Artxiboak: Otsaila 2008

Fran eta familia Tenerifera

2008-02-25
Orain dela bi urte, nire familia eta ni Tenerifera joan ginen oporrak pasatzera. Irla hori Maroko aurrean dago eta bidaia hegazkinez egitea derrigorrezkoa da. Bidaia Bilbotik Tenerifera hiru ordu eta erdi iraun zuen eta Tenerifeko hegoaldean zegoen hotel batean ostatu ginen. Tenerifen iparraldea hegoaldea baino lainotsuagoa da, horregatik ostatu ginen kostalde horretan, hegoaldea eguzkitsua izateagatik.

=> Gehiago irakurri!

Edu Londresera

2008-02-25
Joan den udan Londresera joan nintzen lagun batekin. Hegazkinez joan ginen; Bilboko aireportutik Londresekora. Bi orduko bidaia izan arren, han, ordu bat lehenago da eta orduan, zure bizitzan ordu bat bakarrik galdu duzula dirudi.

Londreseko aireportuan metroa hartu genuen eta hotelera joan ginen maletak uztera.

Aste bat egon ginen eta larunbata izan zenez Portobellora joan ginen. Portobello hango rastrorik ospetsuenetakoa da eta larunbatero egiten da. Han egon ginen ilundu arte eta han bertan jan genuen ere. Ez genuen ezer erosi, ez zen prioritatea zerbait erostea, edo beharrezkoa, hurrengo egunean beste rastro batera joango baikinen; “Camden Town”-era…

Portobellon ikaragarri ondo pasatu genuen; jende mota guztietakoa ikusiz, arropak, antzinatasun eta zaharkinak ikusiz, kaleetan galduz,… Portobellon afaldutakoan “West-end”-era joan ginen metroz, zerbait edatera taberna batzuetan. “West-end”-a Londresen erdian dago eta oso bitxia da, berezia benetan; “Trafalgar square”-n eta “Picadilly Circus”-en ondoan. Nahiz eta hotelera laster itzuli, berandu esnatu ginen eta “Camden Town”-era joan ginen; Londreseko beste rastrorik ospetsuenetakoa.


=> Gehiago irakurri!

5.UNITATEA: LITERATURA

2008-02-25

Unitate honetan liburuari buruz hitz egingo dugu; sarrera gisa irakurtzaletasunari buruzko mahai-inguru bat ikusiko dugu eta gaiari buruzko iritziak trukatuko ditugu. Horren ostean irakurtzeko estrategiei buruz arituko gara. Urrats horiek emanda, unitate honetan sortu behar ditugun testuei ekinko diegu:

Bukatzeko pentsatu behar dugu zergatik, zeri buruz, nola eta noiz irakurtzen dugun. Ez ahaztu irakurtzeko ez dauzkagula liburuak bakarrik egunkariak, komikiak, aldizkariak baizik.

Arantza Menorcara joan zenekoa

2008-02-19

Orain dela bi urte, ekainean, Menorcara joan nintzen nire mutil lagunarekin. Bilbotik Mahonera hegazkinez joan ginen eta Mahonetik Ciudadelara autobusez eraman gintuzten. Ciudadelan, apartamentu batean geratu ginen. Apartamentu hau oso ondo zegoen: terraza eta igerileku bat zeuzkan.

 

 

=> Gehiago irakurri!

hizkuntz moldeak (2)

2008-02-10
Bigarren egunez jarraituko dugu habe@ldizkariaren"hizkuntz moldeak" izeneko sortarekin; atzo legez bi bider entzungo ditugu elkarrizketak, lehenengoan egoera orokorra ulertzen saiatuko gara eta bigarrenean, transkripzioa aurrean, hiztegia eta esamoldeak aztertu. Horrez gain, beste entzungaiak eta irakurgaiak lantzeko ere baliatuko dugu habe@ldizkariaren 322. alea unitatean zehar. "Gaurgero motzean", "eguraldia nola iragarri" eta PDF formatuan 8.orrialdetik 12.era sakabanatuta agertzen den animalien bidezko iragarpenak.

Hizkuntz moldeak 1

2008-02-09

Eguraldia tarteko hainbat egoera suertatzen zaizkigu bizitzan; ea ulertzen duzuen zertan dabiltzan Maixux, Joakin eta besteak, zer arazo duten, zer erabakitzen duten...bost (5) elkarrizketa dira, bost egoera desberdin.
Entzun audioa arretaz lehenengo aldian eta erantzun aurreko galderak; entzun bigarren aldiz transkripzioa aurrean duzula eta erreparatu eguraldiarekin lotutako esamoldeei eta hiztegiari.

4. unitatea: EGURALDIA

2008-02-09
Eguraldiari buruz arituko garenez  eitb.com web orriak gaiari eskaintzen dion atal polita gainbegiratuko dugu:
  • eta, gainera, SMS bidezko iragarpen-zerbitzuaren berri ere aurkituko duzue bertan; bai ondo ulertu duzu, eguraldiaren iragarpena eskuko telefonoan: astean 8 mezu, bakoitzaren prezioa 20 zentimo, hilean 6 euro gehienez.

Gogoan izan eskumaldeko zutabean, behealdean eguraldia izeneko esteka bat dagoela euskalmet-ekin lotura iraunkorra duena. Amaitzeko, ez ahaztu berria egunkariak ere  baduela iragarpena euskaraz.
 

Otsailean euskara praktikatzeko

2008-02-08
Sendi proiektuaren barruan hainbat tailer antolatu dituzte: txokolate tailerra, dantza ikastaroa, eski ikastaroa, gozogintza ikastaroa, musika jaialdia eta soinu-jostailu tailerra. Baldintza bakarra da zuekin joango den seme-alabak gutxienez 5 urte izatea, ze, badakizuenez Sendi proiektuaren helburu nagusia gurasoen (edota zaintzaileen) eta umeen arteko harremanetan euskara sustatzea dela. Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

Juan Duero ibaian nabigatu zuenekoa

2008-02-08

Duero ibaia ezagutzeko

 


Maiatzaren zubian egin genuen bidaia hori. Hasieran Cuidad Rodrigo Herrira joan ginen(Salamanka); hor bus bat alokatu genuen itxasontziraino. Hortik Portugaleko mugara 20km daude; Portugal barruan inguruko paisaia oso menditsua eta lehorra da. 100km egin genuen gutxi gora behera, aldapa gora aldapa behera, 2 aldiz galdu ginen, baina azkenean heltzea lortu genuen.

=> Gehiago irakurri!

:: Hurrengo orrialdea >>

Aurten(2008-09) ontziaren eskifaia Natik, Enriquek, Tatianak, Leirek, Perikok, Hectorrek, Adrianek, Inesek, Zuriak, Laurak, Juankarrek, Mirenek, Antxonek, Batirtzek, Unaik eta Bertxok osatzen dugu eta euskalduntzearen 1. mailaren amaiera dugu abiapuntu. (Barkaezina gure txo Antonio eta Esti polizoia ahaztea).

| Hurrengoak >

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution