Artxiboak: Abendua 2007

Irrati-nobela bat irakur-entzungo dugu

2007-12-17
Urtarrilean "azken eguneko bidaia" irrati-nobela irakur-entzungo dugu, baita atal bakoitzari dagozkion ariketak egin ere. Irakur-entzun etxean egingo duzue eta klasean zalantzak argitu eta ariketak egin. Hori dela-eta testuak eta audioak oporrak baino lehen banatzea pentsatu dut, horrela, nahi izanez gero,  oporretan irakur ditzazuen. Klikatu hemen irrati-nobela ikusteko; bertan audioak eta testuak  aurkituko dituzue, atalez atal banatuta; ariketak ere bertan daude, baina bi sortatan banatuta. Lehenengo sortan lehen ataletik zazpira bitartekoak eta bigarrenean zortzigarren ataletik hamahirura bitartekoak, erantzunak eta guzti. Gabonetan gogorik baduzue ekin irakur-entzuteari, horrela, aurreratuta izango duzue lan hori urtarrilean; ariketekin lasai, goian aipatu bezala, urtarrilean landuko baititugu.

Aurten(2008-09) ontziaren eskifaia Natik, Enriquek, Tatianak, Leirek, Perikok, Hectorrek, Adrianek, Inesek, Zuriak, Laurak, Juankarrek, Mirenek, Antxonek, Batirtzek, Unaik eta Bertxok osatzen dugu eta euskalduntzearen 1. mailaren amaiera dugu abiapuntu. (Barkaezina gure txo Antonio eta Esti polizoia ahaztea).

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution