Joan den astelehenean, maiatzaren 28an, Donostiako Udaletxean izan ziren ikastolako Agenda 21 ordezkariak. Bertan, aurten egindako lanaren berri eman zuten. Era berean, ikasturtean zehar hartutako konpromisoak plazaratu zituzten eta udalaren ordezkariei hainbat eskaera egin. Udalaren ordezkariek (alkateak eta bi zinegotzik) ikasleek egindako hainbat galderari erantzuteko beta izan zuten.
