi eredu horiek entzun-irakurri egingo ditugu; gero, gramatika aldetik aztertuko ditugu deskribapenerako baliabideek eta leku-denborazko adierazleek zelan funtzionatzen duten, gero zeuen audio-gidak txukun-txukun egin ditzazuen. (Arazo tekniko txiki batek oztopatuko digu oraingoz lehenengo eredua eskegitzea, baina hor duzue bosgarrena eta bestea berehala, -la, -la, -la...).

animo blog honekin!!!

2008-03-25
jose marik dio:

Blog honen berria oraintxe jaso dut Donosti aldean.Guztiz interesantea.

Cool

Atlas sentimentala

2008-03-12
Patxi zubizarretaren Atlas sentimentala liburua irakurtzeari ekin diogu joan den astean eta dagoeneko amaitu dugu lehen atala. Bigarrena Aste Santuko oporretan irakurtzea proposatu dizuet. Gelan nik irakurri eta zuek jarraitu egiten duzue zuen testuan; ba, antzeko zerbait egin dezakezue bigarren atal honekin ere, ze, MP3 formatuan grabatu eta mezu honetan joango naiz ipintzen.

Maria sendiarekin Lanzarotera joan zenekoa

2008-03-05

Azken gabonetan Lanzarotera joan nintzen nire familia osoarekin: Ama, Aita, neba-arrebak, koinatu-koinatak, senarra, seme-alabak eta ilobak.

Abenduaren hogeita hiruan hegazkina hartu genuen Lanzaroterantz eta urtarrilaren batean itzuli ginen Getxora.

Han oso ondo pasatu genuen hotel batean hamazazpi pertsona ginen.



=> Gehiago irakurri!

BlogaBlogaMarinelak-en aurkezpena

2008-03-03
Egiten ari naizen ikastaroan aurkezpen bat egin behar nuen eta Mercedesi eskatu nion mesedea. Hona hemen emaitza. Hondoko musika Reza Manzoori-rena da eta Magnatune-n aurkitu dut, musika librea erakusten duen web orria.

:: Hurrengo orrialdea >>

Aurten(2008-09) ontziaren eskifaia Natik, Enriquek, Tatianak, Leirek, Perikok, Hectorrek, Adrianek, Inesek, Zuriak, Laurak, Juankarrek, Mirenek, Antxonek, Batirtzek, Unaik eta Bertxok osatzen dugu eta euskalduntzearen 1. mailaren amaiera dugu abiapuntu. (Barkaezina gure txo Antonio eta Esti polizoia ahaztea).

| Hurrengoak >

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution