Mezua: Programazio berria Hamaika telebistan

Programazio berria Hamaika telebistan

2009-11-03

Aste honetan Hamaika Bilboren parrillan berrikuntzak izango dira. Izan ere, hiru saio berri martxan jarriko dituzte: Harrobia, 8garren Kalea, eta Bilbo Hiria Irratiaren emisioa.


HARROBIA (astelehenero, 22:30)

Astelehen gauero, Athletic-en inguruko saio berria izango dugu. Zihara Aranbarrik aurkeztu eta zuzendutako programa berri honetan, talde zurigorriaren inguruan arituko gara. Horretarako, futbolaren mundua ederki ezagutzen duten mahaingurukideak izango ditugu astero. Gainera, Athletick-en jokalariak ere elkarrizketatuko ditugu, platoan bertan,nahiz futbol zelaian. Hurrengo astelehenean, azaroaren 2an, emitituko den lehendabiziko saio horretan Manix Mandiola entrenatzailea, Itziar Gurrutxaga Athletick-eko jokalari ohia, eta Manex Altuna eta Ager Sardui kirol kazetariak izango dira mahaingurukideak. Baina, gonbidatu berezia izango da ere estraineko programa horretan, Athletick-eko jokalaria den Koikili Lertxundi etorriko baita Hamaika Bilboko platora.

8GARREN KALEA (ostegunero, 22:30)

Hamaika Bilbo Bilboko euskarazko eragile sozialekin elkarlanean aritzearen emaitza da 8garren kalea saio berri hau. Izan ere, 8garren Kalea Ibaiazabal Telebistak, Bilbo Hiria Irratiaren laguntzarekin, Hamaika Bilborentzat ekoiztutako programa da. 8garren Kalea dokumental/erreportai tankerako ordu erdiko programa bat da. Saio bakoitzean, gai ezberdin bat landuko da sakontasunean. Lehenengo saioaren gaia Erriberako merkatua da, merkatu honen iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruan hitz egiten da; bertan erosten dituztenen iritziak, merkatarien kexkak, obren inguruan sortutako polemika, etab. jasoko ditu estraineko erreportai horrek. Gainontzeko saioetan honako gaiak landuko dira, besteak beste: Bilboko bustoak, Euskalduna ontziola, Bilbon euskaraz bizi, Olentzero,...

BILBO HIRIA IRRATIA

Hamaika Bilbon goizero emititzen dugun goizeko zerbitzu programazioan Bilbo Hiria Irratiak eskainitako goizeko magazina sintonizatuko dugu. Hala, goizeko zerbitzu programazioa ikusten dugun bitartean, Bilbo Hiria Irratiak 9:00-11:30 bitartean eskaintzen duen magazina entzun ahal izango dugu astelehenetik ostiral arte. Magazine honetan, hiru esatarik eguneroko gaiak eta gizarte eta kulturarekin harremana daukaten gaiak jorratuko dituzte.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)